Seminars and Latest News

Hiztegia


Term:

add wildcard (%) at end

Language of term


Area


Search in:



imprimir página

Instrucciones de uso

  • Elige la forma de realizar la consulta: Términos, Imágenes, Artículos o Unidades.
  • Utiliza el carácter % como comodín (por ejemplo, %energía%, para buscar todos los términos que incluyen la palabra energía).
  • En la lista Idioma, elige el idioma para realizar la búsqueda del término: euskera, inglés, castellano o francés.
  • En la lista Área, puedes limitar la búsqueda a un área de conocimiento concreto.
  • Mediante las opciones En los términos y En las definiciones, puedes realizar la búsqueda tanto en la lista de los términos como en las definiciones de los conceptos.
  • Si el término buscado tiene más de una acepción, éstas se muestran una detrás de la otra, ordenadas según el área de conocimiento.
  • Mediante la opción Imágenes, puedes ver todas las imágenes del diccionario.
  • Mediante la opción Artículos, puedes acceder directamente a todos los artículos que componen el Diccionario de la Energía.
  • Mediante la opción Unidades, puedes acceder a las tablas de unidades del SI.
  • Para retroceder o volver a la ventana anterior, clica sobre la flecha de la ventana del navegador.

Area

imprimir página

Arloa

imprimir página

Jose Mari Elortza (EHU)

Termodinamika

Termodinamika beroak eta lanak sistema batean duten eragina aztertzen duen fisikaren atala dela esan daiteke. Energia-formen arteko bihurketa du aztergai, baina, bereziki, bero-energiak parte hartzen duen bihurtze-prozesuak, hala nola beroa eta energia mekanikoaren artekoak. Beraz, termodinamika ez da sistemaren abiadura edo energia zinetikoaz arduratzen, ezta eremu elektriko edo magnetiko baten eraginpean egoteagatik sistemak duen energiaz ere. Eragin horietatik aske dauden sistemak aztertzen ditu. Bestalde, beroak eta lanak, zalantzarik gabe, materia osatzen duten partikulei (atomo, molekula, elektroi eta abarri) eragiten diete, baina eragin hori makroskopikoki islatzen da. Bada, eragin makroskopiko hori da termodinamikak edo, zehatzago esanda, termodinamika klasikoak aztertzen duena eta termodinamika, oro har, zientzia makroskopikoa dela esango dugu.

Sistema baten deskribapen makroskopikoa egiteko, termodinamikak sistemaren egoera delako kontzeptua erabiltzen du. Sistemaren egoera deskribatzeko, bere barne-egoera eta beste sistemekin dituen elkarrekintzak hartzen dira kontuan, baita berez zein elkarrekintza horien ondorioz barne-egoeran eta ingurunean gertatzen diren aldaketak ere. Horretarako, egoera-aldagaiak izeneko magnitude behagarriak erabiltzen dira: tenperatura, presioa, bolumena, etab. Termodinamikak aipatu aldaketok noiz eta nola gertatzen diren modu kualitatibo eta kuantitatiboan deskribatzen ditu eta horretarako oinarri esperimentala duten Termodinamikaren Legeak edo Printzipioak  ezarri ditu.

Termodinamikaren oinarrizko lehen kontzeptua oreka termikoarena da. Horren arabera, bi sistema oreka termikoan daudela esan ahal izateko, hauxe bete behar da: bien artean muga diatermikoa dagoelarik, sistemok deskribatzen dituzten magnitude makroskopikoak (bolumena, presioa, tenperatura…) denboran zehar ez aldatzea. Muga diatermikoa bero-energiari bere baitatik iragaten uzten diona da. Oreka termikoan ez badaude, mugan zehar energia-trukea gertatuko da, aipatu magnitudeak berdindu arte, hau da, oreka termikora iritsi arte. Beroa iragatea eragozten duen muga adiabatikoa dela esaten da. Bada, demagun bi sistema, bakoitza bere aldetik, hirugarren batekin oreka termikoan daudela. Esperientziak erakusten duenez, bi sistemok ere oreka termikoan daude. Egitate horri Termodinamikaren Zero Printzipioa deritzo eta tenperaturaren kontzeptuaren funtsa da. Izan ere, oreka termikoan dauden sistemek komunean dutena tenperatura da.

Termodinamikaren lehen legea

Lehenago esan dugun bezala, termodinamikaren eginkizunetako bat sistemaren barne-egoera makroskopikoa deskribatzea da. Horretarako barne-energia izeneko funtzio termodinamikoa erabiltzen da (Ik. barne-energia). Erreferentzia-sistemarekiko geldi dagoen sistema baten barne-energia atomo eta molekulen energia zinetikoen eta haien arteko elkarrekintza-energia guztien batura da. Hortaz, ez du barne hartzen sistemaren beraren energia zinetiko edo potentziala, eremu elektriko edo magnetiko batean egoteagatik duena, ezta bestelako jatorriko energia ere, hala nola nuklearra.

