Jardunaldiak eta albisteak

Energia nuklearra

Central nuclear

Erregai nuklearrak zentraletan erabiltzen dira energia elektrikoa produzitzeko. Plutonioaren eta uranioaren nukleoen fisio-prozesuarekin bero kantitate handia lortzen da, ura berotzeko eta lurruna produzitzeko erabiltzen dena, eta turbinatu egiten da energia elektrikoa sortzeko.

Iturri hori oso intentsiboa da energia ikuspuntutik begiratuta, eta energia kantitate handia sor dezake gune nahiko trinkoan, eta berotegi-efektuaren eragile diren emisiorik gabe. Haatik, sortzen diren hondakin erradioaktiboak hainbat eta hainbat urtez egoten dira aktibo, eta zigilatze-baldintzetan biltegiratu ahal izateko kudeatu behar dira.

Frantziak eta beste herrialde batzuek elektrizitatea horrela lortzearen aldeko apustu irmoa egin zuten, eta Frantziak, adibidez, inbertsio handiak egin zituen bere 58 erreaktoreak egiteko herrialde osoan, 19 zentral nuklearretan banatuta. Alemaniak, Europako lehenengo industria-potentziak, 2022rako bere zentral guztiak ixtea erabaki zuen 2011. urtean.

Fusio nuklearra

Ikerketa-fase oso hasierakoan badago ere, etorkizunean energia modu garbian lortzeko garrantzi handiko pausoa litzateke, fisioaren ondorioz hondakin erradioaktiboak sortzen duten arazoa saihestuta, gainera.

Apuntes sobre la energía nuclear

Alde onak

  • Lurraren okupazio txikia. Energia kantitate handia sortzen da gune txiki batean.
  • Energia modu jarraituan eta kantitate handitan lortzen da.
  • CO2-rik gabeko energia-produkzioa eta, horrenbestez, erreminta garrantzitsua da negutegi-efektuaren aurka.

Alde txarrak

  • Lehengai eskasak.
  • Hondakin erradioaktibo arriskutsuak sortzen dira, milaka urtez aktibo geratzen direnak.
  • Istripuak oso urriak badira ere, ondorio larriak izaten dituzte.
  • Teknologia probatua eta landua bada ere, giza faktorearen mende dago neurri handi batean haren segurtasuna