Leihoen Renove Planak milioi bat euroko aurrekontua du

  • 1.600 etxebizitza baino gehiago baliatuko dira diru laguntzez, eta etxebizitzako gehienez ere 1.000 euro emango dira.
  • Isolamendu sendoa duten beirazko itxiturek babes termiko handiagoa izateko aukera ematen dute eta energia kontsumoa murrizten dute berokuntzan.
  • 2015/09/10. Diru laguntzak jasotzeko eskaera kopuru eta erritmo handiaren ondorioz, bai aurrez aurre aurkeztuak, bai posta zertifikatuaz eskatuak, ostegun honetan, lehen orduan, milioi bat eurokoa den Leihoen Renove Planaren aurrekontuaren %75 banatu edo bukatu da jadanik.

    Aurrez aurreko eskaerak aurkezteko, Eusko Jaurlaritzaren energia agentzia den EEE Energiaren Euskal Erakundearen bulegoetara jo daiteke, Bilboko Urkixo zumarkalea, 36 zenbakian. Horretaz gain, posta zertifikatuaz ere bidal daitezke. Diru laguntzak jaso ahal izateko eskatzen den dokumentazio guztia irakurgai dago EEEren webgunean   (www.eve.es).

    Euskadin ohiko okupazioa duten etxebizitzetan kanpo aldera ematen duten beirazko itxiturak berrituz gero, diru laguntzei esker, inbertsioaren %22 eskura daiteke. Nolanahi ere, etxebizitzako 1.000 euro emango dira gehienez ere leihoak erosteko zein igeltserotza lanak egiteko. Jarriko diren leiho berriek honako ezaugarri hauek izan beharko dituzte: CE marka edukitzea, zubi termikoaren haustura eta isolamendu termiko sendoa duten beirak. Azken hauen aire kameraren lodiera 14 mm-koa izango da gutxienez eta transmisio termikoaren balioa 1,40 W/m2 K edo txikiagoa. Aurreikuspenen arabera, isolamendu handiagoari esker, 1.600 etxebizitza inguruk murriztuko dute beren energia kontsumoa berokuntzan.

    Informazio gehiago