Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Euskadiko autokontsumoa laukoiztu egin da azken bi urteetan

2020. eta 2021. urteetan instalazio berriztagarrietarako laguntza-eskaeren gehikuntza orokorra izan dela egiaztatu du Energiaren Euskal Erakundea Autokontsumorako instalatutako potentzia berria 21 MW (megawatt)- koa izan da. Energia berriztagarrietarako bere trantsizioa sendotu du industria-sektoreak potentzia handiko autokontsumoko eguzki-instalazioekin. Laguntzek 20M€-tik gorako balioa duten inbertsioak eragin dituzte.

Gehiago irakurri →

Bizkaiko lehenengo Ekiola kooperatiba Lea Artibain eratu da

Ekiolaren erakunde sustatzaileek –Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritza-enpresa sustatzaileak– Ekiola Lea Artibai martxan jartzea adostu dute Berriatuko, Etxebarriako, Ispasterko eta Markina-Xemeingo Udalekin batera. Lehen une batean sentsibilizazio-lanez eta atxikimenduak erakartzeaz arduratuko den kooperatiba eratzeko izapidetze-fasea hastearekin batera, Lekeitioko eta Ondarroako udalak ere parte hartzeko interesa erakutsi dute. Etxebarrian eguzki-parke fotovoltaiko bat egiteko asmoa du kooperatibak.

Gehiago irakurri →

Irekita dago “Gauzatu Energia” laguntza-programaren epea toki-erakundeentzat, 90 M€ko hornidurarekin

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 31ean hasiko da, eta programarako aurrekontua agortzen denean edo 2030eko abenduaren 31n amaituko da.   Toki-erakundeek eta haien mendeko enteek Energia Jasangarritasunari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legean aurreikusitako jarduketak bultzatzeko baliagarriak izango diren interesik gabeko aurrerakin itzulgarriak eskatu ahalko dituzte. Eusko Jaurlaritzaren izapidetze elektronikoko aplikazioa erabilita egin beharko da aurrerakinen programari buruzko espedienteen izapidetze osoa.

Gehiago irakurri →

Euskadik hiri-berokuntzako proiektu aitzindari eta berritzaile bat garatu du, Europako beste herrialde batzuentzako eredu den proiektua

RELaTED deitutako europar proiektua Ertzaintzaren Iurretako basean abiarazi da, eta barruti-berokuntza bati beroa tenperatura ultra baxuan emateko aukera badagoela frogatzen du. Azpiegitura berri horrek energia aurreztea eta energia berriztagarriek sektore publikoan duten erabilera hedatzen jarraitzea ahalbidetuko du. Erreferentzia da antzeko soluzioak Euskadiko beste inguru batzuetan aplikatzeko.

Gehiago irakurri →

Euskadik WindEurope eolikoen sektoreko feria aurkeztu du Danimarkan, BECen izango dena 2022ko apirilean

Datorren urtean Europako industria eoliko osoa Euskadin berriro bilduko duen kongresuaren atarikoa da Kopenhageko Electric Cityn egindako aurkezpena. Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, Iñigo Ansolak, Euskadiko industriak sektore eolikoaren arloan duen gaitasuna nabarmendu du, eta azpimarratu du iturri berriztagarri hori funtsezkoa dela Energia eta Klima Trantsiziorako helburuak iristeko Basque Green Deal Estrategiaren esparruan.

Gehiago irakurri →

Autokontsumorako laguntza berriak jarriko dira indarrean Euskadin

37 M€ ekoizpen berriztagarrirako sarbidea orokortzeko Bizitegietako eta administrazio publikoetako autokontsumoa indartu egingo da % 70era arteko laguntzekin. Modu berezian lagunduko zaie 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan egindako instalazioei. Laguntza hauei esker, eguzki-parkean 4.000 instalazio gehiago egingo dira.

Gehiago irakurri →

Tokiko erakundeek erreferente berri bat dute Zeberion energia-eraginkortasunerako eta energia berriztagarrietarako neurriak garatzeko

Zeberioko Udalaren ekimena Energiaren Euskal Erakundeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu dute. Ekimen hori izan da C gasolioko bi instalazioen ordez biomasako galdarak jartzea eta District Heating sistema bat diseinatzea, udaletxeari eta kultur etxe eta gazteleku gisa erabiltzen diren eskola zaharrei berokuntza eta ur bero sanitarioa emateko.

Gehiago irakurri →

37 milioiko diru laguntzak eguzki instalazioentzako eta berriztagarri termikoentzako

Energiaren Euskal Erakundearen laguntzen deialdi honek norberaren kontsumoa asetzeko baliabide berriztagarriak aprobetxatzeko garai berri bati zabaltzen dio bidea.  Energiaren kontsumoari eta metatzeari lotutako Pizgarrien Programak, energia berriztagarrien iturriez eta bizitegi sektorean sistema termiko berriztagarrien ezarpenaz, 37 milioi euro inguruko aurrekontua duena, bide eta aukera berriak zabalduko dizkio energiaren sorkuntzari eta kontsumitzeko erari.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.