Termodinamikaren Lehen Legeak sistema baten barne-energia nola aldatzen den zehazten du. Hain zuzen ere, bi modu besterik ez daudela postulatzen du: beroa edo lana. Barne-energiaren aldaketa sistemak xurgatutako beroaren eta egindako lanaren arteko kendura da. Horrenbestez, Lehen Legea honelaxe adierazi ohi da matematikoki:

grafikoak1

Formula horretan -W agertzeak sistemak egindako lana dela adierazi nahi du; + W agertuko balitz, berriz, sistemaren gainean egindako lana litzateke. Sistemaren barne-energia bi modutara alda daiteke, edo beroaren bidez edo lanaren bidez. Adierazpen horrek baditu inplikazio batzuk. Lehenik, barne-energiaren aldaketaz ari gara, ez barne-energiaren balio absolutuaz. Bestetik, barne-energiaren aldaketaren adierazpenak hasierako eta bukaerako egoera lotzen dituzten ibilbide guztietarako balio du, hau da, barne-energia sistemaren egoeraren funtzio da, ez dago egoera horretara heltzeko egin den bidearen edo prozesuaren mende. Horregatik esaten da egoera-funtzio dela. Bestalde, esan beharra dago Termodinamikaren Lehen Legea eta Energiaren Kontserbazioaren Legea baliokideak direla. Sistemaren eta ingurunearen artean gerta daitezkeen energia-bihurketak gorabehera, energiak, guztira, konstante dirau (Ik. energiaren kontserbazioaren legea).

Termodinamikaren bigarren legea

Prozesuen noranzkoa

Eguneroko esperientziak dioskunez, berez gertatzen diren prozesuak alde batera gertatzen dira bakarrik, irudiko adibideak aztertuz egiazta daitekeen bezala.

grafikoak2

berezko hiru prozesu eta ingurunearekiko orekara iritsi arteko bilakaera.

(a) berezko bero-transferentzia; (b) berezko hedapena; (c) erorketa askea

Ti tenperaturan dagoen gorputza, hotzago dagoen airearekin kontaktuan dagoela, hoztu egiten da beti; hoztu eta hoztu egiten da inguruko tenperaturara ailegatu arte. Energiaren kontserbazioaren legearen arabera, gorputzean gertatzen den barne-energiaren beherakada ingurunean gertatzen den barne-energiaren gorakadarekin orekatzen da. Alderantzizko prozesua, nahiz Lehen Legearen arabera zilegi izan, ez da berez gertatzen, ez da berezkoa. Hau da, inguruneak barne-energia galtzea eta gorputzak hein berean irabaztea, ez da besterik gabe gertatzen. Hitz lauz esanda, sekula ez dugu ikusiko izotz-puska bat zero gradutik gorako giroan hozten; eta alderantziz, sekula ez dugu ikusiko izotza hozten giro-tenperatura zero azpitik dagoenean.

Bigarren adibidean, presio handian (Pi) dagoen gasak, berez irtengo du ontzitik kanpoko P0 presioa lortu arte. Hau ere, esperientziak argi erakusten duenez, berez gertatzen da; baina ez, ordea, alderantzizkoa.

Hirugarren adibidean, azkenik, lokarri baten bitartez esekita dagoen gorputza berez eroriko da lokarria etendakoan. Aurrekoetan bezalaxe, alderantzizkoa ez da berez gertatzen den prozesua.

Esandako adibideetan lor daiteke sistemaren hasierako egoera itzultzea, baina ez berezko prozesuen bidez. Zenbait laguntza beharko dira. Bestela esanda, sistemaren kanpoaldetik energia sartu behar da, lana eginez edo beroa emanez. Horrela berotu ahal izango dugu gorputza, edo sartu ahal izango dugu gasa ontzian, hasieran zegoen presio berean, edo jaso ahal izango dugu gorputza hasierako tokiraino. Gainera, lana eginda ere, ingurunea ezin dugu, inondik inora, hasierarako egoerara itzuli. Hirugarren adibidea izan daiteke, agian, argiena hori ikusteko. Gorputza erortzerakoan, marruskaduraren eraginez, duen energia zinetikoaren parte bat bero-energia bihurtzen da, hau da, beroa disipatzen dela esaten da. Lurra jotzean gauza bera gertatzen da. Disipatzen den energia hori aireak eta lurrak hartzen dute. Behin lurrean egonda, guk geuk jaso dezakegu gorputza lehen zegoen lekuraino eta esan sistema lehengo egoerara itzuli dela. Gorputza hasierako egoerara itzuli dela egia bada ere, ezin da gauza bera esan inguruneaz. Zeren erortzean disipatu den beroa ezin baita berriz energia zinetiko eta hori azkenik energia potentzial bihurtu. Objektua lehen tokira itzuli arren, airea eta lurra ez dira hasi-hasierako egoerara itzuli. Ikusten den bezala, bada, gorputzaren erortzea alde batera da berezkoa, baina ez beste aldera.

