Jardunaldiak eta albisteak

Energia aurrezteko aholkuak
Birziklatzea

 Etxebizitza   Etxebizitzako ekipamendua   Birziklatzea   Garraioa   Bulegoa  

Atal honetan zenbait aholku erabilgarri ematen dizugu energia aurrezteko eguneroko jardunean. Horiek praktikan jartzeak ez du eskatzen aparteko ahaleginik, eta gainera, merezi du eraginkor izatea eta gure ingurumena behar bezala zaintzea.

Birziklatzea

Etxeetan sortzen diren zaborrak, “Hiri Hondakin Solidoak” (HHS) ere izenekoak, energia- eta lehengai-iturri gisa erabil edo aprobetxa daitezke, tratamendu egokien bitartez.

Pertsona bakoitzak, guztira, 620 kg zabor sortzen du urtean, % 65 aprobetxagarria dela kalkulatzen da birziklatze prozesuen bidez, eta gainerakoa, berriz, zabortegira edo erraustegira bidaltzen da.

Birziklatzeko, materialen bereizketa jatorrian egin behar da. Prozesua era egokian egin ahal izateko, kontsumitzailearen zeregina funtsezkoa da.

Badira bestelako edukiontziak eta zerbitzuak honako hauek biltzeko: pilak, sendagaiak, oihalak, altzariak, etxetresna elektrikoak eta bizitza erabilgarria bukatutzat emandako beste tresna batzuk.

Gaikako bilketa errazteko, erabil itzazu kolore ezberdinetako edukiontziak, hondakin bakoitza honako edukiontzi hauetan sartu behar dira:

  • Edukiontzi horia: Tetra-Brick motako ontzikiak, plastikozko botilak, metalezko potoak eta plastikozko ontziak.
  • Edukiontzi urdina: papera eta kartoia.
  • Edukiontzi berdea: zabor organikoa (ohikoa).
  • Edukiontzi berde iglua: beira.
  • Edukiontzi marroia: kozinatu eta ez kozinatutako hondakin begetalak, fruitu lehorrak, ogia, gailetak, janari hondakinak dituzten paperak, etab.

Birziklatzearen garrantziaz jabetzeko, hona zifra batzuk:

  • Birziklatzen den beira tona bakoitzeko 1.200 kg lehengai eta 130 kg erregai aurrezten ditugu.
  • Birziklatzen den tona paper bakoitzeko 14 zuhaitz moztea, 50.000 litro ur erabiltzea eta 300 kg petrolio kontsumitzea saihesten da.