Jardunaldiak eta albisteak

Hiztegia


Terminoa

amaieran % erantsi

Terminoaren hizkuntza


Arloa


Hemen bilatu:



imprimir página

Nola erabili

  • Kontsultatzeko modua aukeratu: Terminoak, Irudiak, Artikuluak edo Unitateak.
  • % karakterea erabili edozertarako karakteretzat (esaterako, %energia%, energia hitza duten termino guztiak aurkitzeko).
  • Hizkuntza zerrendan, terminoa bilatzeko hizkuntza aukeratu: euskara, ingelesa, gaztelania edo frantsesa.
  • Arloa zerrendan, arlo jakin batera mugatu dezakezu bilaketa.
  • Terminoetan edo Definizioetan aukeren bidez, bilaketa terminoen zerrendan edo kontzeptuen definizioetan egin dezakezu.
  • Bilatutako terminoak adiera bat baino gehiago baditu, adierok bat bestearen atzetik erakusten dira, jakintza-arloaren arabera ordenaturik.
  • Irudiak aukeraren bidez, hiztegian dauden irudi guztiak ikus daitezke.
  • Artikuluak aukeraren bidez, hiztegian dauden artikulu entziklopedikoak zuzenean irakur daitezke.
  • Unitateak aukeraren bidez, SI sistemako unitateen taulak ikus daitezke.
  • Atzera egiteko edo aurreko leihora itzultzeko, nabigatzaile-leihoaren geziaren gainean klik egin behar dugu.

itzuli
Arloa

imprimir página

Arloa

imprimir página

EVE

Esplorazioa

Erregai fosilak arro sedimentarioetan (kontinentalak edo/eta itsasokoak) sortzen dira, eta sedimentuekin batera jalkitzen den materia organikoan dute jatorria (landareetatik eratorritakoa, ikatzaren kasuan; landareetatik edo/eta animalietatik eratorritakoa, gasaren eta petrolioaren kasuan).Materia organiko hori lurperatu egiten da, eta, babestuta egoten denez eta eboluzio termikoaren eraginpean egoten denez, ikatz-, gas- edo petrolio-metaketa handiak sor daitezke.

Edozein eratako baliabide geologiko baten esplorazioan, baliabidea egon daitekeen eremua hautatzea da lehenengo fasea.Aztertu beharreko eremuen hautaketa, hau da, produzitzaile izan daitezkeen eremuen hautaketa, irizpide geologikoekin egiten da beti:erregai fosilak sortzeko, materia organikoa jalki behar da lehenengo, eta hori bakarrik gerta eta kontserba daiteke arro sedimentario mota batzuetan eta ingurumen-parametro eta parametro geologiko jakin batzuetan.Baldintza horiek betetzen dituzten arroetan, erregai fosiletako batzuk egoteko aukera izango da; baldintza horiek betetzen ez dituztenak, berriz, ez dira interesgarriak esplorazioaren ikuspegitik.

Baliabide jakin bat izateko aukera duen arro geologikoa edo, bestela, arro-zatia aukeratu ondoren, esplorazioa bera hasten da.

Oro har, esplorazioak atal hauek izaten ditu:

  • landa-esplorazioa

  • zorupearen esplorazioa

Landa-esplorazioaren funtsa da kartografia geologikoa eta interpretazio estratigrafikoa eta sedimentologikoa egitea, eta arroka-laginak hartzea.Helburua da arroaren historia geologikoa ezagutzea eta, horren bidez, egiaztatzea ea, historia geologikoan zehar egokitu diren ingurumen-parametroen eta parametro geologikoen ondorioz, materia organikoa sortu eta jalki den, ea kontserbatu den, ea materia organiko horretatik ikatza edo hidrokarburoak sortzeko besteko eboluzio termikoa gertatu den eta, ohiko hidrokarburoen kasuan, ea migratu eta arroken artean harrapatuta geratu diren.

Landa-lanak ez dira inoiz nahikoak izaten ikertutako arro geologikoaren zatiaren benetako potentzialtasuna ezagutzeko, eta beti da ezinbestekoa zorupeari buruzko datuak jasotzea.Kasurik sinpleenean ere —adibidez, ikatz-geruza bat azaleratzen ari den kasuan— beharrezkoa da haren garapena sakon aztertzea, eta ustiapenaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa ebaluatzea.Hidrokarburoen kasuan are beharrezkoagoa da, hidrokarburo-hobiak ez baitira lurrazaletik gertu egoten; lurrazaletik gertu daudenean, edo lurrazalarekin nolabaiteko konexioa dutenean, hidrokarburoak oxidatu egiten dira, suntsitu.Ustiatzen diren hidrokarburo-hobiak beti egoten dira sakonera jakin batean (oro har, mila metrotik gorako sakoneran).