Hala bada, ondorio hau atera daiteke: energiaren kontserbazioa betetzen duten prozesuak ez dira denak berezkoak eta barne-energiaren balantzeak ez digu prozesuaren berezkotasunaz erabakitzeko aukerarik ematen. Zenbaitetan, esperientziak esaten digu prozesua berezkoa den ala ez. Kasu konplexuagoetan, esperientziarik ez dugunetan edo esperientzia gaizki ezagutzen denetan, bigarren lege bat behar dugu, Termodinamikaren Bigarren Legea deritzona.

Sistemak bere kasa uzten ditugunean, berez jokatzeko joera dute, oreka-egoera bat lortu arte. Batzuetan, oreka-baldintza berehala lortzen da; beste batzuetan ez, ordea. Zenbait erreakzio, adibidez, segundotan iristen dira oreka-egoerara. Izotz-zatiek minutuak behar izaten dituzte urtzeko, baina burdinazko barra batek urteak behar ditu guztiz herdoil dadin. Prozesua laster edo poliki gertatu, beti beteko da energiaren kontserbazioaren legea, baina lege hori ez da nahikoa bukaerako egoera zein izango den jakiteko. Honetarako ere Bigarren Legea behar da.

Lana sortzeko aukerak

Gorago aipatutako berezko prozesuak, orekara iritsi artean, lana sortzeko erabil daitezke. Adibidez, lehen adibideko gorputz beroari zeharo hozten utzi beharrean, duen bero-energia ontzi barruan dagoen gasa berotzeko erabil daiteke. Gasaren presioa handitu egiten da, eta, irteterakoan, lana egiteko erabil daiteke, pistoi bat bultzatzeko adibidez. Esan daiteke, beraz, gorputzaren bero-energiaren parte bat lan bihurtu dugula. Gorputzak, ontzi barruko gasak eta inguruneak oreka termikoa lortu eta gero, prozesua gelditu egiten da.

Orain arteko arrazoibidea honela labur daiteke: sistema bateko bi egoeraren artean desoreka dagoenean, beti dago lana sortzeko aukera. Horien aurrean bi galdera ditugu: zein da desoreka batetik lor daitekeen lan-kantitaterik handiena? Zerk baldintzatzen du lan maximo hori lortzeko aukera? Kantitate maximoa esaten badugu, hain zuzen ere, badakigu zergatik den, esperientzien bidez badakigulako lan maximo hori badela. Bestalde, lor daitekeen lan maximoa marruskadura bezalako faktoreak baldintzatzen dutela ere esperientziak erakusten digun fenomenoa da. Lan maximoa zein den eta hori baldintzatzen duten faktoreak zein diren, Bigarren Legeak emango dizkigu.

Horiek horrela, Bigarren Legea erabilpen handiko legea da, beste gauza askoren artean gai izango delako eta aukera emango digulako fenomeno hauek aurresateko:

  • Prozesuen noranzkoa aurrez jakitea

  • Sistema orekan dagoen ala ez zehaztea

  • Motor batek izan dezakeen errendimendu handiena zein den mugatzea

  • Lanik eraginkorrena lortzeko baldintzarik onenak kuantitatiboki ebaluatzea

Bigarren Legearen formulazioa

Formulazio asko daude Bigarren Legea zehazteko, baina horietatik bi dira ezagunenak eta erabilienak, Clausiusena eta Kelvin-Planckena. Guztiz baliokideak dira biak. Clausiusen formulazioak hauxe dio: ez dago sistemarik munduan emaitza bakartzat energia bero-eran gorputz batetik beroago dagoen beste gorputz batera eramatea duenik. Clausiusen formulazioak ez du galarazten beroa gorputz hotzetik berora eramatea, hozkailuetan gertatzen den bezala, baizik eta, ‘emaitza bakarra’ hitzek adierazten duten bezala, besterik gabe ezin dela hori gertatu, hau da, kanpotik lana egin gabe ez dela posible.

