Jardunaldiak eta albisteak

Barne Informazio Sistema

Hiztegia


Terminoa

amaieran % erantsi

Terminoaren hizkuntza


Arloa


Hemen bilatu:



imprimir página

Nola erabili

  • Kontsultatzeko modua aukeratu: Terminoak, Irudiak, Artikuluak edo Unitateak.
  • % karakterea erabili edozertarako karakteretzat (esaterako, %energia%, energia hitza duten termino guztiak aurkitzeko).
  • Hizkuntza zerrendan, terminoa bilatzeko hizkuntza aukeratu: euskara, ingelesa, gaztelania edo frantsesa.
  • Arloa zerrendan, arlo jakin batera mugatu dezakezu bilaketa.
  • Terminoetan edo Definizioetan aukeren bidez, bilaketa terminoen zerrendan edo kontzeptuen definizioetan egin dezakezu.
  • Bilatutako terminoak adiera bat baino gehiago baditu, adierok bat bestearen atzetik erakusten dira, jakintza-arloaren arabera ordenaturik.
  • Irudiak aukeraren bidez, hiztegian dauden irudi guztiak ikus daitezke.
  • Artikuluak aukeraren bidez, hiztegian dauden artikulu entziklopedikoak zuzenean irakur daitezke.
  • Unitateak aukeraren bidez, SI sistemako unitateen taulak ikus daitezke.
  • Atzera egiteko edo aurreko leihora itzultzeko, nabigatzaile-leihoaren geziaren gainean klik egin behar dugu.

itzuli
Arloa

imprimir página

Arloa

imprimir página

Carlos Aguerre (Voith Siemens)

Ur-turbina

Ur-turbinaren eginkizuna uraren indarra, hau da, energia zinetikoa ardatz baten inguruko biratze-energia bihurtzea da, gero ardatz horri lotutako sorgailuak energia mekanikoa energia elektriko bihur dezan. Bihurtze horietan ahalik eta errendimendu handiena lortzeko, ura isurtzen denean gertatzen diren frikzio-galerak albait gehien murriztu behar dira. Galera horiek uraren baitan eratzen diren zurrunbiloek edo urak ubidearen hormekiko duen marruskadurak eragindakoak dira. Ondoren, urak turbinari ahalik eta energia gehien transferitzea nahi da. Bistan da uraren energia zinetiko guztia ezin zaiola gurpilari eman, zeren, hori gertatzera, uraren energia zinetikoa zero litzateke, hau da, ura gelditu eta ez litzateke turbinatik irtengo.

Helburu horiek bete ahal izateko, turbinak, funtsean, bi atal ditu. Bata finkoa da eta bere funtzioa biratze-abiadura handiko ur-emaria lortzea da. Bestea birakaria da, gurpila du izena eta uraren biratze-abiadura irteera-ardatzari transmititzen dio. Turbinak, gainera, bere baitatik dabilen uraren emariaren aldaketak doitzeko mekanismoa ere badu. Mekanismo hori irteera-ardatzean, turbinatik dabilen emaria zein ere den, beti abiadura konstantea lortzeaz arduratzen da.

Jauzi-altueraren eta diseinuko ur-emari maximoaren arabera, turbinen funtzionamendu-printzipioa eta formak desberdinak dira. Gehien erabiltzen direnak Kaplan, Francis, Pelton eta Michell-Banki turbinak dira.

Kaplan turbina

Emari handiko jauzi txikietarako dira egokiak. Ura gurpiletik axialki igarotzen da, hau da, ardatzaren norabidean gutxi gorabehera. Horregatik, turbina hauen gurpil axialen formak itsasontzien helizea gogorarazten du. Turbinaren abiadura txikiegia denean, abiaduraren biderkagailua erabiltzen da, sorgailurako egokiagoa den abiadura lortzeko. Turbina hauen besoak higikorrak dira; esan nahi baita, eusten dien abatzaren gainean bira daitezke, eta ardatzarekiko osatzen duten angelua doitu egin daiteke. Hartara, emaria txikia denean sorkuntza doitu eta errendimendu ona lortzen dute. Turbinaren gurpiletik ateratzen denean, ura berezko ibilgura doan ubidera (itzultze-ubidera) bideratzen da, xurgatze-hodia deritzon difusorearen bidez. Kaplan turbinak bi motatakoak izan daitezke: ardatz bertikalekoak eta ardatz horizontalekoak. Irudian ardatz bertikaleko Kaplan turbina dago ikusgai.

