2023ko ekainaren 12tik egongo da indarrean www.eve.eus webgunean
- Salgaien errepide bidezko energia- eta ingurumen-arloko garraioa hobetzea lortu nahi du neurriak, gaur egun garraio hori baita energia-kontsumitzaile handienetako bat, petrolioarekiko mendekotasun handiarekin, halaber.
2023. urterako ibilgailu astunen parkea berritzeko eta txatar bihurtzeko aurreikusitako laguntzek guztira 2.000.000 euro jarriko dituzte garraio-enpresen eta autonomoen eskura kamioien berrikuntza bultzatzeko. Neurri horri esker batez beste 200 kamioi ordeztu ahalko dira, haien ordez efizienteagoak eta energia alternatiboekin elikatutako beste batzuk jarriz.
EHAA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da gaur Renove Kamioiak 2023 laguntza-programa martxan jartzeko agindua, eta eskaerak aurkezteko epea ekainaren 12tik egongo da indarrean aurrekontua agortzen den arte edo urriaren 31ra arte gehienez. Aldi horretan, ETEak zein autonomoak eta enpresa handiak Euro VI-E diesel motorizazioko kamioien edo energia alternatiboekin –hala nola GNK gas natural konprimatuarekin, GNL gas natural likidotuarekin edo biometanoarekin– dabiltzan kamioien erosketa bultzatuko duten dirulaguntzetara bildu ahalko dira. Laguntza jaso dezaketen salgaien ibilgailu astunak N2 eta N3 kategoriakoak izango dira, eta kasu guztietan ere ezinbestekoa izango da kategoria bereko beste ibilgailu bat txatar bihurtzea laguntza baliatu ahal izateko.
Dirulaguntzaren zenbatekoari dagokionez, motorizazio motaren, eta ibilgailuaren kategoriaren eta tamainaren arabera aldatuko da, baita enpresa eskatzailearen motaren arabera ere. Adibide gisa, baimendutako gehieneko masako 5 tonarainoko N2 kamioi txikiei egokituko zaizkie zenbateko txikienak, hau da, ibilgailuko 6.785€ enpresa handientzat eta 6.950€ autonomoentzat eta ETEentzat, eta zenbateko handienak baimendutako gehieneko masako 16 tonatik gorako eta energia alternatiboekin elikatutako N3 ibilgailuentzat izango dira, ibilgailuko 30.500€-ko zenbatekoarekin enpresa handientzat, eta 34.000€-ko zenbatekoarekin ETE eta autonomoentzat.
Motorizazioa |
Kategoria |
Laguntza (€) |
Nahitaezko txatar bihurtzea |
ETEak eta autonomoak |
Empresa handia |
GNK, GNL edo biometanoa |
N2, 3,5 tonatik 5 tonara bitarteko gehieneko masarekin. |
14.100 |
13.750 |
N2, 5 tonatik 8 tonara bitarteko gehieneko masarekin. |
16.900 |
15.500 |
N2, 8 tonatik 12 tonara bitarteko gehieneko masarekin. |
20.750 |
19.000 |
N3, 16 tonara arteko gehieneko masarekin. |
29.000 |
25.500 |
N3, 16 tonatik gorako gehieneko masarekin. |
34.000 |
30.500 |
Euro VI-E diesela |
N2, 3,5 tonatik 5 tonara bitarteko gehieneko masarekin |
6.950 |
6.785 |
N2, 5 tonatik 8 tonara bitarteko gehieneko masarekin. |
8.200 |
7.575 |
N2, 8 tonatik 12 tonara bitarteko gehieneko masarekin. |
9.935 |
9.150 |
N3, 16 tonara arteko gehieneko masarekin. |
13.800 |
12.225 |
N3, 16 tonatik gorako gehieneko masarekin. |
16.300 |
14.725 |
Funts erabilgarriak hobeto banatzeko, enpresa bakoitzeko ibilgailuen gehieneko muga bat ezarri da. Horrela, guztira gehienez hamar ibilgailuko laguntza ezarri da azken erabiltzaileko eta deialdiko, eta ibilgailu horietatik bost gehienez Euro VI-E dieselak izan ahalko dira. Autonomoek, edozein kasutan ere, ibilgailu bateko muga izango dute azken erabiltzaileko.
Tramitazio guztiak Energiaren Euskal Erakundearen
www.eve.eus webgunetik egin ahalko dira; bertan argitaratu dira jada oinarriak eta dagokion informazio guztia, eta Euskadi.eus webgunearen tramitazio-plataforman sartu ahalko da bertatik.
Garraioa da Euskadin kontsumo energetiko handiena eragiten duen sektoreetako bat. Industria gainditzen du eta, gainera, % 80an dago petrolioaren deribatuen mende. Askotariko ahaleginak egiten ari dira kontsumoan duen inpaktua minimizatzeko, hala nola ibilgailuen parkea modernizatzea efizientzia irabazteko, parkea elektrifikatzea, eta energia alternatiboak erabiltzea petroliotik desakoplatzea zaila gertatzen zaien sektoreetan. Horixe izango litzateke garraio astunaren kasua, non elektrifikazioa ez den teknikoki hain alternatiba bideragarria, eta, aitzitik, gaur egun badugu energia alternatiboak eta efizientzia handiagokoak erabiltzeko aukera.