Aurkezpena
Bizitegi-sektorean autokontsumoari, energia-iturri berriztagarrien bidezko biltegiratzeari eta sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarrien programa berriak 37 milioi euroko aurrekontua izango du, eta horri esker, Euskadin 4.000 instalazio berri baino gehiago ezarri ahal izango dira 2023ra arte. Jardunaldi honen helburua da laguntzen irismenaren ikuspegi orokorra ematea eta diru-laguntza publikoen eskaerak arinago izapidetzen laguntzea.
Deskribapena
Instalatzaileentzat nahiz bizitegi-sektorean energia termikoko instalazioak eta autokontsumoa ezartzeko interesa duten pertsona guztientzat, zerbitzuen sektorean, ekonomiaren beste produkzio-sektore batzuetan, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean.