Jardunaldiak eta albisteak

Barne Informazio Sistema

Hiztegia


Terminoa

amaieran % erantsi

Terminoaren hizkuntza


Arloa


Hemen bilatu:



imprimir página

Nola erabili

  • Kontsultatzeko modua aukeratu: Terminoak, Irudiak, Artikuluak edo Unitateak.
  • % karakterea erabili edozertarako karakteretzat (esaterako, %energia%, energia hitza duten termino guztiak aurkitzeko).
  • Hizkuntza zerrendan, terminoa bilatzeko hizkuntza aukeratu: euskara, ingelesa, gaztelania edo frantsesa.
  • Arloa zerrendan, arlo jakin batera mugatu dezakezu bilaketa.
  • Terminoetan edo Definizioetan aukeren bidez, bilaketa terminoen zerrendan edo kontzeptuen definizioetan egin dezakezu.
  • Bilatutako terminoak adiera bat baino gehiago baditu, adierok bat bestearen atzetik erakusten dira, jakintza-arloaren arabera ordenaturik.
  • Irudiak aukeraren bidez, hiztegian dauden irudi guztiak ikus daitezke.
  • Artikuluak aukeraren bidez, hiztegian dauden artikulu entziklopedikoak zuzenean irakur daitezke.
  • Unitateak aukeraren bidez, SI sistemako unitateen taulak ikus daitezke.
  • Atzera egiteko edo aurreko leihora itzultzeko, nabigatzaile-leihoaren geziaren gainean klik egin behar dugu.

itzuli
Arloa

imprimir página

Arloa

imprimir página

Elhuyar

Haize-energia

Haizea airearen dentsitate desberdinen ondorioz atmosferan sortzen den aire-mugimendua da (Ik. haize). Dentsitatea, ostera, Eguzkiak Lurraren azala neurri desberdinean berotzen duelako aldatzen da. Munduan, haize-energia bihurtzen den eguzki-energia 10 x 106 kilowatt·orduko energia sortzeko adinakoa dela kalkulatzen da, eta horrek aise gainditzen du gaur munduan dagoen energia elektrikoaren eskaria. Haize-energia, haize-sorgailuen bidez, energia elektriko bihur daiteke.

Haize-energiaren erabilera historian

Haize-energia antzinatik erabili da. K.a. V. mendean, greko eta egiptoarrek ardatz bertikaleko haize-errotak erabiltzen zituzten. Gurutzadak izan zirenean, haize-errota horiek bizkor hedatu ziren Europa aldean ere, eta, batez ere, alea ehotzeko eta ura ponpatzeko erabiltzen ziren. Holandarrek, adibidez, haize-errotak erabili zituzten padurak lehortu eta itsasoaren lur-zati bat lur lehor bihurtzeko. Horretarako, ura kanal batetik bestera eta, azkenik, itsasora ponpatu zuten haize-erroten bidez.

XX. mendearen hasieran, haize-errotak elektrizitatea ekoizteko erabiltzen hasi ziren. Hala ere, sare elektrikoa bizkor garatu zelako eta energiaren prezioa txikia zelako, mendearen erdialderako baztertu egin ziren. 1973ko energia-krisiak eta garai hartan energia berriztagarrien erabileraren alde gertatu zen kontzientziazioak berriro piztu zuten haize-energiaren gaineko interesa. Harrezkero, haize-sorgailuen garapenaren helburu nagusia sare elektrikoa hornitzeko gai diren ekipoak lortzea izan da.

Historian zehar, horrenbestez, hiru makina eoliko mota izan dira nagusi: betiko haize-errota, beso anitzekoa (batez ere ura ponpatzeko) eta bizpahiru besoko helize aerodinamikoa duen sorgailua.

Gaur egun, haize-sorgailuen garapena oso aurreratuta dago. Arrunta da 500-600 kW-eko haize-sorgailuak erabiltzea, eta, nahiz eta gutxi erabili, merkatuan 1.750 kW-eko makinak ere badira.

