Aurkezpena
EnergyLab-ek, EVO, AEE eta Energiaren Euskal Erakundearekin lankidetzan, EVO europar ikastaroa eta CMVP azterketa antolatzen dituzte. Bilbon izango dira azaroaren 10etik 12ra.
Egitaraua
Neurketa eta Egiaztatze planen eskaera egunez egun hazten ari da. Energia eraginkortasuneko egitasmoei esker lortutako aurrezpenen neurketa eta egiaztatze fidagarri bat egitea geroz eta eskatuagoa da, izan ere, neurketa hau ezinbestekoa baita plangintza horren ezarpenaren helburuak bete diren ala ez jakiteko. Energia eraginkortasuneko ekintza oker batek ez ditu behar bezalako emaitzak emango. Ondorioz, aurrezpen hori neurtu eta egiaztatu behar da, are gehiago, aurrezpen hori denboran zehar mantentzen dela egiaztatu behar da. Izan ere, ekintza horrek denboran zehar epe jakin batean mantenduko den aurrezpen bat beharko du amortizatu ahal izateko.
International Performance Measurement & Verification Protocol (IPMVP), ipar amerikako EVO irabazi-asmorik gabeko elkarteak, nazioartean liderra da protokolo estandarrak zehazten, eraginkortasunaren neurketan eta egiaztatzean, hain zuzen ere. EnergyLab, EVOren ordezkari bakarra Espainian, CMVP ziurtagiria lortzeko ikastaroak eta azterketak antolatzen ditu.
Ikastaroa Energiren Euskal Erakundearen egoitzan egingo da, ekitaldi aretoan. Urkixo zumarkalea 36, 1. solairua. Bizkaia plaza eraikina. 48011, Bilbo.
Izen-emate epearen amaiera: 2014ko azaroaren 5a.
Izen-emateko orria
EnergyLab webgunean dago
EGITARAUA
Azaroak 10, astelehena
09:00 Harrera
09:30 Sarrera eta oinarrizko kontzeptuak
11:00 Atsedenaldia
11:30 Adibide laburrak
13:00 Bazkaria
14:30 Adibide laburrak eta neurketa eta egiaztatzearen planifikazioa.
16:15 Atsedenaldia
16:30 Neurketa eta egiaztatzearen planifikazioa
18:15 Saioaren amaiera
Azaroak 11, asteartea
09:00 Neurketa eta egiaztatzearen planifikazioa
11.00 Atsedenaldia
11:30 Funtsezko gaiak
13:00 Bazkaria
14:30 Gai zehatzak: futsezko gaiak eta bakandutako egiaztatzearen aukerak.
16:15 Atsedenaldia
16:30 Gai zehatzak: bakandutako egiaztatzearen aukerak eta C aukera.
18:15 Saioaren amaiera
Azaroak 12, asteazkena
09:00 Gai zehatzak: D aukera eta elkarren segidako neurketa aldiak
11.00 Atsedenaldia
11:30 Adibide gehiago eta laburpena
12:30 Formakuntzaren ebaluazioa
13:00 Bazkaria
14:00 Azterketa – Arauen irakurketa eta materialaren banatzea
14:30 Azterketa – Azterketaren hasiera (4 ordu)
18:30 Ikastaroaren amaiera