Jardunaldiak eta albisteak

Barne Informazio Sistema

Hiztegia


Terminoa

amaieran % erantsi

Terminoaren hizkuntza


Arloa


Hemen bilatu:



imprimir página

Nola erabili

  • Kontsultatzeko modua aukeratu: Terminoak, Irudiak, Artikuluak edo Unitateak.
  • % karakterea erabili edozertarako karakteretzat (esaterako, %energia%, energia hitza duten termino guztiak aurkitzeko).
  • Hizkuntza zerrendan, terminoa bilatzeko hizkuntza aukeratu: euskara, ingelesa, gaztelania edo frantsesa.
  • Arloa zerrendan, arlo jakin batera mugatu dezakezu bilaketa.
  • Terminoetan edo Definizioetan aukeren bidez, bilaketa terminoen zerrendan edo kontzeptuen definizioetan egin dezakezu.
  • Bilatutako terminoak adiera bat baino gehiago baditu, adierok bat bestearen atzetik erakusten dira, jakintza-arloaren arabera ordenaturik.
  • Irudiak aukeraren bidez, hiztegian dauden irudi guztiak ikus daitezke.
  • Artikuluak aukeraren bidez, hiztegian dauden artikulu entziklopedikoak zuzenean irakur daitezke.
  • Unitateak aukeraren bidez, SI sistemako unitateen taulak ikus daitezke.
  • Atzera egiteko edo aurreko leihora itzultzeko, nabigatzaile-leihoaren geziaren gainean klik egin behar dugu.

itzuli
Arloa

imprimir página

Arloa

imprimir página

Elhuyar

Energia geotermikoa

Lurraren azalaren azpian arroka bero eta urtuz osaturiko geruza bat dago, magma deritzona. Bertan beroa etengabe sortzen ari da, batez ere uranio eta potasioren antzeko gai erradioaktiboen desintegrazioan askatzen dena.

Lurrak bere barnean duen bero-erreserba geotermikoa munduko harrikatz-erreserbena baino 2.000 bider handiagoa da, eta petrolio- eta gas-erreserbena baino 50.000 bider handiagoa. Tenperatura, batez beste, 25 °C handiagotzen da lurrazalean barneratzen garen kilometro bakoitzeko. Zenbait gune sismiko edo bolkanikotan, bestalde, tenperatura handiak daude azaletik oso gertu (50 °C/km-tik gorako aldaketa dutenak), eta gune bero horiek dira energia-iturri hau erabiltzeko egokienak.

grafikoak1

geyser-a

Energia geotermikoa ustiatzeko moduak sailkatzerakoan, lurpeko zein baliabide mota ustiatzen den argitu behar da lehenik. Nagusiki, bi dira: iturri termalak (hau da, ur edo ur-lurrun beroa) eta lurrazaleko arroken edo lurzoruaren berotasuna. Bestetik, energia geotermikoa elektrizitatea ekoizteko edo berokuntzarako erabil daitekeela ere kontuan izan behar da.

Iturri termalak

Iturri termalak ur beroa etengabe isurtzen duten iturriak dira. Normalean, uraren tenperatura 37 °C-tik gorakoa denean hartzen da iturri bat termaltzat. Bestetik, geyserrean ez bezala, ur-isuria ez da bortizki kanporatzen. Aktibitate bolkanikoa izan duten eskualdeetan egoten dira, nahiz eta sumendirik ez dagoen eskualdeetan ere egon daitezkeen. Iturri termaletako ura edo ur-lurruna energia elektrikoa ekoizteko edo berokuntzarako zuzenean erabil daiteke.

Iturri termalez baliatzeko modua eta teknologia beren tenperaturaren araberakoa da. Izan ere, batetik bestera tenperatura asko alda daiteke eta, gainera, batzuetan lurrun hutsa (lehorra) ateratzen da eta beste batzuetan ur likidoaren eta lurrunaren nahastea.

Elektrizitatea ekoiztea

Iturri termalak ustiatzeko hiru prozedura erabil daitezke:

  • Hobi geotermikotik lurrun lehorra irteten bada, turbinara zuzenean bidera daiteke.

  • Tenperatura altuko ur/lurrun nahastea irteten denean (150-200 °C-tik gorakoa), ura tanga batera isurtzen da (ur/lurrun bereizgailua), eta prozesu horretan sortutako lurrunak turbinari eragiten dio.

  • Tenperatura ertaineko ura denean (70 eta 150-200 °C bitartekoa), biko sistema erabiltzen da. Ur beroa, trukagailu baten bidez, lurrunkorragoa den beste likido bat lurruntzeko erabiltzen da (isobutanoa, kasu), eta lurrun hori da turbinari eragiten diona.