Haize-energiaz baliatzeko oinarrizko teknikak

Funtsean, historian zehar erabilitako makina eoliko horiek guztiak bi multzo handitan bil daitezke funtzionamenduaren arabera. Lehenengo multzoko makinetan, errotorearen besoek haizearen bulkada zuzenaren eraginez biratzen dute. Makinaren ardatzak abiadura aski txikian biratzen du (ezin du haizearen abiadura gainditu), eta sorgailuaren ardatzean biratze-abiadura egokia lortzeko bideak errendimendu-galera eta sistemaren konplikazio handia dakartza berekin. Nolanahi ere, makina hauek azalera handia izaten dute haizeari begira, eta, hori dela eta, aski da haizearen mugimendu txikiena besoak biraka has daitezen. Multzo honetan, beso anitzeko errota tradizionalak eta Savonius errotorea (ardatz bertikalekoa) daude, besteak beste. Guztiak bakunak eta errendimendu txikikoak dira.

Bigarren multzokoek hegaztiek eta hegazkinek hegan egiteko erabiltzen duten printzipio bera erabiltzen dute; eustea, alegia. Helize aerodinamikoetako besoen ebakidura berezia denez (normalean profil lau-ganbilak erabiltzen dira), haizeak abiadura desberdina hartzen du besoaren alde batetik eta bestetik igarotzen denean. Alde ganbiletik haizea arinago igarotzen da alde lautik baino, eta, horren ondorioz, presio-diferentzia sortzen da besoaren bi aurpegien artean. Hala, euste-indarra sortzen da, eta horixe da besoak ardatzaren inguruan birarazten dituena. Haize-sorgailu hauek aurrekoak baino eraginkorragoak dira, eta sistema hau da gaur egungo haize-sorgailuetan erabiltzen dena (Ik. haize-sorgailu).

Era horretako sorgailuekin osatutako haize-parkeak lehorrean zein itsasoan jar daitezke. Itsasoko haizearen abiadura lehorreko haizearena baino konstanteagoa da; ondorioz, itsasoan jarritako haize-sorgailuak lehorrekoak baino eraginkorragoak dira eta bizitza luzeagoa dute. Parkearen kostuak, berriz, askoz handiagoak dira itsasoan lehorrean baino, baina, instalazioak ugaritu eta teknologia hobetu ahala, kostuak jaitsi egingo dira (Ik. haize-parke).

Abantailak eta desabantailak

Ingurumenaren ikuspegitik, hainbat dira energia elektrikoa ekoizteko haize-energia erabiltzearen abantailak. Alde batetik, ez da poluitzailerik isurtzen, ez hondakinik sortzen. Bestalde, agortezina eta segurua da, haizeak, gehiago edo gutxiago, herrialde guztietan jotzen duelako. Gainera, haize-parkea kendutakoan, material gehienak birziklatu egin daitezke, eta haize-parkea izandako lekuan ez da materialik geratuko. Azkenik, haize-parkeen instalazioa bateragarria da lur-sailen beste erabilera batzuekin.

Aurrekoez gain, haize-energiak baditu beste abantaila batzuk. Esaterako, energia-iturri autoktonoa denez, ez du beste herrialdeekiko mendekotasunik sortzen. Bestalde, oso energia errentagarria da, eta kWh-aren prezioa lehiakorra da energia-iturri nagusiekin alderatuta.

Desabantailen artean, berriz, aipagarrienak dira hegaztiengan (besoetan harrapaturik geratzen dira) eta paisaian duten inpaktua, biodibertsitatean eragiten duten kaltea, zarata (mekanikoa eta aerodinamikoa), parkea instalatzeko egin beharreko lur-mugimendua eta komunikazio-sistemekin gerta daitezkeen interferentzia elektromagnetikoak. Gainera, energiaren produkzioa ez da jarraitua, beti ez baitabil haizea, eta zaila da metatzen.

Hala ere, bai lehorreko bai itsasoko haize-parkeak energia-iturri garbitzat jotzen dira konbentzionalen (termiko, nuklear eta hidroelektrikoen) aldean, ez baitute kutsatzailerik isurtzen..

Aurreikusitako egitasmo eta bilakaera teknologikoa

Munduan, haize-sorgailuekin instalatutako potentzia 194.400 MW ingurukoa da. 2009an, potentzia horren % 48 Europan zegoen. 2010ean, Espainiako estatua Europako energia-ekoizlerik handiena bilakatu zen (42.976 GWh); instalatutako kapazitateari dagokionez, berriz, Alemania da potentzia handiena duena, 27.215 MW (2010eko abenduan).

