Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programa 2019

2019. urterako diru laguntza deialdia: 2019ko urriaren 31ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

Diruz lagunduko diren jarduerak biomasa-instalazioetan:

  • Galdara-gela berriak, eta bertan biomasa beroa ekoizteko (ur beroa, ur birberotua edo lurruna), eta, hala badagokio, hotza ekoizteko, ustiapen termikoa sortzeko erabiliko da: Potentzia izendatua > 70 kW.
  • Galdara-gela berriak, eta bertan biomasa beroa ekoizteko (ur beroa): potentzia izendatua 20 kW-ekoa edo handiagoa izango da (=>20 kW), eta gehienez ere 70 kW-eraino.
  • Aire beroa ekoizteko galdarak: Potentzia izendatua >70 kW-ekoa.
  • Lehendik dauden district heating erako instalazioei konexio berriak.
  • Erregai konbentzionaleko erregailuen ordezkapena, eta galdaren egokitzapena, biomasa-erregailuen bitartez: Potentzia izendatua >70 kW-ekoa.

Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
  • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
  • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
  • Abuztuan 08:30etik 13:30era.

Eskaeren tramitazioa

Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
 
EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.
 

ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA

Eskaeren tramitazioa:
 
Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
 
1. Hasiera 2019ko apirilaren 3an.
2. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez (OHARRA: Sinadura egin ahal izateko, IDAZKI DESKTOP instalatuta egon behar da ekipoan; instalatzeko, sakatu loturan eta bertan adierazten diren jarraibideei kasu egin).
 
1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:
 
  1. Galdera gelak > 70 kW
  2. Galdera gelak => 20 kW-etik <=70 kW-eraino
  3. Aire beroaren sorgailuak > 70 kW
  4. District heating-coling-ekin konexioa (DH)
  5. Erregai konbentzionaleko erregailuen ordezkapena > 70 kW

2. URRATSA - Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datu guztiak idatziz.
 
3. URRATSA Aurreko urratsa egin ondoren, eta eskaera ziurtagiri elektroniko batez sinatuta, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), https://gestionayudas.eve.eus/ayudas helbidera sartu ahal izatekobehar diren baliabide guztiekin eta eskaera bideratzen jarraitzeko.
 
GARANTZITSUA: Formularioa era elektronikoan sinatzen EZ bada, ezagutu eta baliagarria den sinadura baten bidez, beharrezkoa izango da inprimatzea, izenpetzea eta EEEren bulegoetan aurkeztea, edo posta ziurtatuaz bidaltzea, honako helbide honetara:

EEE – Energiaren Euskal Erakundea
5020 Posta kutxa
Bizkaia plaza Eraikina
Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
48011 Bilbo

Kasu honetan, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera) behar diren baliabideekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero.

4. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas.
 
5. URRATSA - Eskatutako diru laguntzaren izapidetzaren egoera ezagutzeko edo jarraipena https://gestionayudas.eve.eus/ayudasaplikazioaren bitartez egiteko aukera dago.

 

Dokumentazioa