Jardunaldiak eta albisteak

Biomasa erabilera termikoetarako

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut


Aurkezpena

HAZI Eusko Jaurlaritzako Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapeneko Agentziarekin elkarlanean antolatu da jardunaldia, eta Gasteizko Artium Museoan egingo da, datorren urriaren 30ean, goizeko 09:30etik aurrera.Lau orduko iraupena izango du, gutxi gorabehera, eta beren ezagutzen berri emango diguten pertsonek gaitasun handia dute biomasaren baliabidea gure lurraldean zertan den azaltzeko batetik, eta haren aprobetxamendurako teknologiaren garapenaren eta nobedadeen berri emateko bestetik.Jardunaldiaren barruan kafea hartzeko etenaldi bat egingo da, networkingerako eta esperientziak elkartrukatzeko aukera aproposa, eta jarraian, jardunaldiari amaiera emateko, kasu praktiko batzuk aurkeztuko dira.



Egitaraua

 
09:30 Irekiera
9:50 1. BLOKEA: Baliabide energetikoa Euskadin eta hainbat sektoretan ezartzeko aukerak.
Lehen blokean biomasaren eta baliabide naturalaren merkatua hartuko dira hizpide, baso- zein nekazaritza-biomasarako duen ahalmenari buruzko kopuruak gogora ekarriz.Baso-biomasaren egungo egoera, zerrenda marroia eta gorria zabaldu izanak eragindako egoeraren laburpena.Zur-sektoreko merkatuaren eskaintza gaur egun.Nekazaritza-inausketen ahalmena eta aprobetxatzeko formulak.
  • Biomasa proiektuak sektore batzuetan ezartzeko aukerak.
    Iñaki Gerenabarrena, Hazi eta Sergio López, EEE.
  • Baso-baliabidearen egungo egoera Euskadin. Biotermiak-eko gerente Mikel Garai.
  • Arabako Errioxako nekazaritza-inausketen balorizazio energetikoa.Circeko Tratamentu, Estrategia eta Banaketa arduradura Daniel García.
11:00  Networkingerako gunea. Kafea
11:20 2. BLOKEA: Berrikuntza teknologikoak
Biomasa-proiektuak garatzeko teknologia berriak.
  • Eraginkortasun handiko galdarak soluzio trinkoen bitartez.
    Biocurveko zuzendari komertzial Ignacio Quilez.
  • I+G+b eta Ekodiseinua biomasa-galdaretarako, 4.0 konektibitatea pelleten galdaretarako, eta mailakatutako soluzioak eskari energetiko handiak estaltzeko. Domusako Marketing eta Salmenta-osteko zuzendari Koldo Uria.
  • Biomasa soluzio berritzaileak industrian erabiltzeko. E&M Combustión-eko zuzendari nagusi Iñigo Bejar.
12:25 3. BLOKEA: Kasu praktikoak.
Biomasaren bitartez eskari termikoa betetzeko proiektuak kudeatzeko zenbait bide.                                             
  • Hiriak beren onera ekartzea eta energia berriztagarriak integratzea bero-sare publiko baten bitartez. Sestaoberriko zuzendari gerente Luis Carlos Delgado.
  • Energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako zerbitzu energetikoen proiektuak. Giroako Esplotazio eta Operazio zuzendari Joseba Anasagasti.
  • Aurretik egindako instalazioetan biomasa ezartzea.
    Termosun-eko ipar eremuko arduradun Diego Rodriguez.
13:30 Jardunaldiaren amaiera