Aurkezpena
WEBINAR formatuko jardunaldia, Euskadiko toki-administrazioetako langileei zuzendua, autokontsumo partekatuan eta energia-komunitateetan sakontzeko eta energia berriztagarrien helburuak betetzeko egiten duten ekarpenean sakontzeko.
Deskribapena
Energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan jasotakoaren arabera, autokontsumorako modalitateak azalduko dira, tokiko administrazioek abian jarritako autokontsumorako instalazioen adibideak barne. Era berean, autokontsumorako instalazioak legeztatzeko prozesua azalduko da.
Bestalde, Energia Erkidegoen kontzeptua eta horietan toki-administrazioek duten parte-hartzea sakonduko dira.