Euskal Herriari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan apustu handia egin da haize-energiaren alde, Nafarroan batez ere. Nafarroako parke eoliko gehienak 1995 eta 2005 urteen artean eraiki ziren. Aerosorgailuetako asko potentzia txikikoak dira, eta ez dira jada merkaturatzen. Parke eolikorik zaharrena Erreniegakoa da; 1994an eraiki zen, eta 500 kW-eko 37 haize-sorgailu ditu (Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra ordezkatzeko, halako 2.760 haize-sorgailu beharko lirateke). Dena den, Nafarroako gainerako haize-sorgailu gehienek potentzia horren bikoitza edo hirukoitza sortzeko ahalmena dute. Nafarroako haize-sorgailu gehienak 600 kW-ekoak dira; 1,5 MW-ekoak ere badaude, baita 600, 750, 850, 1.300, 1.650, 1.800 eta 2.000 kW-ekoak ere. Haize-sorgailurik handiena Leotzen dago instalatuta, eta 3 MW-ekoa da. Gaur egun, Nafarroan instalatuta dagoen energia eolikoaren potentzia 950 MW ingurukoa da. 2020rako Nafarroako III. Energia Planaren arabera, hurrengo urteetan 652,4 MW gehiago instalatuko dira; batez ere, leku berrietan, gaur eguneko parke eolikoetan ez baitago baldintza egokirik potentzia instalatua handitzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan, asmoak apalagoak dira. EAEko balizko proiektu eolikoen izapidetzea atzeratu egin da; izan ere, gaur egun indarrean dagoen Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana ia erabat geldiarazita dago 2005az geroztik, erakundeen artean desadostasunak izan direlako. 3E2010 Euskadiko Energia Estrategiak 624 MW-eko potentzia eolikoa izateko helburua ezarri zuen; ordea, 2010ean instalatuta zegoen potentzia 154 MW-ekoa zen.

grafikoak1

EAEn, energia berriztagarriek elektrizitate-sorkuntzari egindako ekarpenik handiena energia eolikoaren ondorio da

2011-2020 aldirako Energia Berriztagarriei buruzko plan berriak (PER 2011-2020) lortu nahi du 2020an energia berriztagarrien kuota azken energia-kontsumoaren % 20,8 izatea. Gainera, kontsumo elektrikoaren % 38,1 eta garraio-kontsumoaren % 11,3 berriztagarria izatea nahi du, horietatik 35.000 MW on-shore eolikoetatik eta 750 MW off-shore eolikoetatik eratorriak Horretarako, ekintza hauek aurreikusi dira:

  • Aerosorgailu taldekatu edo bakanen instalazioa; horretarako, toki-administrazioak eta/edo beste erakunde publiko batzuk haien sustapenean eta kudeaketan inplikatuko dira.

  • Itsas parke eoliko bat garatzea. Epe luzeagora, eta gure kostaldearen ezaugarriengatik dauden oztopoak gaindituz gero, itsasoko energia eolikoa aprobetxatzeko moduko energia-ahalmen osagarria lor daiteke. Euskal enpresek gaitasuna dute esparru horretan garapen berriak zuzentzeko; hori dela eta, oso garrantzitsua da enpresen I+G+B esparrua babestea eta euskal kostaldean esperimentazio-eremu bat antolatzea. Dagoeneko identifikatu dira itsas energia eolikoa garatzeko eremu batzuk, 45-80 metroko sakonerako hondoetan kokatutako zimendu flotagarridunak. Hala ere, teknologiaren egungo garapen-mailak ez du aukera ematen baliabide hori irizpide tekniko eta ekonomikoekin aprobetxatzeko. Hori dela eta, instalazio pilotu bakarra aurreikusi da 2020. urtea baino lehen.

  • Turbina eolikoen potentzia handitzea.

Elhuyar

itzuli

Energia Hiztegia

imprimir página

Kontsulta-interfazearen egitura

Energia Hiztegia kontsultatzeko interfazeak bi atal ditu: bilaketa atala, pantailaren ezekarraldean, eta bilaketaren emaitzak erakusteko atala (informazio-atala), eskuinean, pantailaren zati handiena hartzen duela.

Goialdeko fitxen bidez, hiztegiaren edukia kontsultatzeko modua aukera daiteke: Terminoak, Irudiak, Artikuluak eta Unitateak. Aukeratzen den fitxaren arabera, bilaketa-atalean aktibatzen diren aukerak aldatu egiten dira. Bilaketa-atalaren goialdean, eskuinean, inprimatzeko aukera ematen duen botoia dago.

