Aurkezpena
Energiaren Euskal Erakundeak prestakuntza-jardunaldi hau antolatu du bero-ponpaz eta geotermiaren teknologiaz. Jardunaldia, batik bat, lurpean dagoen beroa aprobetxatzeko sistemen instalatzaileei eta proiektisteei begira eratu da, arkitektura estudioetan edo ingeniaria enpresetan dihardutenei.
Energiaren Euskal Erakundeak zabaldu nahi du ezagutza energia iturri berriztagarri horretaz eta, aldi berean, lurrarekiko bero-trukaketa egiteko erabiltzen diren sistemak ezagutarazi nahi ditu; izan ere, energia geotermikoa eraginkorrenetarikoa da energia berriztagarrien artean, planetako edonon aprobetxagarria dena, eguneko 24 orduz, urteko 365 egunetan.
Deskribapena
Geotermiaz jardunaldia ekainaren 27an izango da, Gipuzkoako Ganberan (Donostia-San Sebastián) Asociación Técnica Española de Climatización y Refrigeración (ATECYR) izeneko elkartearekin lankidetzan.
Jardunaldian oinarrizko ezagutza teknikoa emango da bero-ponpen teknologiaz eta Ekodiseinuaren Araudiak dakartzan eskakizunez. Horretaz gain, geotermia-instalazioez eta horrelako sistemak sustatzeko Energiaren Euskal Erakundearen diru laguntzen programaz informazioa ere emango da.
Gai honetan adituak diren pertsonek emango dituzte hitzaldiak jardunaldian. Hala, EEEren eta ATECYRen partaidetzarekin batera, Asociación de Fabricantes de Equipos de Climatización (AFEC) deitutako elkarteak, VAILLANT SAUNIER DUVAL enpresak, TECNALIA Ikerketa eta Garapen Teknologikoaren Zentroak, Centro de Estudios y Experimentación de Obras Públicas-ek (CEDEX) eta GEINOR, INGEKA eta TELUR geotermia ingeniaritza enpresek ere parte hartuko dute.