Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Garraio eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programa 2019

2019. urterako diru laguntza deialdia: 2019ko urriaren 31ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

Diruz lagunduko diren jarduerak:

  • 1. NEURRIA.   MOTOR BIDEZKO IBILGAILUAK.
          - 1.1 LINEA: Ziklomotorrak
          - 1.2 LINEA: Ibilgailu astun elektriko puruak eta hibrido entxufagarriak
          - 1.3 LINEA: Material mugikor elektrikoa
          - 1.4 LINEA: Gas naturaleko ibilgailu astunak
          - 1.5 LINEA: Ibilgailu astunak gas naturaleko ibilgailu bihurtzea
          - 1.6 LINEA: Gas naturaleko material mugikorra
          - 1.7 LINEA: Hidrogenoko ibilgailu astunak
          - 1.8 LINEA: Hidrogenoko material mugikorra
 
  • 2. NEURRIA.  KARGA ELEKTRIKOA ETA ERREGAI ALTERNATIBOAK.
          - 2.1 LINEA: Eraikinetako garaje kolektiboetan enbor-instalazioak
          - 2.2 LINEA: Gas naturalez edo hidrogenoz hornitzeko instalazioak
 
  • 3. NEURRIA.   BIZIKLETAREN SUSTAPENA.
          - 3.1 LINEA: Bizikletaren erabilera lan-arloan sustatzea
          - 3.2 LINEA: Kargako trizikloak
          - 3.3 LINEA: Bizikletak mailegatzeko sistema publikoak
          - 3.4 LINEA: Bizikletak segurtasunez aparkatzea
 
  • 4. NEURRIA.  ENERGIA AZTERLANAK.
          - 4.1 LINEA: Floten energia auditoriak eta azterlanak
 
  • 5. NEURRIA.  PROIEKTU BEREZIAK..
          - 5.1 LINEA: Proiektu bereziak

  Laguntza jaso dezaketen ibilgailuez informazioa

  Hiru laguntza programen ezaugarrien laburpena

Eskaeren tramitazioa

Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.
 

ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA

Eskaeren tramitazioa:
 
Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
 
1. Hasiera 2019ko martxoaren 28an.
2. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TELEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez (OHARRA: Sinadura egin ahal izateko, IDAZKI DESKTOP instalatuta egon behar da ekipoan; instalatzeko, sakatu loturan eta bertan adierazten diren jarraibideei kasu egin):
 
1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:
 
  1. Ibilgailuak
  2. Horniketa azpiegiturak
  3. Bizikletaren sustapena
  4. Energia azterlanak
  5. Proiektu bereziak
 
2. URRATSA - Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datu guztiak idatziz.
 
3. URRATSA Aurreko urratsa egin ondoren, eta eskaera ziurtagiri elektroniko batez sinatuta, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), https://gestionayudas.eve.eus/ayudas helbidera sartu ahal izateko behar diren baliabide guztiekin eta eskaera bideratzen jarraitzeko. 
 
GARANTZITSUAFormularioa era elektronikoan sinatzen EZ bada, ezagutu eta baliagarria den sinadura baten bidez, beharrezkoa izango da inprimatzea, izenpetzea eta EEEren bulegoetan aurkeztea, edo posta ziurtatuaz bidaltzea, honako helbide honetara:
 
EEE – Energiaren Euskal Erakundea
5020 Posta kutxa
Bizkaia plaza Eraikina
zumarkalea, 36 – 1. solairua
48011 Bilbo
 
Kasu honetan, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera) behar diren baliabideekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero.
 
4. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas  
5. URRATSA - Eskatutako diru laguntzaren izapidetzaren egoera ezagutzeko edo jarraipena https://gestionayudas.eve.eus/ayudas 

Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
  • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
  • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
  • Abuztuan 08:30etik 13:30era.

Dokumentazioa