Aurreko hiru prozeduretan, turbinatik irteten den presio eta tenperatura baxuko lurruna kondentsadorean likidotzen da eta, ondoren, ur beroa berriz lurpera injektatzen da.

grafikoak2

bi zentral geotermiko mota: a) ur/lurrun bereizgailu bidezkoa; b) bero-trukagailu bidezkoa

Berokuntza

Tenperatura baxuko edo oso baxuko energia termikoa (50-60 °C eta 70-80 °C bitartekoa, eta 20 eta 50-60 °C  bitartekoa, hurrenez hurren) eta tenperatura ertainekoa eraikinak, bainuetxeak, berotegiak, zura lehortzeko instalazioak, arrain-haztegiak eta abar berotzeko erabiltzen dira. Energia geotermikoa zuzenean erabilita lortzen den bestelako erregaien aurrezpena uraren tenperaturaren, distantziaren eta instalazio-motaren araberakoa den arren, % 80rainokoa izan daiteke.

Lurpeko berotasuna

Lurpeko berotasunaz baliatzeko bi teknika daude: bero-ponpa geotermikoa eta arroka bero lehorren teknika.

Bero-ponpa geotermikoa

Lurpeko tenperatura oso konstantea izaten da, udan giro-tenperatura baino hotzagoa eta neguan, epelagoa. Airea edo izotzaren kontrako likidoa lurpeko hodietatik lurreko geruzetan barrena pasarazi eta ondoren etxera bideratzen da. Udan, hodietako fluidoak beroa etxetik lurrera eramaten du; neguan, berriz, ur edo aire beroaz hornitzen da etxeko berotze-sistema. Sistemarik sinpleenean, hodiak kanpoko airea lehenik lurpera eta ondoren etxera bideratzen du. Beste sistema konplexuago batean, konpresoreak eta ponpak erabiltzen dira, airea egokitzeko sistema elektrikoetan bezalatsu, beroaren transmisioa handitzeko.

Sistema hauek, batez ere, leku isolatuetan erabiltzen dira, gasbideak iristen ez diren nekazaritza guneetan adibidez, edo udan bero handia egiten duen tokietan.

Arroka bero lehorrak

Bero geotermikoa lurraren azal guztiaren azpian aurki daiteke, baina ura, berez, oso leku gutxitan azaleratzen da, lur osoaren % 10ean baino ez, eta leku lehorretatik beroa lortzeko teknika hau erabiltzen da. Lehenengo, lurra zulatu, arroka beroetatik zehar presio handiko ura pasarazi eta arrokak apurtu egiten dira. Ondoren, lurrazalean ura injektatu, arroketatik zehar pasarazi eta beste putzu batetik arroketan berotutako ur hori kanporatzen da. Ur beroa elektrizitatea ekoizteko edo berokuntzarako erabil daiteke. Sistema honen teknika garatu egin behar da komertzialki errentagarria izango bada. Izan ere, putzuak zentral geotermiko arruntetan baino sakonagoa behar du izan. Gainera, beroaren jarioa arrokan zehar oso geldoa da eta, ondorioz, putzutik ateratako beroa oso astiro berritzen da lurpean.

Erabilgarritasuna eta abantailak

Energia geotermikoaren produkzio-kostua eta errentagarritasuna zenbait faktoreren araberakoa da. Badirudi energia geotermikoa errentagarriago egiteko modurik egokiena tenperaturaren araberako ekoizpena egitea dela, hau da, tenperatura handiko iturriak elektrizitatea ekoizteko erabiltzea, tenperatura ertainekoak hiri-berokuntzarako eta tenperatura baxukoak negutegi, arrain-haztegi, industria eta abarretarako.

Ingurumenari dagokionez, energia geotermikoaren ustiapenak eragiten duen kaltea oso txikia da, nahiz eta tenperatura handietan eragin hori handiagoa izan. Oro har, energia geotermikoa iturri garbia da, eta leku batzuetan interes ekonomiko handia du.

Gaur egun, energia geotermikoaren bidez elektrizitatea sortzeko kapazitatea 35 eta 2.000 GW artekoa dela uste da. Instalatutako energia elektriko-geotermikoa, berriz, 11 GW ingurukoa da.

grafikoak3

hainbat estatutan instalatuta dagoen energia elektriko-geotermikoa (MW-etan)

Elhuyar

itzuli

Energia Hiztegia

imprimir página

Kontsulta-interfazearen egitura

Energia Hiztegia kontsultatzeko interfazeak bi atal ditu: bilaketa atala, pantailaren ezekarraldean, eta bilaketaren emaitzak erakusteko atala (informazio-atala), eskuinean, pantailaren zati handiena hartzen duela.