Terminoak

Bilaketa nola egin

Bilaketa-atalaren goialdean, ezkerrean, bilatu nahi den terminoa edo termino-zatia idazteko laukia dago. % karakterea erabil daiteke edozertarako karakteretzat; horren bidez, karaktere-kate jakin bat duten terminoak bila daitezke. Esaterako, %energia% idatzita, energia hitza duten termino guztiak aurkituko dituzu.

Karaktere jakin batzuez hasten diren terminoak bilatu nahi badituzu, eta aldi bakoitzean amaieran % karakterea idatzi nahi ez baduzu, nahikoa da amaieran % erantsi aukera aktibatuta edukitzea, eta sistemak automatikoki erantsiko du % karakterea amaieran (aukera hori aktibatuta aurkituko duzu kontsulta-interfazean sartzen zarenean). Adibidez, energiaz hasten diren termino guztiak ikusi nahi izanez gero, nahikoa da bilaketa-laukian energia idaztea, amaieran % erantsi aukera markatuta dagoela. Gogoan izan marra ez dela kontuan hartzen terminoak ordenatzeko, baina bai zuriunea.

Hizkuntza goiburua duen zerrendaren bidez, terminoa bilatzeko hizkuntza aukeratu dezakezu: euskara, ingelesa, gaztelania edo frantsesa.

Arloa goiburua duen zerrendaren bidez, arlo jakin batera mugatu dezakezu bilaketa. Arlo bat aukeratu eta Terminoa bilatzeko laukia hutsik uzten baduzu, arlo horretako termino guztien zerrenda izango da emaitza.

Terminoetan edo Definizioetan aukeren bidez, bilaketa terminoen zerrendan edo kontzeptuen definizioetan egin dezakezu.

Hau bilatu nahi zenuen? atala: sistemak bilaketa-laukian idatzi duzuna hiztegian aurkitzen ez duenean, "Ez dago horrelako terminorik" mezua bistaratzen du emaitza-atalean.

Bilaketaren emaitza

Bilaketa bat egiten dugunean, jarritako baldintzak betetzen dituzten terminoen zerrenda bat izango da emaitza. Horietako batean klik eginez gero, hari dagokion edukia informazio-atalean bistaratzen da. Terminoa bera goian ezkerrean bistaratzen da; adiera bat baino gehiago baditu, adierok bat bestearen atzetik erakusten dira, jakintza-arloaren arabera ordenaturik.

Hau da adiera edo kontzeptu bakoitzak izan dezakeen informazioa:

  • Jakintza-arloa: kontzeptuari dagokion arloa.
  • Terminoaren sinonimoak: aurretik sin. laburdura dutela.
  • Definizioa: definizio bakoitza kontzeptu bakar baten azalpena da. Definizioetan, zenbait terminok esteka dute, dagokien sarrerara zuzenean joateko. Definizioaren arlo bereko edo gertuko arloetako terminoak izaten dira, eta hiztegian barrena nabigatzeko aukera ematen dute.
  • Definizioaren oharra: definizioaren argigarri edo osagarri den informazioa ematen dute, terminoen erabilerari edo eremu semantikoari buruzkoa bereziki.
  • Erdal terminoak: hiru erdaratako ordainak ematen dira, nazioarteko hizkuntza-laburdura aurretik dutela: ingelesa (en), gaztelania (es) eta frantsesa (fr). Hizkuntza bakoitzeko terminoak alfabetikoki ordenatuta daude, eta dagokien sarrerara joateko esteka dute.
  • Bidaltze-oharrak: Ikus baita atalaean erakusten dira. Eskaintzen diren terminoek esteka dute dagokien sarrerara joateko. Kontsultatzen ari den kontzeptuarekin erlazioa dute, edo haien definizio zein artikuluetan informazio osagarria aurkitu daiteke. Terminook ordena alfabetikoan daude.
  • Artikulua: kontzeptuak artikulu entziklopedikoa badu, Artikulua ikusi atala erakusten da, dagokion artikulura joateko estekarekin.
  • Terminoak edo dagokion artikuluak irudiak baditu, irudiok tamaina txikian agertzen dira Irudiak atalean; irudiaren oinean klik eginez, irudia benetako tamainan bistaratzen da.

