Jardunaldiak eta albisteak

Energia Trantsizio ereduak Europan

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut


Aurkezpena

Energiaren Euskal Erakundeak eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak jardunaldi hau antolatu dute, elkar hartuta, zenbait herrialdetan, hala nola Norvegian, Frantzian, Alemanian eta Britainia Handian, une honetan garatzen ari diren energia trantsizio eredu ezberdinak ezagutarazteko. Hartara, energia politikaren gaineko ikuspegi desberdinen azterketa konparatibo bat izan dezagun, betiere helburu bera izanik politika hori: energia hornidura aski eta segurua edukitzea eta, aldi berean, etorkizun iraunkorra bermatzea.



Egitaraua

9:00 Harrera eta kafea

9:30 Hasiera

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua eta Energiaren Euskal Erakundeko presidentea.

10:00 Keynote. Norvegiako eredua

Eirik Wærness, Equinor-eko presidente seniorra eta ekonomia-burua, makroekonomia, energia eta merkatuen azterlanen arduraduna.

10:30 Azterketa konparatiboa
Sarrera Orkestra Lehiakortasun Institutoaren eskutik, Alemania, Frantzia eta Erresuma Batuko politika energetikoaz.

  • Alemania. Steffen Koch, Alemaniako Enbaxadako aholkularia.
  • Frantzia. Frantziko Enbaxadako ordezkaria.
  • Erresuma Batua. Keiran Bowtell, Erresuma Batuko Enbaxadako Aldaketa Klimatikorako agregatua.

11:15 Galderak

11:45 Ekitaldiaren amaiera