Aurkezpena
ATELIER proiektua (www.smartcity-atelier.eu) Amsterdam eta Bilboko energia positiboko barrutien (PED district) bideragarritasuna erakusten duen proiektua da. PED kontzeptua hiri-irtenbide adimendunetan oinarritzen da, ikuspuntu teknikotik, finantzariotik eta baita gizarte mailako ikuspuntutik ere. ATELIERek lankidetza-espazioak sortu nahi ditu inplikatutako eragile guztien artean: agintari publikoak, unibertsitateak, herritarren elkarteak, etab. Jardunaldi honek proiektuari lotutako kontzeptuak azaltzen lagunduko du.
Deskribapena
Kontzeptu horien artean, Bilboko hiriaren 2050eko ikuspegia aurkitzen da. Bilboko Udala 2030-2050 Energia Plana definitzen ari da eta honako kontuak argitu beharko ditu:
- Posible al da 2050ean karbono-hiri neutroa lortzea?
- Nola irudikatzen dugu Bilbo 2030ean, eta zein izango lirateke helburuak lortzeko testuinguru aproposak?
- Beharrezkoa al da gure energia-eredua aldatzea?
Bero-eskariaren elektrifikazioa, bero-ponpan oinarritua, deskarbonizazioa lortzeko tresnetako bat da, energia berriztagarriak gehiago erabiliko baitira elektrizitatea sortzeko sisteman. Energia eta Klimaren Plan Nazional Integratuaren (PNIEC) arabera, sortutako elektrizitatearen % 74 energia berriztagarrietatik eratorriko da.
Horrela, jardunaldian aurkeztuko dira, ATELIER proiektuaren barruan, Bilboko eraikin parkearen deskarbonizazio-estrategiak definitzeko, bai eta 2050erako helburua betetzeko (neutraltasun klimatikoa) eraikinen eskaria elektrifikatzeko irtenbide teknikoak ere.
Azkenik, instalazioak diseinatzean bero-ponpa bero-sorkuntzako elementu gisa erabili duten kasu praktikoak aurkeztuko dira.