grafikoak1

ardatz bertikaleko Kaplan turbina (Voith)

Francis turbina

Emari ertaineko jauzi ertainetan erabiltzen dira. Ura gurpiletik igarotzen den fluxua axial-erradiala da, eta gurpilak forma erradial nabarmeneko besoak ditu. Turbina hauen ingurutik, txikiagotuz doan diametroa duen hodi bat (karkasa kiribila) dute. Kaplan turbinetan bezala, ura, gurpila utzi ostean, itzultze-ubidera bideratzen da, xurgatze-hodiaren bidez. Francis turbinak ere ardatz horizontalekoak edo bertikalekoak izan daitezke, nahiz eta minizentraletan erabiltzen diren gehienak horizontalak diren.

grafikoak2

ardatz bertikaleko Francis turbina (Voith)

Pelton turbina

Emari txikiko jauzi handietarako turbinak dira. Ura hoditik injektore izeneko estuguneetatik ateratzen da. Injektoreek ur-zorrotada gurpilera bideratzen dute, eta ura gurpiletik tangentzialki igarotzen da. Gurpila zaliak dituen gurpil-modukoa da, eta albait energia-bihurtze handiena lortzeko diseinu berezia du. Turbina honen gurpilak airean egiten du lan, eta ura, gurpila bultzatu ondoren, grabitatearen eraginez itzultze-ubidera erortzen da.

Emariaren arabera, Pelton turbinek 1, 2, 4 edo 6 injektore izan ditzakete. Minizentraletan gehien erabiltzen direnak 2 zorrotada dituzten turbina horizontalak edo 4 zorrotada dituzten turbina bertikalak dira. Irudian bi injektore dituen ardatz horizontaleko Pelton turbina ikus daiteke.

grafikoak3

Pelton turbina

Michell-Banki turbina

Emari txikiko jauzi txiki eta ertainak aprobetxatzen dituzte. Ura gurpiletik erradialki igarotzen da, lehenengo barrurantz eta gero kanporantz, eta gurpila “urtxintxa-kaiola” formakoa da. Horregatik, turbina hauei “fluxu gurutzatuko” turbinak ere esaten zaie. Michell-Banki turbinak Francis turbinak errentagarriak ez diren potentzia txikiko proiektuetan baino ez dira erabilgarri. Pelton turbinan bezala, gurpilak airez inguratuta lan egin behar du eta ura, gurpiletik igaro ondoren, grabitatearen eraginez itzultze-ubidera erortzen da. Turbina hau ardatz horizontalarekin bakarrik fabrikatzen da.

Ondorengo irudietan ur-turbinen aplikazio-eremuak ageri dira (horrelako irizpideak minizentral hidroelektrikoak erabiltzekoak diren ur-turbinetarako erabiltzen dira).

grafikoak4

ur-emariaren eta turbina-motaren araberako errendimendua

grafikoak5

ur-turbinen erabilera-tarteak (jauzi-garaieraren eta emariaren arabera)

Carlos Aguerre (Voith Siemens)

itzuli

Energia Hiztegia

imprimir página

Kontsulta-interfazearen egitura

Energia Hiztegia kontsultatzeko interfazeak bi atal ditu: bilaketa atala, pantailaren ezekarraldean, eta bilaketaren emaitzak erakusteko atala (informazio-atala), eskuinean, pantailaren zati handiena hartzen duela.

Goialdeko fitxen bidez, hiztegiaren edukia kontsultatzeko modua aukera daiteke: Terminoak, Irudiak, Artikuluak eta Unitateak. Aukeratzen den fitxaren arabera, bilaketa-atalean aktibatzen diren aukerak aldatu egiten dira. Bilaketa-atalaren goialdean, eskuinean, inprimatzeko aukera ematen duen botoia dago.

Terminoak

Bilaketa nola egin

Bilaketa-atalaren goialdean, ezkerrean, bilatu nahi den terminoa edo termino-zatia idazteko laukia dago. % karakterea erabil daiteke edozertarako karakteretzat; horren bidez, karaktere-kate jakin bat duten terminoak bila daitezke. Esaterako, %energia% idatzita, energia hitza duten termino guztiak aurkituko dituzu.