Kelvin eta Planckek honelaxe formulatu zuten bigarren legea: prozesu ziklikoetan ezinezkoa da beroa oso-osorik lan bihurtu. Horrek ez du aukera bere osotasunean ukatzen, baizik eta ziklo batean ezin dela horrelakorik gertatu.

Carnoten zikloa

Carnoten zikloan sistemak lau prozesu burutzen ditu: bi prozesu adiabatiko eta bi prozesu isotermiko, txandaka burututa. Carnoten zikloaren P/v diagraman, zilindro/pistoi sistema itxi batean gertatzen den prozesu-segida ageri da.

grafikoak3

Carnoten zikloa

Lehenengo pausuan (1-2) gasaren hedapen isotermikoa gertatzen da Tb tenperatura handian, sistemak (gasa beti) Qb beroa hartuz. Bigarren pausuan (2-3), sistemak, guztiz isolatu ondoren, hedatzen segitzen du adiabatikoki Th tenperatura hotzeraino iritsi arte. Urrats horretan sistemak W lana egiten du. Une horretan, sistema Th tenperaturan dagoen iturri hotzarekin kontaktu termikoan jartzen da, gasa isotermikoki konprimitzen da, eta Qh beroa askatzen du (3-4 urratsa). Azken urratsean, zikloa burutu egiten da (4-1). Sistema isolatu eta gero, gasak adiabatikoki konprimitzen da hasierako tenperaturara (Tb) ailegatu arte.

grafikoak4

Carnoten makinaren lau aldiak

Carnoten ziklotik atera daitekeen ondoriorik garrantzitsuena makinaren errendimenduarekin dago erlazionatuta. Eta hala, makinaren errendimendua honela definitzen bada:

grafikoak5

Zikloko urrats guztiak itzulgarriak direla onartuz eta zilindroaren barruan dagoen gasa gas ideala dela suposatuz, makina horren errendimendua bi bero-iturriren tenperaturaren mende dagoela froga daiteke:

grafikoak6

Clausiusen teoremak

Carnoten zikloaren araberako makina itzulgarri baten errendimendua, ikusi dugunez, makinak lan egiten duen bi bero-iturrien tenperaturen mende dago bakarrik. Errendimendua prozesuan xurgatutako eta askatutako beroen funtzioan ere jar daiteke eta, horretarako zikloan U = 0 dela kontuan hartuta, errendimenduaren bi adierazpenak berdintzen baditugu, Clausiusen berdintza deritzona lortuko dugu:

grafikoak7

Orokorrago idatzita, edozein ziklo itzulgarrirentzat:

grafikoak8

Modu itzulgarrian lan egiten duen makinaren errendimendua beti da modu itzulezinean lan egiten duenarena baino handiagoa eta, beraz, prozesu itzulezinetarako:

grafikoak9

Hauei Clausiusen desberdintza esaten zaie eta horien bitartez lortzen da Bigarren Legeari forma matematikoa ematea.

Entropia eta Bigarren Legea

Clausiusen teoremen ondorio zuzenenak entropiaren definizioa eta Bigarren Legearen definizioa dira:

grafikoak10

Berdintza prozesu itzulgarrien kasuan erabiliko genuke eta desberdintza prozesu itzulezinetan. Ikusten den bezala, sistemak jasaten duen entropia-aldaketa ingurunearekin gertatzen den bero-trukatzearekin dago erlazionatuta. Ekuazio horrek ez du adierazten, askok uste duten bezala, entropia handiagoa egiten dela beti edozein prozesutan. Hala adibidez, d´Q < 0 bada, Bigarren Legeari jarraikiz dS > d`Q/T izango da. Beraz, horren arabera gerta daiteke dS negatiboa izatea, edo  positiboa edo zero ere bai. Sistema isolatuta balego, ordea, bero-trukatzerik ez litzateke izango eta d´Q = 0 izango litzateke. Orain bai dS > 0 izango litzateke beti. Ondorioz, sistema isolatuetan entropiak maximora jotzen duela esan behar da. Hala bada, Bigarren Legearen arabera, sistema isolatu batek ezin du ziklo itzulezinik burutu, ziklo batek dS = 0 eskatzen duelako eta itzulezintasunak dS > 0.

Era berean, Unibertsoa sistema isolatutzat jota, bere entropia gero eta handiagoa da beti, sistema horretan prozesu itzulezinen bat gertatzen den bakoitzean. Mikroskopikoki begiratuta, sistema baten entropia ordenarekin erlazionatuta dago. Entropia handiago egiten den neurrian sistemaren desordena ere handiagoa egiten da. Termodinamika estatistikoaren ikuspegitik, sistemak aukera gehiago ditu, modu gehiago hain zuzen, partikulak kokatzeko; honek areagotu egiten du desordena (Ik. entropia).

