Energiaren Euskal Erakundeak Eusko Jaurlaritzaren energia-agentziak eta Iberdrolak Aixeindar sozietatea sortu dute, Euskadin energia berriztagarrien presentzia areagotzeko lagungarri izango diren proiektu berrien garapena bultzatzeko.Energia eolikoa, teknologikoki oso garatuta dagoen iturri bat da, eta haren efikazia guztiz frogatuta dago, azken hamarkadako aurrerapenei esker.Efizientzia handiko aerosorgailuak dauzka, haize-tarte txikiagoekin eta multimegawatt potentzia unitarioekin lan egiteko gauza direnak, eta horri esker teknologia berriztagarri helduena da.
Horregatik guztiagatik, Aixeindar sozietatearen lehen ahaleginen xedea izango da haizeak Euskadin eskaintzen dituen aukera guztiak aztertzea, parke berri bat garatu ahal izateko ezinbesteko ezaugarriak biltzen diren toki batean, hau da, urtean behar adina haize-ordu dauzkan gune batean, baliabide hori ongi aprobetxatu eta baliatu ahal izateko, eta sareari konektatzeko aukerarekin.
Ezaugarri horiek Euskadin, lurraldearen mugak gorabehera, hobetzeko tartea dute oraindik ere, eta aztertu behar dira Energia Trantsizioaren helburuak betetzeko, hau da, gero eta energia gutxiago kontsumitzeko, eta gero eta energia efizienteagoa eta garbiagoa —jatorri berriztagarrikoa— kontsumitzeko.Ez da Europako edo gobernuko instantzien eskakizun bat soilik, euskal gizarte osoaren exijentzia bat ere bada, klima-larrialdiko egoeraren inguruko kontzientziazioa gero eta handiagoa delako.
Euskadi teknologiaren abangoardian dago energia eolikoaren eremuan. Izan ere, 105 enpresak baino gehiagok dihardute Euskadin, 15.000 pertsonari lana ematen dien eta urtean 7.322 milioi euro fakturatzen dituen sektore horretan.
Energiaren Euskal Erakundearen eta Iberdrolaren arteko akordioak aliantza publiko-pribatuaren aldeko apustu berri bat suposatzen du. 80-90 urteetan lankidetza hori oso emankorra izan zen Euskadin, lehen proiektu eolikoak abian jarri baitziren, oraindik ere energia sortzen jarraitzeaz gain, jarduera landa-ingurunearekin eta abeltzaintzarekin ezin hobeto uztartzea lortu dutenak.