Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Energia zerbitzu enpresak 2018

Onuradunak

Laguntza programa honek arautzen dituen diru laguntzez hauexek baliatu daitezke:

a) Energia Zerbitzu Enpresa (aurrerantzean ESEs) moduan diharduen edozein pertsona juridiko. Diru laguntzez baliatzeko jarduerak laguntza programa honen 4. oinarri edo atalean zehazten dira, eta jarduera horiek EAEn egin behar dira.

b) Nortasun juridikorik ez duten Izaera publiko edo pribatuko enpresa elkarteak edo taldeak -Aldi Baterako Enpresen Batasuna (UTE)-, Diru laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (aurrerantzean “DLO” edo “LGS”) 11. artikuluari jarraiki, EAEko lurraldean, laguntza programa honen 4. oinarrian zehazten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte.

 

Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN alorrean:

  • Egungo eraikinetan energia instalazioak berritzea.
  • Barneko argi-instalazioen berritzea.
  • Kanpoko argi-instalazioen berritzea.
  • Baterako sorkuntza-instalazio berriak.
  • Ekipo osagarrien berritzeak eta prozesu industrialen alorreko instalazioetan hobekuntzak.
 

Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA BERRIZTAGARRIEN alorrean:

  • Eguzki-instalazio termikoak.
  • Biomasa erabiltzeko instalazioak, energia termikoa ekoizteko: Potentzia > 70 kW
  • Geotrukaketa-instalazioak: Potentzia > 70 kWte
  • Sare elektrikora konektatutako instalazio fotovoltaikoak, diruz lagunduko da sorkuntza-potentzia izendatua 1 MW-eraino denean (benetako potentzia).

Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
  • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
  • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
  • Abuztuan 08:30etik 13:30era.

EVE.TramitacionDeLasSolicitudes

Aurkezteko dokumentazioa:
 
Eskabideak EEEren bulegoetan aurkeztuko dira, edo posta zertifikatuaz bidaliko dira, honako helbide honetan:
 
EEE – Energiaren Euskal Erakundea
5020 Posta Kutxa
Bizkaia plaza eraikina
Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
48011 Bilbo
 
Erref.: ESES 2018
Ref.: ESES 2018.

Dokumentazioa