Goialdeko fitxen bidez, hiztegiaren edukia kontsultatzeko modua aukera daiteke: Terminoak, Irudiak, Artikuluak eta Unitateak. Aukeratzen den fitxaren arabera, bilaketa-atalean aktibatzen diren aukerak aldatu egiten dira. Bilaketa-atalaren goialdean, eskuinean, inprimatzeko aukera ematen duen botoia dago.

Terminoak

Bilaketa nola egin

Bilaketa-atalaren goialdean, ezkerrean, bilatu nahi den terminoa edo termino-zatia idazteko laukia dago. % karakterea erabil daiteke edozertarako karakteretzat; horren bidez, karaktere-kate jakin bat duten terminoak bila daitezke. Esaterako, %energia% idatzita, energia hitza duten termino guztiak aurkituko dituzu.

Karaktere jakin batzuez hasten diren terminoak bilatu nahi badituzu, eta aldi bakoitzean amaieran % karakterea idatzi nahi ez baduzu, nahikoa da amaieran % erantsi aukera aktibatuta edukitzea, eta sistemak automatikoki erantsiko du % karakterea amaieran (aukera hori aktibatuta aurkituko duzu kontsulta-interfazean sartzen zarenean). Adibidez, energiaz hasten diren termino guztiak ikusi nahi izanez gero, nahikoa da bilaketa-laukian energia idaztea, amaieran % erantsi aukera markatuta dagoela. Gogoan izan marra ez dela kontuan hartzen terminoak ordenatzeko, baina bai zuriunea.

Hizkuntza goiburua duen zerrendaren bidez, terminoa bilatzeko hizkuntza aukeratu dezakezu: euskara, ingelesa, gaztelania edo frantsesa.

Arloa goiburua duen zerrendaren bidez, arlo jakin batera mugatu dezakezu bilaketa. Arlo bat aukeratu eta Terminoa bilatzeko laukia hutsik uzten baduzu, arlo horretako termino guztien zerrenda izango da emaitza.

Terminoetan edo Definizioetan aukeren bidez, bilaketa terminoen zerrendan edo kontzeptuen definizioetan egin dezakezu.

Hau bilatu nahi zenuen? atala: sistemak bilaketa-laukian idatzi duzuna hiztegian aurkitzen ez duenean, "Ez dago horrelako terminorik" mezua bistaratzen du emaitza-atalean.

Bilaketaren emaitza

Bilaketa bat egiten dugunean, jarritako baldintzak betetzen dituzten terminoen zerrenda bat izango da emaitza. Horietako batean klik eginez gero, hari dagokion edukia informazio-atalean bistaratzen da. Terminoa bera goian ezkerrean bistaratzen da; adiera bat baino gehiago baditu, adierok bat bestearen atzetik erakusten dira, jakintza-arloaren arabera ordenaturik.

Hau da adiera edo kontzeptu bakoitzak izan dezakeen informazioa:

  • Jakintza-arloa: kontzeptuari dagokion arloa.
  • Terminoaren sinonimoak: aurretik sin. laburdura dutela.
  • Definizioa: definizio bakoitza kontzeptu bakar baten azalpena da. Definizioetan, zenbait terminok esteka dute, dagokien sarrerara zuzenean joateko. Definizioaren arlo bereko edo gertuko arloetako terminoak izaten dira, eta hiztegian barrena nabigatzeko aukera ematen dute.
  • Definizioaren oharra: definizioaren argigarri edo osagarri den informazioa ematen dute, terminoen erabilerari edo eremu semantikoari buruzkoa bereziki.
  • Erdal terminoak: hiru erdaratako ordainak ematen dira, nazioarteko hizkuntza-laburdura aurretik dutela: ingelesa (en), gaztelania (es) eta frantsesa (fr). Hizkuntza bakoitzeko terminoak alfabetikoki ordenatuta daude, eta dagokien sarrerara joateko esteka dute.
  • Bidaltze-oharrak: Ikus baita atalaean erakusten dira. Eskaintzen diren terminoek esteka dute dagokien sarrerara joateko. Kontsultatzen ari den kontzeptuarekin erlazioa dute, edo haien definizio zein artikuluetan informazio osagarria aurkitu daiteke. Terminook ordena alfabetikoan daude.
  • Artikulua: kontzeptuak artikulu entziklopedikoa badu, Artikulua ikusi atala erakusten da, dagokion artikulura joateko estekarekin.
  • Terminoak edo dagokion artikuluak irudiak baditu, irudiok tamaina txikian agertzen dira Irudiak atalean; irudiaren oinean klik eginez, irudia benetako tamainan bistaratzen da.

