Egitaraua
Egunak eta ordutegiak :
ekainaren 2an, larunbata : 10:30etik 14:30era
ekainaren 3an, igandea: 10:30etik - 14:30era
Ikastaroak 4 ordu irauten du, eta honako jarduera teoriko eta praktiko hauek ditu:
1. Eskola praktikoa.
Ikasleak aldez aurretik zehaztutako ibilbide batetik ibiltzen dira, eta erregaiaren kontsumoa eta batez besteko abiadura neurtzen da.
2. Eskola teorikoa
Gidatze ekonomikoaren nondik norakoa jorratzen da, ikasle bakoitzari ematen zaion eskuliburuan azaldutakoa.
3. Eskola praktikoa.
Gidatze ekonomikoaren ezaugarriak ezagututa, ikasleek lehengo ibilbide bera egiten dute berriro, eta erregaiaren kontsumoa eta batez besteko abiadura neurtzen da.
4. Azken ondorioak.
Bi ibilbideen arteko emaitzen konparaketa, eta erregaiaren eta duruaren aurrezpenaren kuantifikazioa; baita saihesten diren CO2-aren emisioak ere.