Termodinamikaren hirugarren legea

Termodinamikaren Hirugarren Legeak entropiaren balio absolutuak ezartzeko eskala eskaintzen du. Horren arabera, zero absolutuan sistema baten entropia zero da (Ik. zero absolutu).

Makina termikoak

Makina termikoak bero-energia energia mekaniko bihurtzen duten makinak dira. Ekoizten duten energia mekanikoa zuzenean erabil daiteke (motorretan) edo sorgailu elektriko bati eragiteko erabil daiteke energia elektriko bihurtzeko (zentral termiko, nuklear eta abarretako turbina-sorgailu multzoetan). Horietan guztietan, fluido eragile izenekoak ziklo termodinamikoa osatzen duten prozesuen segida egiten du. Makina termikoak fluido eragilearen (uraren edo erregai baten errekuntza-gasen) eta ziklo termodinamikoa osatzen duten prozesuen arabera bereizten dira. Beste makina batzuetan, ziklo termodinamikoa beste era batera erabiltzen da: iturri berotik iturri hotzera pasatzean askatzen den beroa lana egiteko erabili beharrean, energia mekanikoa beroa iturri hotzetik iturri beroa transferitzeko erabiltzen da. Horrelako makinek hozte-ziklo izenekoa burutzen dute eta hozte-sistemetan eta bero-ponpetan erabiltzen dira. Izan ere, gune bat hozteko edo berotzeko balio dute, hurrenez hurren (Ik. bero-ponpa; hozte; hozte-ziklo).

Hauek dira ziklo termodinamiko nagusiak: lurrun-turbinetako Rankineren zikloa, gas-turbinetako Braytonen zikloa, gasolina-motorretako Ottoren zikloa eta diesel motorretako izen bereko zikloa. Ziklo horiek denak idealak dira, hau da, makina errealetan gertatzen diren prozesu-segidetara gehien hurbiltzen diren zikloak dira.

Rankineren zikloan, ura erabiltzen da fluido eragiletzat, bere bi fasetan erabili ere: likidoa eta lurruna, zikloan zehar bata eta bestea txandaka eratzen direla. Lurrun-makinan eta lurrun-turbinan burutzen den ziklo termodinamikoa da. Gainerako hiruetan, gasa da fluido eragilea. Makina hauen artean, barne-errekuntzako motorrak eta kanpo-errekuntzakoak diren gas-turbinak ditugu. Bietan ere, erregai baten eta airearen arteko errekuntza-erreakzioaren emaitza diren gasak dira fluido eragilea. Hemen aztertuko ditugun barne-errekuntzako motorrak aldizkakoak dira, hau da, pistoi baten gora eta beherako aldizkako higidura lineala sortzen da, gero, berariazko mekanismoen bidez, biratze-higidura jarraitua bihurtzen dena (Ik. aldizkako motor; barne-errekuntzako motor).

Rankineren zikloa

Ura darabilten makina termiko guztien funtsa hauxe da: ur likidoak bero-iturri baten beroa xurgatu eta lurruntzea, ondoren lurruna hedatu eta lan mekanikoa egitea eta hoztutakoan kondentsatu eta hasierako egoerara itzultzea. Iturri beroa era askotakoa izan daiteke, galdaran erretako erregaiaren errekuntza-gasak, erreakzio nuklearrean askatutako beroa, eguzki-erradiazioaren beroa, lurpeko berotasuna (energia geotermikoan), gas-turbinatik irteten diren ihes-gas beroak, etab. Horietan guztietan, ur/lurrun sistemak burutzen duen ziklo termodinamikoa bera da, Rankineren zikloa hain zuzen ere, eta bero-energia energia mekaniko bihurtzen den gailua lurrun-turbina da (Ik. lurrun-turbina; Rankineren ziklo).

grafikoak11

Rankineren zikloa burutzen den makina termikoa eta P/V diagrama

Rankineren zikloaren lehen prozesua tenperatura eta presio handiko lurrunaren hedapen isoentropikoa da (1-2). Hedapena turbinan zehar gertatzen da, eta lurrunaren energia zinetikoa turbinaren besoei transmititzen zaie. Turbina eta besoen konfigurazioari esker, emaitza biratze-energia mekanikoa da. Ondorioz, turbinatik irteten den lurrunak tenperatura eta presio txikiagokoa da (2). Ondoren lurruna kondentsadorean kondentsatu egiten da tenperatura konstantean (2-3'). Horretarako, oraindik duen bero-energiaren parte bat substantzia hozgarri bati ematen dio. Prozesu hori isobarikoa da. Ondoren, ura isoentropikoki galdarara ponpatzen da (3-4) eta horren barruan berotu eta lurrunketa isobarikoa gertatzen da (4-1).

