Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

EAEko industrialdeetan, enpresa parkeetan eta jarduera ekonomikoaren aldeetan Renove programa -Energia eraginkortasunean eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak sustatzeko laguntza programa

2019. urterako diru laguntza deialdia: 2019ko urriaren 31era arte egongo da indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

Diruz lagunduko diren jarduerak:

  • Kanpoko argi-instalazioen berritzea.
  • Edateko uraren arazketa eta hornikuntza instalazioen energia eraginkortasuna.
  • Beroa eta/edo hotza sortzeko instalazioen eta erabiltzaile anitzentzako banaketen inguruko bideragarritasun azterlanak.
  • Baterako sorkuntza instalazio berri zentralizatuak eta zenbait erabiltzailerentzako banaketa.
  • Galdara-geletan biomasaren erabilerarako instalazio zentralizatuak eta zenbait erabiltzailerentzako banaketa.
  • Ekipo-geletan bero-ponpa geotermikoen erabilerarako instalazio zentralizatuak eta zenbait erabiltzailerentzako banaketa.
  • Tenperatura baxuko eguzki-instalazio termiko zentralizatuak eta zenbait erabiltzailerentzako banaketa.
  • Elektrizitatea sortzeko, sare elektrikotik isolatutako sistema zentralizatuak eta zenbait erabiltzailerentzako banaketa.
  • Elektrizitatea sortzeko, sare elektrikora konektatutako sistema zentralizatuak eta zenbait erabiltzailerentzako banaketa.
  • Erabilera publikorako ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak.
  • Garraio planak.
  • Garraio planei lotutako proiektu pilotuak.
  • Bizikletak segurtasunez aparkatzeko sistemak.

Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.

EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
  • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
  • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
  • Abuztuan 08:30etik 13:30era.

Eskaeren tramitazioa

Eskabideak EEEren bulegoetan aurkeztuko dira, edo posta zertifikatuaz bidaliko dira, honako helbide honetan:

EEE – Energiaren Euskal Erakundea
5020 Posta Kutxa
Bizkaia plaza eraikina
Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
48011 Bilbo
Erref.: Industrialdeak – 2019.

Dokumentazioa