Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Bero Ponpa. Euskadiko klimatizazioa deskarbonizatuz

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut

Jardunaldiaren txostenak deskargatu

Artxibo Aurkezpena



Aurkezpena

E2Ih7R9WQAAIzPK-(1).jpeg



Egitaraua

Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak, Aire Girotze Gailuen Ekoizleen Elkartearen (AFEC) eta Eraikuntzaren Euskal Klusterraren (ERAIKUNE) laguntzarekin, Bero ponpa. Euskadiko klimatizazioa deskarbonizatuz jardunaldiaantolatu dute. Horretan teknologiak eskaintzen dituen azken aurrerapenak, dauden laguntzak eta eremu publiko eta pribatutik garatzen ari diren proiektuak euskal gizartearen artean zabaltzeko.

Bero-ponparen teknologia benetako iraultza bizitzen ari da, Europako ekoizle handi guztiak errendimendu oso handiko ekipo berritzaileak, kostu txikiagokoak, prestazio-zerbitzu handiagoak eta erosotasun hobeagokoak merkaturatzen ari bait dira. Horren ondorioz, gobernuek ia etxebizitza berri guztietan ezartzeko agindua eman dute eta errekuntza-galdarak pixkanaka berritzeko sustapena egin dute, hala nola 2019ko abenduaren 28an indarrean jarri zen EKTaren azken aldaketa (esteka).

Laguntzen arloan, horiek sustatzen lagundu dezakete, gobernuak abuztuaren 4an onartutako 300 milioi euroko zuzkidura duen eta autonomia erkidegoen artean banatuko den PREE programa, abuztuaren 14an onartutako Renovation Wave Strategy programa eta Euskal Energiaren Erakundearen diru-laguntza programa.

Bero-ponpa Europan finkatu diren hiru helburuak modu zuzenean betetzen laguntzen dituen teknologia izanik:

  • Eraginkortasun handiagoa.Energia elektrikoko unitate batekin, 3 eta 6 arteko bero edo hotz unitateak sortzen ditu.
  • Berriztagarriagoak. 2,5 errendimendutik gorako errendimenduekin, sortutako beroa erabiltzaileak sortutako energia berriztagarri gisa zenbatzen da. Era berean, elektrifikazio progresiboak energia berriztagarriko instalazio berriak garatzea ahalbidetzen du.
  • Isurpen txikiagoak. Mix-elektrikoaren klimatizazioan ohikoa den erregai fosilaren kontsumoa murrizten du, egunetik egunera berriztagarriagoa baita.
Ikus egitaraua

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.