Jardunaldiak eta albisteak

Energia berriztagarriak

Etengabe berritzen diren eta agortezinak baina aldizkakoak diren iturri naturaletatik lortutako energia da. Garapen teknologikoak (produkzio- eta biltegiratze-teknologiak) energia horien lehiakortasunean lagunduko du eta, batez ere, efizientzia eta produkzio-ahalmen handiagoa emango ditu. Hori guztia erabakigarria izango da energia berriztagarriek energia fosilak ordeztu ditzaten.

Izan ere, berriztagarriek, garbiak eta agortezinak izan arren, produkzio-mugapen handiak dituzte behar dugun energia guztia hornitzeko, are gehiago oso industrializatuta dagoen gizarte batean. Geotermia izan ezik, eguraldiaren mende daude –haizea baldin badago energia eolikoa lortzen dugu; egunez eguzki-energia dugu, ez ordea gauez– eta zenbait kasutan energia-eskaera handiena duten orduak eta produkzio-orduak ez datoz bat. Teknologia batzuek, adibidez eolikoak, heldutasun teknologiko handia lortu dute, eta mundu-mailako potentzia instalatu berriztagarria handitzen ari da horri esker. Hala eta guztiz ere, Euskadin parke eolikoak instalatzeko hainbat proiektu etenda daude, gizartea horien aurka agertu delako.

Zailtasun horiek guztiak denbora, ikerketa eta garapen teknologikoarekin konponduko dira, baina oraingoz ezagutu egin behar ditugun eragozpenak dira, energia berriztagarrien mugak non dauden benetan kontuan izan nahi badugu.

Alde onak

Ventajas

  • Ez dituzte produzitzen berotegi-efektua eragiten duten emisioak, eta, beraz, inolako zalantzarik gabe, gaur egun erabil daitezkeen energiarik garbienak dira.
  • Tokiko energia-iturriak aprobetxatzeak industria eta enplegua bultzatzen ditu.
  • Energia-inportazioak murrizten ditu.
  • Oro har, oso efizienteak dira.

Alde txarrak

  • Heldutasun teknologikoko maila desberdina: batzuk erabat frogatuta daude (eolikoa), eta beste batzuk hasiberriak dira (itsas energiak).
  • Aldizkakoak. Energia-matatzeak produkzioa eskaera-orduetara hurbilduko du.
  • Lurraren okupazio handia eta inpaktu bisual nabarmena, geotermia salbu.