Hurrengo irudian, Rankineren zikloaren T/s diagramaren dago ikusgai. Ondo asko ikusten da Carnoten zikloarekin duen desberdintasuna. 123'4' segida Rankineren zikloari dagokio eta 1234, Carnot-enari. Dena den, lurrun-turbinetan aipatu dugun azken urratsa (4'-1) bi zatitan egin ohi da: ura fase likidoan berotzen da galdarako asetasun-tenperaturara heldu arte eta fase aldaketa gertatzen da, likidotik lurrunera; ondoren, lurruna gainberotu egiten da. Hori dela eta, Rankineren zikloaren diagrama desberdina da (Ik. lurrun-turbina).

grafikoak12

Carnoten eta Rankineren zikloen arteko konparazioa

Ottoren zikloa

Irudian Ottoren zikloaren P/v eta T/s diagramak ikus daitezke. Zikloa, ikusten den bezala, lau prozesu itzulgarriz osatuta dago. Lehenengo prozesua, 1-2, konpresio isoentropikoa da, eta pistoia beheko puntu hiletik goiko puntu hilera abiatzen da. 2-3 prozesuan, aire/erregai nahastearen sutzea eta bat-bateko errekuntza gertatzen dira. Nahasteak errekuntzan askatutako beroa xurgatzen du bolumen konstantean (berotze isokoroa). Tarte horretan pistoia ez da ezertarako ere mugitzen eta goiko puntu hilean egongo da mugitzeke bolumen konstantean. 3-4 prozesua hedapen isoentropikoa da, pistoia goiko puntu hileraino doa eta tarte horretan egiten da lana. Zikloa 3-4 prozesuaren bitartez bukatzen da, prozesu horretan gasek beroa inguruneari ematen diote eta bolumena ez da ezertarako ere aldatzen (hozte isokoroa) (Ik. barne-errekuntzako motor; Ottoren ziklo).

grafikoak13

Ottoren zikloa

Ottoren zikloan gertatzen diren prozesuak itzulgarritzat jotzen direnez, P/v eta T/s diagrametan ageri diren azalerak beroa eta lana dira, hurrenez hurren. T/s diagraman, 2-3-a-b-2 azalerak sistemak xurgatutako beroa emango du; 1-4-a-b-1 azalerak, berriz, sistemak askatutako beroa da. Kendura, noski, ziklo osoan izandako bero-trukea da.

Halaber, P/v diagramako azalera itxiak ziklo osoan egindako lana emango digu. Ottoren zikloan lana egiten den bi prozesu daude, 1-2 eta 3-4, biak adiabatikoak direnak. Badaude bero-trukea gertatzen den beste bi prozesu, 2-3 eta 4-1; horietan, ordea, ez da lanik egiten.

Errendimendua hau dela froga daiteke:

grafikoak14

Dieselen zikloa

Ottoren zikloan ez bezala, beroaren xurgapena, hor bolumen konstantean gertatzen baita, presio konstantean gertatzen da. Dieselen zikloa betetzen duen sistema baten P/v eta T/s diagramak ondoko irudian ageri dira (Ik. barne-errekuntzako motor; Dieselen ziklo).

grafikoak15

Dieselen zikloa

Lehenengo prozesuan, 1etik 2ra, hau da, pistoia beheko puntu hiletik goiko puntu hileraino doana, konpresio isoentropikoa gertatzen da, Ottoren zikloan gertatzen zen bezala. Puntu horretan bero-transferentzia, ostera, ez da bolumen konstantean gertatzen aurreko zikloan bezala, presio konstantean baizik (2-3 prozesua). Gainera, hedapen hau da ziklo honetan lana egiten duen lehenengoa. Bigarren lana 3-4ko hedapen isoentropikoan egiten da. Zikloa 4-1 prozesu isokoro baten bidez burutzen da, Ottoren zikloan bezala.

