Jardunaldiak eta albisteak

Informazio jardunaldia: Azken H2020 deialdiak RIS3 Euskadirekin lotutako gaietan

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut


Aurkezpena

Enpresa eta enpresa-elkarte, cluster, aholkularitza-enpresa eta abarretako jendearentzat, I+G+b-n zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituenarentzat, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileentzat.


Deskribapena

Horizon(te)2020 Europako Esparru Programaren azken deialdiei buruz
Infoday honen helburua, egun osoko eta egun erdiko jardunaldietan banatuta, Horizon(te) 2020 Lan Programa berriak ezagutaraztea izango da; programa hauek 2018-2020 denboraldiko azken urterako, programaren azkenekorako, Europako Batzordeak argitaraturikoak dira. 

H2020 programa itxiko duten jarduera-ildoak aurkeztuko dira RIS3 Euskadiri buruzko gaietan: NMBP, Energia, IKTak, Garraio, Osasun eta Elikadura Segurtasuna.

Infoday Horizon(te) 2020 gaiak eta datak honako hauek izango dira:

  • Osteguna, urriak 3, goizez: NMBP etaENERGIA 
  • Osteguna, urriak 3, arratsaldez: IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) eta GARRAIOA
  • Ostirala, urriak 4, goizez: OSASUNA etaELIKADURA-SEGURTASUNA

IKUS EGITARAUA

IZENA EMAN


Egitaraua

Horizon(te) 2020rako Harremanetako Puntu Nazionalekin (NCPak) elkarrizketak:
Jardunaldi horietan, Harremanetako Puntu Nazionalekin (NCP) hainbat gairen inguruan bilerak hitzartzeko aukera emango da.
Zeure ideia edo proiektu-proposamena berrikusteko interesa izanez gero, zeure proiektuari dagokion izen-emate orriko informazioa bete behar duzu.
Formularioak beteta jasotzeko azken eguna2019/09/27a izango da, eta egin ahal izango diren azterketak mugatuak direnez, formularioa lehenbailehen betetzea gomendatzen dizuegu.