Aurkezpena
Webinar formatuko jardunaldia, mugikortasuna eta salgaien eta pertsonen garraioa aldatzea ahalbidetuko duten ekimen berritzaileak aplika ditzaketen enpresa eta erakundeei zuzendua. Mugikortasun arrazionalagoa, energia-kontsumo txikiagoa eta fakturetan aurreztea ahalbidetu dieten esparru eta sektore desberdinetako enpresen bost proiektu erakutsiko dira. Gainera, ekimen horiek Energiaren Euskal Erakundearen laguntza-programen laguntza izan dute.
Deskribapena
Mugikortasun iraunkorra posible da esparru guztietan, dagoeneko arrakastaz funtzionatzen ari diren eta, aldi berean, beste sektore batzuetan aplikatzeko ekimen berriak eragin ditzaketen ereduak aplikatuz.
Jardunaldi honek hainbat eremutako enpresek garatutako proiektuak aurkezten ditu, hala nola garraio astuna, aisialdirako pertsonen mugikortasuna eta txikizkako garraioa. Adibide horien bidez, beste eragile batzuek bat egin dezakete mugikortasunerako energia-kontsumoaren paradigma-aldaketarekin. Izan ere, mugikortasunaren egoera aldatzeko mugitu egin behar dira, baina modu iraunkorran.