Braytonen zikloa

Gas-turbinetan gertatzen den prozesura gehien hurbiltzen den zikloa da, eta honako lau fasez osatua da: konpresio adiabatikoa, berotze isobarikoa, hedapen adiabatikoa eta hozte isobarikoa. Lehen prozesua errekuntza-ganberaren aurreko konpresorean gertatzen da. Ondoren, aire konprimitua erregaiarekin nahasten da errekuntza-ganberan eta gutxi gorabehera presio konstantean gertatzen da errekuntza. Errekuntza-gasak turbinan hedatzen dira eta hor egiten da turbinaren besoek higiarazten dituen lan mekanikoa. Azkenik, gasak kanporatu egiten dira (Ik. gas-turbina).

grafikoak16

Braytonen zikloa

Jose Mari Elortza (EHU)

Diccionario Energía

imprimir página

Estructura de la interfaz de consulta

La interfaz de consulta del Diccionario de la Energía se divide en dos secciones: la sección de búsquedas, a la izquierda de la pantalla, y la sección donde se muestra el resultado de la búsqueda, que abarca la mayor parte de la pantalla.

Mediante las pestañas de la parte superior se puede elegir la forma de realizar la consulta: Términos, Imágenes, Artículos o Unidades. Dependiendo de la pestaña elegida, se activan diferentes opciones en la sección de búsquedas. En la parte superior de la sección de búsquedas, a la derecha, se encuentra el botón que permite imprimir la información obtenida.

Términos

Cómo realizar la búsqueda

En la parte superior de la sección de búsquedas, a la izquierda, se encuentra la casilla donde se escribe el término o parte del término que deseamos buscar. Se puede emplear el carácter % como comodín; de esta forma, podemos encontrar los términos que poseen una determinada cadena de caracteres. Por ejemplo, si escribimos %energía%, encontraremos todos los términos que poseen la palabra energía

Si queremos encontrar los términos que comienzan por unos determinados caracteres, y no queremos escribir el carácter % en cada búsqueda, debemos mantener activada la opción añade % al final, y el sistema lo añadirá automáticamente (esta opción se encuentra activada al acceder a la interfaz de consulta). Por ejemplo, si queremos ver todos los términos que comienzan por energía, sólo tenemos que escribir energía en la casilla de búsqueda, con la opción añade % al final activada. Recuerda que el guión no se tiene en cuenta para la ordenación de los términos, pero si el espacio.

1. irudia

Mediante la lista Idioma, podemos elegir el idioma para realizar la búsqueda: euskera, inglés, castellano o francés.

Mediante la lista Área, podemos limitar la búsqueda a un área de conocimiento determinado. Si elegimos un área y dejamos vacía la casilla para la búsqueda de términos, obtendremos una lista de todos los términos relacionados con ése área.

Mediante las opciones En los términos o En las definiciones, podemos realizar la búsqueda tanto en la lista de los términos como en las definiciones de los conceptos.

2. irudia

¿Era esto lo que buscabas?: cuando el sistema no encuentra lo escrito en la casilla de búsquedas, muestra el mensaje "No se ha encontrado ninguna entrada" en la sección del resultado.

Resultado de la búsqueda

Cuando realizamos una búsqueda, el resultado es una lista de términos que cumplen los requisitos indicados por el usuario. Si clicamos en uno de ellos, se muestra el contenido correspondiente en la sección de la información. El término se muestra en la parte superior, a la izquierda; si el término buscado tiene más de una acepción, éstas se muestran una detrás de la otra, ordenadas en función del área de conocimiento.

3. irudia

Esta es la información que pueden ofrecer las acepciones o los conceptos:

  • Área de conocimiento: área correspondiente al concepto.
  • Términos sinónimos: precedidos por la abreviatura sin..
  • Definición: cada definición es la explicación de un solo concepto. En las definiciones, algunos términos están dotados de un enlace, para que podamos dirigirnos directamente a la entrada correspondiente. Se trata de términos del mismo área que el término buscado o de un área próximo, y ofrecen la posibilidad de navegar por el diccionario.
  • Nota de la definición: ofrece información esclarecedora o complementaria sobre la definición, sobre el uso del término o sobre su campo semántico.
  • Términos extranjeros: se ofrecen los equivalentes en tres lenguas, precedidos por la abreviatura lingüística internacional: inglés (en), castellano (es) y francés (fr). Los términos de cada idioma están ordenados alfabéticamente, y están dotados del enlace que permite dirigirse a la entrada correspondiente.
  • Notas de remisión: se muestran en el apartado Términos relacionados. Los términos ofrecidos están dotados del enlace para dirigirse a la entrada correspondiente. Están relacionados con el concepto objeto de consulta, o bien podemos encontrar información complementaria en sus definiciones o artículos. Dichos términos se muestran ordenados alfabéticamente.
  • Artículo: si el concepto está relacionado con un artículo enciclopédico, se muestra el apartado Ver artículo, con el enlace para dirigirse al artículo correspondiente.
  • Si el término o el artículo correspondiente tiene imágenes, estas se muestran en pequeño tamaño en el apartado Imágenes; si clicamos en el pie de la imagen, se visualiza la imagen en tamaño real.