Irudiak

Irudiak fitxaren bidez, hiztegian dauden irudi guztiak ikus daitezke, termino-bilaketan jardun gabe. Irudiak arloka kontsultatzeko aukera dago. Arlo bat aukeratuta, irudia edo irudiak dituzten arlo horretako terminoen zerrenda bistaratzen da ezkerrean. Horietako batean klik eginez, dagozkion irudiak tamaina txikian agertzen dira; gainean klik eginez, irudia benetako tamainan bistaratzen da. Hiztegian irudia edo irudiak dituzten termino guztiak zerrendatzea nahi izanez gero, aski da "Edozein" aukeratzea.

Artikuluak

Artikuluak fitxaren bidez, hiztegian dauden artikulu entziklopedikoak zuzenean irakur daitezke, termino-bilaketan jardun gabe. Artikuluak arloka kontsultatzeko aukera dago. Arlo bat aukeratuta, artikulua duten arlo horretako terminoen zerrenda bistaratzen da ezkerrean. Horietako batean klik eginez, artikulua bistaratzen da informazio-atalean. Hiztegian artikulua duten termino guztiak zerrendatzea nahi izanez gero, aski da "Edozein" aukeratzea.

Unitateak

Unitateak fitxaren bidez, SI sistemako unitateen taulak ikusteko aukera dago. Bilaketa-atalean, unitate-taulen zerrenda ageri da. Taularen gainean klik eginez, irudia tamaina handiagoan bistaratzen da.

Atzera nola egin

Edozein leihotan gaudela, atzera egiteko edo aurreko leihora itzultzeko, nabigatzaile-leihoaren geziaren gainean klik egin behar dugu.

aurkibidera

Lan taldea

Zuzendaritza:

  • Energiaren Euskal Erakundea (EEE)

Zuzendaritza teknikoa (Elhuyar):

  • Antton Gurrutxaga Hernaiz

Erredakzioa (Elhuyar):

  • Amaia Astobiza Uriarte
  • Antton Gurrutxaga Hernaiz

Artikulugileak:

  • Carlos Aguerre (Voith Siemens)
  • Francisco Albisu (Sener)
  • Jokin Aldazabal (Euskadi Irratia)
  • Bixente Alonso (Enerlan)
  • Iván Armentia (Amaiba)
  • Fernando Bengoetxea (Ekain Taldea)
  • Jesús Mª Blanco Ilzarbe (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Fernando Cueva (Ikerlan)
  • Juan Jose Egia Renteria (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Jose Mari Elortza (EHU, Donostiako Kimika Fakultatea)
  • Jose Ramon Etxebarria Bilbao (EHU)
  • Ricardo García San José (Factor 4 Ingenieros, S.L.)
  • Joan Andreu Larrañaga (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Iraide López Ropero (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Angel María Gutiérrez Terrón (Naturgas Energía Grupo, S.A.)
  • Martin Ibarra (EHU, Bilboko Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa)
  • Eneko Iriarte Avilés (Burgosko Unibertsitatea, Giza Eboluzioaren Laborategia)
  • Jaime de Landa Amezua (Iberdrola)
  • Álvaro Matauco Viana (Petronor)
  • Martin Olazar (EHU, Leioako Zientzia Fakultatea)
  • Víctor de la Peña Aranguren (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Igor Peñalva Bengoa (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Fernando Plazaola Muguruza (EHU, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatea)
  • José Mª Sala Lizarraga (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Juan Ignacio Unda

Hizkuntza-aholkulariak:

  • Jose Ramon Etxebarria Bilbao (UEU)
  • Iñaki Villar (EVE)

Hizkuntza-zuzentzaileak:

  • Ane Goenaga Unamuno
  • Alaitz Imaz Oiartzabal

Erredakzio-laguntzaileak (Elhuyar):

  • Alfontso Mujika Etxeberria
  • Iñaki Azkune Mendia

Esker onak:

  • EVEko teknikariak, Jesus Ugalde (EHU-Donostiako Kimika Falkultatea), Juan Romeo (Endesa), Ander Laresgoiti (Enerlan)

Diseinu informatikoa (Elhuyar):

  • Nahia Gelbentzu Gonzalez
  • Pili Lizaso Murua
  • Mari Susperregi Indakoetxea

Irudigileak:

  • Rafa Serras
  • Joseba Leizeaga
  • Mari Karmen Urdangarin (Elhuyar)

Argitalpen elektronikoa:

  • Edurne Martinez Iraola (Eleka)
  • Trek Media

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.