Itsasoaren energia gatz-gradientearen, gradiente termiko ozeanikoaren, mareen, korronteen eta olatuen bidez adierazten da.
OLATUEN EDO UHINEN ENERGIA
Olatu edo uhinen energia haizeak itsasoaren azaleran duen eraginez sortzen da. Kantauri itsasoak, batez beste hiru metroko olatuak eragiten dituzten haizeekin, energia-potentzial handia du Euskadin.
MAREEN ETA KORRONTEEN ENERGIA
Marea eta korronteen energiak itsasgoraren eta itsasbeheraren artean sortutako ur masak eta korronteak aprobetxatzen ditu. Marea-tarte handiak edo korronte indartsuak behar dira teknika horiek aplikagarriak izan daitezen.
ENERGIA TERMIKO OZEANIKOA
Energia termiko ozeanikoa itsasoaren azalaren eta itsas hondoen arteko tenperaturaren aldeak eragiten du. Sakonera handiko eta urte osoa eguzki-intzidentzia handia duten itsasoetan soilik aplika daiteke teknika hau.
GATZ-GRADIENTEKO ENERGIA
Ur masen arteko gazitasun-aldearengatik gertatzen da gatz-gradientearen ondorioz aprobetxa daitekeen energia. Estuario handietan gertatzen da normalean hori.