Karaktere jakin batzuez hasten diren terminoak bilatu nahi badituzu, eta aldi bakoitzean amaieran % karakterea idatzi nahi ez baduzu, nahikoa da amaieran % erantsi aukera aktibatuta edukitzea, eta sistemak automatikoki erantsiko du % karakterea amaieran (aukera hori aktibatuta aurkituko duzu kontsulta-interfazean sartzen zarenean). Adibidez, energiaz hasten diren termino guztiak ikusi nahi izanez gero, nahikoa da bilaketa-laukian energia idaztea, amaieran % erantsi aukera markatuta dagoela. Gogoan izan marra ez dela kontuan hartzen terminoak ordenatzeko, baina bai zuriunea.

Hizkuntza goiburua duen zerrendaren bidez, terminoa bilatzeko hizkuntza aukeratu dezakezu: euskara, ingelesa, gaztelania edo frantsesa.

Arloa goiburua duen zerrendaren bidez, arlo jakin batera mugatu dezakezu bilaketa. Arlo bat aukeratu eta Terminoa bilatzeko laukia hutsik uzten baduzu, arlo horretako termino guztien zerrenda izango da emaitza.

Terminoetan edo Definizioetan aukeren bidez, bilaketa terminoen zerrendan edo kontzeptuen definizioetan egin dezakezu.

Hau bilatu nahi zenuen? atala: sistemak bilaketa-laukian idatzi duzuna hiztegian aurkitzen ez duenean, "Ez dago horrelako terminorik" mezua bistaratzen du emaitza-atalean.

Bilaketaren emaitza

Bilaketa bat egiten dugunean, jarritako baldintzak betetzen dituzten terminoen zerrenda bat izango da emaitza. Horietako batean klik eginez gero, hari dagokion edukia informazio-atalean bistaratzen da. Terminoa bera goian ezkerrean bistaratzen da; adiera bat baino gehiago baditu, adierok bat bestearen atzetik erakusten dira, jakintza-arloaren arabera ordenaturik.

Hau da adiera edo kontzeptu bakoitzak izan dezakeen informazioa:

  • Jakintza-arloa: kontzeptuari dagokion arloa.
  • Terminoaren sinonimoak: aurretik sin. laburdura dutela.
  • Definizioa: definizio bakoitza kontzeptu bakar baten azalpena da. Definizioetan, zenbait terminok esteka dute, dagokien sarrerara zuzenean joateko. Definizioaren arlo bereko edo gertuko arloetako terminoak izaten dira, eta hiztegian barrena nabigatzeko aukera ematen dute.
  • Definizioaren oharra: definizioaren argigarri edo osagarri den informazioa ematen dute, terminoen erabilerari edo eremu semantikoari buruzkoa bereziki.
  • Erdal terminoak: hiru erdaratako ordainak ematen dira, nazioarteko hizkuntza-laburdura aurretik dutela: ingelesa (en), gaztelania (es) eta frantsesa (fr). Hizkuntza bakoitzeko terminoak alfabetikoki ordenatuta daude, eta dagokien sarrerara joateko esteka dute.
  • Bidaltze-oharrak: Ikus baita atalaean erakusten dira. Eskaintzen diren terminoek esteka dute dagokien sarrerara joateko. Kontsultatzen ari den kontzeptuarekin erlazioa dute, edo haien definizio zein artikuluetan informazio osagarria aurkitu daiteke. Terminook ordena alfabetikoan daude.
  • Artikulua: kontzeptuak artikulu entziklopedikoa badu, Artikulua ikusi atala erakusten da, dagokion artikulura joateko estekarekin.
  • Terminoak edo dagokion artikuluak irudiak baditu, irudiok tamaina txikian agertzen dira Irudiak atalean; irudiaren oinean klik eginez, irudia benetako tamainan bistaratzen da.

