Nabarmentzekoa da aprobetxamendu energetiko berriztagarria dela. Geotermiak, gainerako energia-iturri berriztagarriekin batera, petrolioaren energia-dependentzia murriztea ahalbidetzen du, baliabide autoktono garbiak aprobetxatuz. Horrela, laguntza eskaintzen du berokuntzarako energia fosilen kontsumoa gutxitzeko, eta, horrenbestez, CO2-aren emisioak minimizatzeko.
Truke geometrikoaren bidez lurraren 3 kW geotermiko berriztagarri hartzen dira sare elektrikoaren kontsumitutako kW bakoitzeko ekipoen funtzionamendurako. Horrenbestez, saldo energetiko positiboa duen aprobetxamendu energetiko berriztagarria dugu.
Eskematikoki, truke geotermikoko sistemen honako abantaila edo alde on hauek zehaztu daitezke:
- Aprobetxamendu energetiko berriztagarria. Balantze energetiko integral positiboa eta oso efizientea: % 120.
- Energia-eraginkortasuna klimatizazioan. Estatu Batuetako EPA Environmental Protection Agency erakundearen arabera, eraikinen klimatizazio-teknologia efizienteena eta gutxien kutsatzen duena da. % 70erainoko energia-aurrezpena ahalbidetzen du berokuntzan eta % 50erainokoa hozketan.
- CO2-aren emisioen murrizketa nabarmena, proportziozkoa energia-aurrezpenarekin alderatuta. Esaterako, 7.000 m2-ko bulego-eraikin baten klimatizaziorako truke geotermikoko instalazio batek CO2-aren urtean 60.000 kg-ko emisioa saihesten du, 6 hektareako baso baten efektu arazgarriaren baliokide.
- Errekuntzarik eta gordailurik gabe. Sistema sinple eta garbia.
- Instalazioen bizitza luzea. 50 urtetik gorako bizitza baliagarria dute zundaketek.
- Amortizagarria 10 urtean batez beste
- Gutxieneko kostua bizitza-ziklo osoan, mantentze-kostuari zein eragiketaren kostuari dagokionez.
- Tokiko enplegu egonkorra bultzatzen du; eta enplegu hori, gainera, ez da deslokalizagarria.
- Osasungarritasun-arazoak saihestea. Zirkuitu itxiko sistema baten erabilerak beste klimatizazio-sistema konbentzionalen legionellosi arazoak saihesten ditu.
- Erraz unibertsalizatu daitekeen sistema..
- Beste energia-iturri batzuekin bateragarria eta beste iturri batzuekiko gehigarria den sistema, eguzki-energiaren kasuan, esaterako.
Euskadin, zenbait enpresa daude geotermiako instalazioak sortzeko prestatuak eta lortzen dituzten emaitza onak instalazio askotan ikus daitezke.