Funtsean, zorupearen esplorazioaren oinarria hau da:

  • islapen-sismika interpretatzea

  • zundaketa-zuloak egitea

Islapen-sismikan, landa-datuak eskuratzeko eta datuak prozesatu eta interpretatzeko ekipo konplexuak behar dira.Ekipo horiek zorupeko irudiak ematen dituzte, eta irudi horietan arroko sekuentzia estratigrafikoak eta beste ezaugarri geologiko batzuk (tolesdurak, failak, diskordantziak, etab.) bereiz daitezke.Halako irudi sismikoekin (lerro sismikoak), adituek eremuaren historia geologikoaren oinarrizko ezaugarriak ondoriozta ditzakete, eta jakin dezakete, orobat, interpretatutako sekuentzia estratigrafikoak gai izan diren hidrokarburoak sortu eta arroketan harrapatzeko; gainera, adituak gai izaten dira jakiteko non dauden hidrokarburoak aurkitzeko egitura geologiko egokienak (tranpak).

Zundak edo putzuak eginez, ustez hidrokarburoak dituzten egitura geologikoetaraino irits daiteke, eta, aurkituz gero, zuloaren bidez atera daitezke (ekoitzi) hidrokarburoak.Bestalde, datu geologiko ugari sortzen dira, eta datu horiek baliagarriak dira arroaren ezagutza geologikoan sakontzeko eta eremuan etorkizunean egingo diren esplorazio-faseak diseinatu eta bideratzeko.Normalean, zuloa egin ahala arrokaren lagin jarraituak hartzen dira zeharkatutako zutabe osoan zehar (harkoskoak, lekukoak...), eta lagin horiek aztertu eta ikertu egin daitezke.Gainera, zabaldutako putzutik arroka-egituraren hainbat parametro neurtzen dituzten zunda eta sentsoreak sar daitezke. Parametro horien bidez propietate hauek kalkula daitezke, besteak beste:porositatea, iragazkortasuna, hidrokarburoen asetasuna, hidrokarburoen mugikortasuna eta abar.

Esplorazio-prozesuan, eta baita ekoizpenean ere, laborategi-lanak egiten dira; batez ere, arrokak edo/eta hidrokarburoak edo/eta ikatzak analizatu eta ikertzen dira.Oro har, honako hauek aztertzen dira:

  • hidrokarburoen balizko arroka amak, honako hauek jakiteko: materia organikoaren edukia, materia organiko mota, erdietsitako heldutasun termikoa eta sortze-gaitasuna,

  • balizko arroka gordailuak, honako hauek jakiteko: konposizio mineralogiko eta kimikoa, porositatea eta iragazkortasuna,

  • hidrokarburoak, honako hauek jakiteko: konposizioa, kantitate txikienean zer osagai dauden, berotze-ahalmena, marka isotopikoak (beste hidrokarburo batzuekin edo/eta arroka amekin dituzten korrelazioak jakiteko),

  • ikatzak, honako hauek jakiteko: berotze-ahalmena, hegazkorrak, sufre-edukia, etab.

EVE

itzuli

Energia Hiztegia

imprimir página

Kontsulta-interfazearen egitura

Energia Hiztegia kontsultatzeko interfazeak bi atal ditu: bilaketa atala, pantailaren ezekarraldean, eta bilaketaren emaitzak erakusteko atala (informazio-atala), eskuinean, pantailaren zati handiena hartzen duela.

Goialdeko fitxen bidez, hiztegiaren edukia kontsultatzeko modua aukera daiteke: Terminoak, Irudiak, Artikuluak eta Unitateak. Aukeratzen den fitxaren arabera, bilaketa-atalean aktibatzen diren aukerak aldatu egiten dira. Bilaketa-atalaren goialdean, eskuinean, inprimatzeko aukera ematen duen botoia dago.