Irudiak

Irudiak fitxaren bidez, hiztegian dauden irudi guztiak ikus daitezke, termino-bilaketan jardun gabe. Irudiak arloka kontsultatzeko aukera dago. Arlo bat aukeratuta, irudia edo irudiak dituzten arlo horretako terminoen zerrenda bistaratzen da ezkerrean. Horietako batean klik eginez, dagozkion irudiak tamaina txikian agertzen dira; gainean klik eginez, irudia benetako tamainan bistaratzen da. Hiztegian irudia edo irudiak dituzten termino guztiak zerrendatzea nahi izanez gero, aski da "Edozein" aukeratzea.

Artikuluak

Artikuluak fitxaren bidez, hiztegian dauden artikulu entziklopedikoak zuzenean irakur daitezke, termino-bilaketan jardun gabe. Artikuluak arloka kontsultatzeko aukera dago. Arlo bat aukeratuta, artikulua duten arlo horretako terminoen zerrenda bistaratzen da ezkerrean. Horietako batean klik eginez, artikulua bistaratzen da informazio-atalean. Hiztegian artikulua duten termino guztiak zerrendatzea nahi izanez gero, aski da "Edozein" aukeratzea.

Unitateak

Unitateak fitxaren bidez, SI sistemako unitateen taulak ikusteko aukera dago. Bilaketa-atalean, unitate-taulen zerrenda ageri da. Taularen gainean klik eginez, irudia tamaina handiagoan bistaratzen da.

Atzera nola egin

Edozein leihotan gaudela, atzera egiteko edo aurreko leihora itzultzeko, nabigatzaile-leihoaren geziaren gainean klik egin behar dugu.

aurkibidera

Lan taldea

Zuzendaritza:

  • Energiaren Euskal Erakundea (EEE)

Zuzendaritza teknikoa (Elhuyar):

  • Antton Gurrutxaga Hernaiz

Erredakzioa (Elhuyar):

  • Amaia Astobiza Uriarte
  • Antton Gurrutxaga Hernaiz

Artikulugileak:

  • Carlos Aguerre (Voith Siemens)
  • Francisco Albisu (Sener)
  • Jokin Aldazabal (Euskadi Irratia)
  • Bixente Alonso (Enerlan)
  • Iván Armentia (Amaiba)
  • Fernando Bengoetxea (Ekain Taldea)
  • Jesús Mª Blanco Ilzarbe (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Fernando Cueva (Ikerlan)
  • Juan Jose Egia Renteria (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Jose Mari Elortza (EHU, Donostiako Kimika Fakultatea)
  • Jose Ramon Etxebarria Bilbao (EHU)
  • Ricardo García San José (Factor 4 Ingenieros, S.L.)
  • Joan Andreu Larrañaga (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Iraide López Ropero (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Angel María Gutiérrez Terrón (Naturgas Energía Grupo, S.A.)
  • Martin Ibarra (EHU, Bilboko Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa)
  • Eneko Iriarte Avilés (Burgosko Unibertsitatea, Giza Eboluzioaren Laborategia)
  • Jaime de Landa Amezua (Iberdrola)
  • Álvaro Matauco Viana (Petronor)
  • Martin Olazar (EHU, Leioako Zientzia Fakultatea)
  • Víctor de la Peña Aranguren (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Igor Peñalva Bengoa (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Fernando Plazaola Muguruza (EHU, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatea)
  • José Mª Sala Lizarraga (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Juan Ignacio Unda

Hizkuntza-aholkulariak:

  • Jose Ramon Etxebarria Bilbao (UEU)
  • Iñaki Villar (EVE)

Hizkuntza-zuzentzaileak:

  • Ane Goenaga Unamuno
  • Alaitz Imaz Oiartzabal

Erredakzio-laguntzaileak (Elhuyar):

  • Alfontso Mujika Etxeberria
  • Iñaki Azkune Mendia

Esker onak:

  • EVEko teknikariak, Jesus Ugalde (EHU-Donostiako Kimika Falkultatea), Juan Romeo (Endesa), Ander Laresgoiti (Enerlan)

Diseinu informatikoa (Elhuyar):

  • Nahia Gelbentzu Gonzalez
  • Pili Lizaso Murua
  • Mari Susperregi Indakoetxea

Irudigileak:

  • Rafa Serras
  • Joseba Leizeaga
  • Mari Karmen Urdangarin (Elhuyar)

Argitalpen elektronikoa:

  • Edurne Martinez Iraola (Eleka)
  • Trek Media

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.