4. irudia

Imágenes

Mediante la pestaña Imágenes, podemos ver todas las imágenes que componen el diccionario, sin tener que realizar las búsquedas a partir de los términos. Existe la posibilidad de consultar las imágenes en función del área de conocimiento. Si elegimos un área, se muestra a la izquierda una lista de los términos con imágenes relacionados con ese área. Si clicamos sobre uno de ellos, se muestran las imágenes en pequeño tamaño; si clicamos sobre una de esas imágenes, se muestra la imagen en tamaño real. Si queremos obtener una relación de todos los términos con imagen que componen el diccionario, solo tenemos que elegir la opción "Cualquiera".

5. irudia

Artículos

Mediante la pestaña Artículos, podemos acceder directamente a todos los artículos enciclopédicos que componen el diccionario, sin tener que realizar las búsquedas a partir de los términos. Existe la posibilidad de consultar los artículos en función del área de conocimiento. Si elegimos un área, se muestra a la izquierda una lista de los términos con artículo relacionados con ese área. Si clicamos sobre uno de ellos, se muestra el artículo en el apartado de la información. Si queremos obtener una relación de todos los términos con artículo del diccionario, solo tenemos que elegir la opción "Cualquiera".

6. irudia

Unidades

Mediante la pestaña Unidades, podemos ver las tablas de las unidades del sistema SI. En la sección de búsquedas se muestra la lista de todas las tablas de unidades. Si clicamos en una de las tablas, se visualiza la imagen en mayor tamaño.

7. irudia

Hacia atrás

Desde cualquier ventana, podemos retroceder o volver a la ventana anterior, clicando en la flecha de la ventana del navegador.

volver al índice

Lan taldea

Zuzendaritza:

  • Energiaren Euskal Erakundea (EEE)

Zuzendaritza teknikoa (Elhuyar):

  • Antton Gurrutxaga Hernaiz

Erredakzioa (Elhuyar):

  • Amaia Astobiza Uriarte
  • Antton Gurrutxaga Hernaiz

Artikulugileak:

  • Carlos Aguerre (Voith Siemens)
  • Francisco Albisu (Sener)
  • Jokin Aldazabal (Euskadi Irratia)
  • Bixente Alonso (Enerlan)
  • Iván Armentia (Amaiba)
  • Fernando Bengoetxea (Ekain Taldea)
  • Jesús Mª Blanco Ilzarbe (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Fernando Cueva (Ikerlan)
  • Juan Jose Egia Renteria (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Jose Mari Elortza (EHU, Donostiako Kimika Fakultatea)
  • Jose Ramon Etxebarria Bilbao (EHU)
  • Ricardo García San José (Factor 4 Ingenieros, S.L.)
  • Joan Andreu Larrañaga (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Iraide López Ropero (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Angel María Gutiérrez Terrón (Naturgas Energía Grupo, S.A.)
  • Martin Ibarra (EHU, Bilboko Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa)
  • Eneko Iriarte Avilés (Burgosko Unibertsitatea, Giza Eboluzioaren Laborategia)
  • Jaime de Landa Amezua (Iberdrola)
  • Álvaro Matauco Viana (Petronor)
  • Martin Olazar (EHU, Leioako Zientzia Fakultatea)
  • Víctor de la Peña Aranguren (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Igor Peñalva Bengoa (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Fernando Plazaola Muguruza (EHU, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatea)
  • José Mª Sala Lizarraga (EHU, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
  • Juan Ignacio Unda

Hizkuntza-aholkulariak:

  • Jose Ramon Etxebarria Bilbao (UEU)
  • Iñaki Villar (EVE)

Hizkuntza-zuzentzaileak:

  • Ane Goenaga Unamuno
  • Alaitz Imaz Oiartzabal

Erredakzio-laguntzaileak (Elhuyar):

  • Alfontso Mujika Etxeberria
  • Iñaki Azkune Mendia

Esker onak:

  • EVEko teknikariak, Jesus Ugalde (EHU-Donostiako Kimika Falkultatea), Juan Romeo (Endesa), Ander Laresgoiti (Enerlan)

Diseinu informatikoa (Elhuyar):

  • Nahia Gelbentzu Gonzalez
  • Pili Lizaso Murua
  • Mari Susperregi Indakoetxea

Irudigileak:

  • Rafa Serras
  • Joseba Leizeaga
  • Mari Karmen Urdangarin (Elhuyar)

Argitalpen elektronikoa:

  • Edurne Martinez Iraola (Eleka)
  • Trek Media

Hello, shall we talk?

This is the attention service of the Basque Energy Agency.