Terminoak

Bilaketa nola egin

Bilaketa-atalaren goialdean, ezkerrean, bilatu nahi den terminoa edo termino-zatia idazteko laukia dago. % karakterea erabil daiteke edozertarako karakteretzat; horren bidez, karaktere-kate jakin bat duten terminoak bila daitezke. Esaterako, %energia% idatzita, energia hitza duten termino guztiak aurkituko dituzu.

Karaktere jakin batzuez hasten diren terminoak bilatu nahi badituzu, eta aldi bakoitzean amaieran % karakterea idatzi nahi ez baduzu, nahikoa da amaieran % erantsi aukera aktibatuta edukitzea, eta sistemak automatikoki erantsiko du % karakterea amaieran (aukera hori aktibatuta aurkituko duzu kontsulta-interfazean sartzen zarenean). Adibidez, energiaz hasten diren termino guztiak ikusi nahi izanez gero, nahikoa da bilaketa-laukian energia idaztea, amaieran % erantsi aukera markatuta dagoela. Gogoan izan marra ez dela kontuan hartzen terminoak ordenatzeko, baina bai zuriunea.

Hizkuntza goiburua duen zerrendaren bidez, terminoa bilatzeko hizkuntza aukeratu dezakezu: euskara, ingelesa, gaztelania edo frantsesa.

Arloa goiburua duen zerrendaren bidez, arlo jakin batera mugatu dezakezu bilaketa. Arlo bat aukeratu eta Terminoa bilatzeko laukia hutsik uzten baduzu, arlo horretako termino guztien zerrenda izango da emaitza.

Terminoetan edo Definizioetan aukeren bidez, bilaketa terminoen zerrendan edo kontzeptuen definizioetan egin dezakezu.

Hau bilatu nahi zenuen? atala: sistemak bilaketa-laukian idatzi duzuna hiztegian aurkitzen ez duenean, "Ez dago horrelako terminorik" mezua bistaratzen du emaitza-atalean.

Bilaketaren emaitza

Bilaketa bat egiten dugunean, jarritako baldintzak betetzen dituzten terminoen zerrenda bat izango da emaitza. Horietako batean klik eginez gero, hari dagokion edukia informazio-atalean bistaratzen da. Terminoa bera goian ezkerrean bistaratzen da; adiera bat baino gehiago baditu, adierok bat bestearen atzetik erakusten dira, jakintza-arloaren arabera ordenaturik.

Hau da adiera edo kontzeptu bakoitzak izan dezakeen informazioa:

  • Jakintza-arloa: kontzeptuari dagokion arloa.
  • Terminoaren sinonimoak: aurretik sin. laburdura dutela.
  • Definizioa: definizio bakoitza kontzeptu bakar baten azalpena da. Definizioetan, zenbait terminok esteka dute, dagokien sarrerara zuzenean joateko. Definizioaren arlo bereko edo gertuko arloetako terminoak izaten dira, eta hiztegian barrena nabigatzeko aukera ematen dute.
  • Definizioaren oharra: definizioaren argigarri edo osagarri den informazioa ematen dute, terminoen erabilerari edo eremu semantikoari buruzkoa bereziki.
  • Erdal terminoak: hiru erdaratako ordainak ematen dira, nazioarteko hizkuntza-laburdura aurretik dutela: ingelesa (en), gaztelania (es) eta frantsesa (fr). Hizkuntza bakoitzeko terminoak alfabetikoki ordenatuta daude, eta dagokien sarrerara joateko esteka dute.
  • Bidaltze-oharrak: Ikus baita atalaean erakusten dira. Eskaintzen diren terminoek esteka dute dagokien sarrerara joateko. Kontsultatzen ari den kontzeptuarekin erlazioa dute, edo haien definizio zein artikuluetan informazio osagarria aurkitu daiteke. Terminook ordena alfabetikoan daude.
  • Artikulua: kontzeptuak artikulu entziklopedikoa badu, Artikulua ikusi atala erakusten da, dagokion artikulura joateko estekarekin.
  • Terminoak edo dagokion artikuluak irudiak baditu, irudiok tamaina txikian agertzen dira Irudiak atalean; irudiaren oinean klik eginez, irudia benetako tamainan bistaratzen da.

