Aitzindaria den ekinaldi honek, gaur goizean, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko sailburuak eta Iñigo Ucín Corporacion Mondragoneko presidenteak aurkeztua, aukera emango die herritarrei parte hartzeko energia berriztagarrien sorkuntzan eta kudeaketan, udalerrietan eta eskualdeetan instalatuko diren eguzki parkeen bitartez.
Ekiola lankidetza publiko-pribatuari esker eratu da, EEE Energiaren Euskal Erakundearen eta Corporación Mondragonen barneko KREAN ingeniaritza sustatzailearen artean, Euskadin energia berriztagarrien aldeko proiektu garrantzitsuetan bazkide direnak lehendik, hala nola Ekian eta Ekienea izenekoak, bertan sortutako eta ekonomikoki bideragarri diren energia baliabideak ustiatzen ari diren egitasmoak, hain zuzen ere.