Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

MOVES. Mugikortasun efizientea eta iraunkorra sustatzeko pizgarri programa 2019

2019. urterako diru laguntza deialdia: 2019ko abenduaren 31ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

Diruz lagunduko diren jarduerak:

  • 1. jarduera. Energia alternatiboen bidezko ibilgailuen erosketa.
          - GLP, autogasa edo bifuela
          - GNC, GNL edo bifuela
          - Erregai pila (FCV, FCHV)
          - PHEV, REEV, BEV
          - PHEV, REEV, BEV, Erregai pila (FCV, FCHV)
          - BEV  
 
  • 2. jarduera. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituraren ezarpena.
  • 3. jarduera. Bizikleta elektrikoak maileguan hartzeko sistemen ezarpena.

  Laguntza jaso dezaketen ibilgailuez informazioa

  Hiru laguntza programen ezaugarrien laburpena


Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
  • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
  • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
  • Abuztuan 08:30etik 13:30era.

Eskaeren tramitazioa

Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.
 

ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA

Eskaeren tramitazioa:
 
Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
 
1. Hasiera 2019ko apirilaren 2an.
2. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TELEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez (OHARRA: Sinadura egin ahal izateko, IDAZKI DESKTOP instalatuta egon behar da ekipoan; instalatzeko, sakatu loturan eta bertan adierazten diren jarraibideei kasu egin):
 
1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:
 
  1. Energia alternatiboen bidezko ibilgailuen erosketa
  2. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituraren ezarpena.
  3. Bizikleta elektrikoak maileguan hartzeko sistemen ezarpena
2. URRATSA - Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datu guztiak idatziz.
 
3. URRATSA Aurreko urratsa egin ondoren, eta eskaera ziurtagiri elektroniko batez sinatuta, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), https://gestionayudas.eve.eus/ayudas helbidera sartu ahal izateko behar diren baliabide guztiekin eta eskaera bideratzen jarraitzeko. 
 
GARANTZITSUAFormularioa era elektronikoan sinatzen EZ bada, ezagutu eta baliagarria den sinadura baten bidez, beharrezkoa izango da inprimatzea, izenpetzea eta EEEren bulegoetan aurkeztea, edo posta ziurtatuaz bidaltzea, honako helbide honetara:
 
EEE – Energiaren Euskal Erakundea
5020 Posta kutxa
Bizkaia plaza Eraikina
zumarkalea, 36 – 1. solairua
48011 Bilbo
 
Kasu honetan, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera) behar diren baliabideekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero.
 
4. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas  

5. URRATSA - Eskatutako diru laguntzaren izapidetzaren egoera ezagutzeko edo jarraipena https://gestionayudas.eve.eus/ayudas 

Dokumentazioa