Energia Hiztegia
Kontsulta-interfazearen egitura
Energia Hiztegia
kontsultatzeko interfazeak bi atal ditu: bilaketa atala, pantailaren ezekarraldean, eta bilaketaren emaitzak erakusteko atala (informazio-atala), eskuinean, pantailaren zati handiena hartzen duela.
Goialdeko fitxen bidez, hiztegiaren edukia kontsultatzeko modua aukera daiteke:
Terminoak, Irudiak, Artikuluak eta Unitateak. Aukeratzen den
fitxaren arabera, bilaketa-atalean aktibatzen diren aukerak aldatu egiten dira.
Bilaketa-atalaren goialdean, eskuinean, inprimatzeko aukera ematen duen botoia
dago.
Terminoak
Bilaketa nola egin
Bilaketa-atalaren goialdean, ezkerrean, bilatu nahi den terminoa edo termino-zatia idazteko
laukia dago. % karakterea erabil daiteke edozertarako karakteretzat; horren
bidez, karaktere-kate jakin bat duten terminoak bila daitezke. Esaterako, %energia% idatzita, energia
hitza duten termino guztiak aurkituko dituzu.
Karaktere jakin batzuez hasten diren terminoak bilatu nahi badituzu, eta aldi
bakoitzean amaieran % karakterea idatzi nahi ez baduzu, nahikoa da amaieran % erantsi aukera aktibatuta edukitzea, eta sistemak
automatikoki erantsiko du % karakterea
amaieran (aukera hori aktibatuta aurkituko duzu
kontsulta-interfazean sartzen zarenean). Adibidez, energiaz hasten diren termino
guztiak ikusi nahi izanez gero, nahikoa da bilaketa-laukian energia idaztea, amaieran % erantsi
aukera markatuta dagoela. Gogoan izan marra ez dela kontuan
hartzen terminoak ordenatzeko, baina bai zuriunea.
Hizkuntza goiburua duen zerrendaren bidez, terminoa
bilatzeko hizkuntza aukeratu dezakezu: euskara, ingelesa, gaztelania edo
frantsesa.
Arloa goiburua duen zerrendaren bidez, arlo
jakin batera mugatu dezakezu bilaketa. Arlo bat aukeratu eta Terminoa bilatzeko laukia
hutsik uzten baduzu, arlo horretako termino guztien zerrenda izango da
emaitza.
Terminoetan edo Definizioetan aukeren bidez, bilaketa terminoen zerrendan edo
kontzeptuen definizioetan egin dezakezu.
Hau bilatu nahi zenuen? atala: sistemak
bilaketa-laukian idatzi duzuna hiztegian aurkitzen ez duenean, "Ez dago
horrelako terminorik" mezua bistaratzen du emaitza-atalean.
Bilaketaren emaitza
Bilaketa bat egiten dugunean, jarritako baldintzak betetzen dituzten terminoen zerrenda bat izango da emaitza. Horietako batean klik eginez gero, hari dagokion edukia
informazio-atalean bistaratzen da. Terminoa bera goian ezkerrean bistaratzen da;
adiera bat baino gehiago baditu, adierok bat bestearen atzetik erakusten dira, jakintza-arloaren arabera ordenaturik.
Hau da adiera edo kontzeptu bakoitzak izan dezakeen informazioa:
- Jakintza-arloa: kontzeptuari dagokion arloa.
- Terminoaren sinonimoak: aurretik sin. laburdura dutela.
- Definizioa: definizio bakoitza kontzeptu bakar
baten azalpena da. Definizioetan, zenbait terminok esteka
dute, dagokien sarrerara zuzenean joateko. Definizioaren arlo bereko edo
gertuko arloetako terminoak izaten dira, eta hiztegian barrena nabigatzeko
aukera ematen dute.
- Definizioaren oharra: definizioaren argigarri edo
osagarri den informazioa ematen dute, terminoen erabilerari edo eremu
semantikoari buruzkoa bereziki.
- Erdal terminoak: hiru erdaratako ordainak ematen
dira, nazioarteko hizkuntza-laburdura aurretik dutela: ingelesa (en),
gaztelania (es) eta frantsesa (fr). Hizkuntza bakoitzeko terminoak
alfabetikoki ordenatuta daude, eta dagokien sarrerara joateko esteka
dute.
- Bidaltze-oharrak: Ikus baita atalaean erakusten dira.
Eskaintzen diren terminoek esteka dute dagokien sarrerara joateko.
Kontsultatzen ari den kontzeptuarekin erlazioa dute, edo haien definizio
zein artikuluetan informazio osagarria aurkitu daiteke. Terminook ordena
alfabetikoan daude.
- Artikulua: kontzeptuak artikulu entziklopedikoa
badu, Artikulua ikusi atala erakusten da, dagokion artikulura joateko estekarekin.
- Terminoak edo dagokion artikuluak irudiak baditu, irudiok tamaina txikian
agertzen dira Irudiak atalean; irudiaren oinean klik eginez, irudia benetako tamainan bistaratzen
da.
Irudiak
Irudiak fitxaren bidez, hiztegian dauden irudi
guztiak ikus daitezke, termino-bilaketan jardun gabe. Irudiak arloka
kontsultatzeko aukera dago. Arlo bat aukeratuta, irudia edo irudiak dituzten arlo
horretako terminoen zerrenda bistaratzen da ezkerrean. Horietako batean klik
eginez, dagozkion irudiak tamaina txikian agertzen dira; gainean klik eginez, irudia
benetako tamainan bistaratzen da. Hiztegian irudia edo irudiak dituzten termino
guztiak zerrendatzea nahi izanez gero, aski da "Edozein" aukeratzea.
Artikuluak
Artikuluak fitxaren bidez, hiztegian dauden artikulu entziklopedikoak zuzenean irakur daitezke, termino-bilaketan jardun gabe.
Artikuluak arloka kontsultatzeko aukera dago. Arlo bat aukeratuta, artikulua
duten arlo horretako terminoen zerrenda bistaratzen da ezkerrean. Horietako
batean klik eginez, artikulua bistaratzen da informazio-atalean. Hiztegian
artikulua duten termino guztiak zerrendatzea nahi izanez gero, aski da "Edozein"
aukeratzea.
Unitateak
Unitateak fitxaren bidez, SI sistemako unitateen taulak ikusteko aukera dago. Bilaketa-atalean, unitate-taulen zerrenda ageri
da. Taularen gainean klik eginez, irudia tamaina handiagoan bistaratzen da.
Atzera nola egin
Edozein leihotan gaudela, atzera egiteko edo aurreko leihora itzultzeko,
nabigatzaile-leihoaren geziaren gainean klik egin behar dugu.
aurkibidera