Irudiak

Irudiak fitxaren bidez, hiztegian dauden irudi guztiak ikus daitezke, termino-bilaketan jardun gabe. Irudiak arloka kontsultatzeko aukera dago. Arlo bat aukeratuta, irudia edo irudiak dituzten arlo horretako terminoen zerrenda bistaratzen da ezkerrean. Horietako batean klik eginez, dagozkion irudiak tamaina txikian agertzen dira; gainean klik eginez, irudia benetako tamainan bistaratzen da. Hiztegian irudia edo irudiak dituzten termino guztiak zerrendatzea nahi izanez gero, aski da "Edozein" aukeratzea.

Artikuluak

Artikuluak fitxaren bidez, hiztegian dauden artikulu entziklopedikoak zuzenean irakur daitezke, termino-bilaketan jardun gabe. Artikuluak arloka kontsultatzeko aukera dago. Arlo bat aukeratuta, artikulua duten arlo horretako terminoen zerrenda bistaratzen da ezkerrean. Horietako batean klik eginez, artikulua bistaratzen da informazio-atalean. Hiztegian artikulua duten termino guztiak zerrendatzea nahi izanez gero, aski da "Edozein" aukeratzea.

Unitateak

Unitateak fitxaren bidez, SI sistemako unitateen taulak ikusteko aukera dago. Bilaketa-atalean, unitate-taulen zerrenda ageri da. Taularen gainean klik eginez, irudia tamaina handiagoan bistaratzen da.

Atzera nola egin

Edozein leihotan gaudela, atzera egiteko edo aurreko leihora itzultzeko, nabigatzaile-leihoaren geziaren gainean klik egin behar dugu.

aurkibidera

Lan taldea

Zuzendaritza:

  • Energiaren Euskal Erakundea (EEE)

Zuzendaritza teknikoa (Elhuyar):

  • Antton Gurrutxaga Hernaiz

Erredakzioa (Elhuyar):

  • Amaia Astobiza Uriarte
  • Antton Gurrutxaga Hernaiz

Artikulugileak:

  • Carlos Aguerre (Voith Siemens)
  • Francisco Albisu (Sener)
  • Jokin Aldazabal (Euskadi Irratia)
  • Bixente Alonso (Enerlan)
  • Iván Armentia (Amaiba)
  • Fernando Bengoetxea (Ekain Taldea)
  • Jesús Mª Blanco Ilzarbe (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Fernando Cueva (Ikerlan)
  • Juan Jose Egia Renteria (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Jose Mari Elortza (EHU, Donostiako Kimika Fakultatea)
  • Jose Ramon Etxebarria Bilbao (EHU)
  • Ricardo García San José (Factor 4 Ingenieros, S.L.)
  • Joan Andreu Larrañaga (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Iraide López Ropero (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Angel María Gutiérrez Terrón (Naturgas Energía Grupo, S.A.)
  • Martin Ibarra (EHU, Bilboko Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa)
  • Eneko Iriarte Avilés (Burgosko Unibertsitatea, Giza Eboluzioaren Laborategia)
  • Jaime de Landa Amezua (Iberdrola)
  • Álvaro Matauco Viana (Petronor)
  • Martin Olazar (EHU, Leioako Zientzia Fakultatea)
  • Víctor de la Peña Aranguren (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Igor Peñalva Bengoa (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Fernando Plazaola Muguruza (EHU, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatea)
  • José Mª Sala Lizarraga (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Juan Ignacio Unda

Hizkuntza-aholkulariak:

  • Jose Ramon Etxebarria Bilbao (UEU)
  • Iñaki Villar (EVE)

Hizkuntza-zuzentzaileak:

  • Ane Goenaga Unamuno
  • Alaitz Imaz Oiartzabal

Erredakzio-laguntzaileak (Elhuyar):

  • Alfontso Mujika Etxeberria
  • Iñaki Azkune Mendia

Esker onak:

  • EVEko teknikariak, Jesus Ugalde (EHU-Donostiako Kimika Falkultatea), Juan Romeo (Endesa), Ander Laresgoiti (Enerlan)

Diseinu informatikoa (Elhuyar):

  • Nahia Gelbentzu Gonzalez
  • Pili Lizaso Murua
  • Mari Susperregi Indakoetxea

Irudigileak:

  • Rafa Serras
  • Joseba Leizeaga
  • Mari Karmen Urdangarin (Elhuyar)

Argitalpen elektronikoa:

  • Edurne Martinez Iraola (Eleka)
  • Trek Media

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.