Irudiak

Irudiak fitxaren bidez, hiztegian dauden irudi guztiak ikus daitezke, termino-bilaketan jardun gabe. Irudiak arloka kontsultatzeko aukera dago. Arlo bat aukeratuta, irudia edo irudiak dituzten arlo horretako terminoen zerrenda bistaratzen da ezkerrean. Horietako batean klik eginez, dagozkion irudiak tamaina txikian agertzen dira; gainean klik eginez, irudia benetako tamainan bistaratzen da. Hiztegian irudia edo irudiak dituzten termino guztiak zerrendatzea nahi izanez gero, aski da "Edozein" aukeratzea.

Artikuluak

Artikuluak fitxaren bidez, hiztegian dauden artikulu entziklopedikoak zuzenean irakur daitezke, termino-bilaketan jardun gabe. Artikuluak arloka kontsultatzeko aukera dago. Arlo bat aukeratuta, artikulua duten arlo horretako terminoen zerrenda bistaratzen da ezkerrean. Horietako batean klik eginez, artikulua bistaratzen da informazio-atalean. Hiztegian artikulua duten termino guztiak zerrendatzea nahi izanez gero, aski da "Edozein" aukeratzea.

Unitateak

Unitateak fitxaren bidez, SI sistemako unitateen taulak ikusteko aukera dago. Bilaketa-atalean, unitate-taulen zerrenda ageri da. Taularen gainean klik eginez, irudia tamaina handiagoan bistaratzen da.

Atzera nola egin

Edozein leihotan gaudela, atzera egiteko edo aurreko leihora itzultzeko, nabigatzaile-leihoaren geziaren gainean klik egin behar dugu.

aurkibidera

Lan taldea

Zuzendaritza:

  • Energiaren Euskal Erakundea (EEE)

Zuzendaritza teknikoa (Elhuyar):

  • Antton Gurrutxaga Hernaiz

Erredakzioa (Elhuyar):

  • Amaia Astobiza Uriarte
  • Antton Gurrutxaga Hernaiz

Artikulugileak:

  • Carlos Aguerre (Voith Siemens)
  • Francisco Albisu (Sener)
  • Jokin Aldazabal (Euskadi Irratia)
  • Bixente Alonso (Enerlan)
  • Iván Armentia (Amaiba)
  • Fernando Bengoetxea (Ekain Taldea)
  • Jesús Mª Blanco Ilzarbe (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Fernando Cueva (Ikerlan)
  • Juan Jose Egia Renteria (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Jose Mari Elortza (EHU, Donostiako Kimika Fakultatea)
  • Jose Ramon Etxebarria Bilbao (EHU)
  • Ricardo García San José (Factor 4 Ingenieros, S.L.)
  • Joan Andreu Larrañaga (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Iraide López Ropero (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Angel María Gutiérrez Terrón (Naturgas Energía Grupo, S.A.)
  • Martin Ibarra (EHU, Bilboko Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa)
  • Eneko Iriarte Avilés (Burgosko Unibertsitatea, Giza Eboluzioaren Laborategia)
  • Jaime de Landa Amezua (Iberdrola)
  • Álvaro Matauco Viana (Petronor)
  • Martin Olazar (EHU, Leioako Zientzia Fakultatea)
  • Víctor de la Peña Aranguren (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Igor Peñalva Bengoa (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Fernando Plazaola Muguruza (EHU, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatea)
  • José Mª Sala Lizarraga (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Juan Ignacio Unda

Hizkuntza-aholkulariak:

  • Jose Ramon Etxebarria Bilbao (UEU)
  • Iñaki Villar (EVE)

Hizkuntza-zuzentzaileak:

  • Ane Goenaga Unamuno
  • Alaitz Imaz Oiartzabal

Erredakzio-laguntzaileak (Elhuyar):

  • Alfontso Mujika Etxeberria
  • Iñaki Azkune Mendia

Esker onak:

  • EVEko teknikariak, Jesus Ugalde (EHU-Donostiako Kimika Falkultatea), Juan Romeo (Endesa), Ander Laresgoiti (Enerlan)

Diseinu informatikoa (Elhuyar):

  • Nahia Gelbentzu Gonzalez
  • Pili Lizaso Murua
  • Mari Susperregi Indakoetxea

Irudigileak:

  • Rafa Serras
  • Joseba Leizeaga
  • Mari Karmen Urdangarin (Elhuyar)

Argitalpen elektronikoa:

  • Edurne Martinez Iraola (Eleka)
  • Trek Media

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.