Energiaren Euskal Erakundeak eta Energiaren Klusterrak antolatutako Euskadi-Basque Country izeneko gunean  37 euskal enpresa izango dira, eta bertan haien ahala eta garapen teknologikoak erakutsiko dituzte.

Nazioarteko sektore elektrikoak zita garrantzitsuenetariko bat du Euskadin, apirilaren 2tik 4ra bitartean, Wind Europe Azoka, hain zuzen. Europako industria eolikoa batzen duen elkartearen iritzis, Euskadi “adibide bikaina da erakusteko nola industria eolikoak laguntzen duen tokiko enplegua, inbertsioa eta hazkundea sortzen”. Izan ere, sektore elektrikoak 4.000 enplegu eta 15,7 milioi euroko negozio bolumena eragiten du. Hala, sektore elektrikoaren erakusleiho handiena den azoka horretan 55 euskal enpresak hartuko dute parte. 
 
Horietatik, 18 enpresak euren stand propioa eratuko dute eta gainerako 37ak Euskadi-Basque Country gunean izango dira, Bilbao Exhibition Centreko 1. pabilioiko 800 metro koadroko eremua hartuko duen euskal biltokian, hain zuzen ere.  Energiaren Euskal Erakundeak izango duen standean ikus-entzunezko tresna interaktibo bat egongo da; haren bidez, BiMEPen potentzialtasuna azalduko da, Biscay Marine Energy Platform edo BIMEP, Mutrikun eta Armintzan bi eremutan banatuta, itsaso zabalean eta egoera errealean itsas energia eta energia eolikoa baliatzeko gailuak ikertu, erakutsi eta ustiatzeko azpiegitura bat dena. Horretaz gain, telebistako plato bat ere izango da; bertan, zenbait erakundetako eta enpresatako arduradunei elkarrizketak egingo zaizkie.  
 
Euskadi-Basque Country gunean, apirilaren 2an, 3an eta 4ean, eguerdian, egingo diren harreretan aukera emango zaie bertaratuko diren enpresei beren arteko harremanetan sakontzeko, euskal gastronomiaz eta kulturaz gozatzearekin batera.  
 
Euskadi-Basque Country gunean, Energiaren Euskal Erakundearekin eta Energiaren Klusterrarekin batera, honako enpresa hauek izango dira
HINE,  ANTEC, PROTECTTION, HWS TOWERS, INCOMIMEX, ERREKA, ALERION, GUREAK ENERGY, GLUALEUSKAL FORGING, LAULAGUN BEARINGS, HAIZEA WIND, SUPRA SYSTEMS, INTZA, TRAFAG, KIMUA GROUP, MUGAPE, IKERLAN, TECNALIA, GALEA, AEROBLADE, MAXWIND TECHNOLOGY, JAURE, UPV/EHU, NAUTILUS, NAVACEL, VICINAY MARINE, UNIPORT,  ORMAZABAL, SAITEC OFFSHORE, FORO MARÍTIMO VASCO, AUTORIDAD PORTUARIA BILBAO, EGAMASTER, XUBI – RENOGEAR EICKHOFF (XUBI), INDUSTRIAS FERRI, ANALISIS Y SIMULACION
 
Azokan stand propioa izango duten enpresak:
SIEMENS GAMESA RENEWABLE ENERGY, IBERDROLA, ROXTEC, GES-GLOBAL ENERGY SERVICE, INDUSTRIAL BARRANQUESA, JATORMAN, MURRPLASTIK, PREDYCSA, NEM SOLUTIONS, GOIMEK, FOSROC EUCO, LANCOR, INGETEAM/ INDAR, SLINGSINTT, TAMOIN, ATTEN2 ADVANCED MONITORING TECHNOLOGIES, VIRLAB VIBRATION AND SHOCK TESTING LABORATORY.