Zerbitzua Euskadin hasiko da ematen eta ezari-ezarian Espainiara zabalduko da
• Ibilek, %50na, Energiaren Euskal Erakundearen eta Repsolen partaidetza duenak, eta Peugeotek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Peugeoten ibilgailu elektrikoen erosleei kargatzeko guneak instalatzeari begira.
• Ibilek kargatzeko guneak diseinatu, instalatu eta kudeatzeko ardura izango du, Peugeotek homologatuak.
• Peugeot etxeko kontzesionarioren batean automobil elektrikoa erosten duen pertsonak aukera izango du Ibilen zerbitzuak kontratatzeko, haren etxean kargatzeko gunea instalatu eta alokatze aldera.
• Peugeotek lehen bi ibilgailu eman ditu, Ion deritzon modelokoak; IBILEK, Ibilen carsharing elektrikoaren enpresa denak, erabiliko ditu automobil horiek zerbitzua eskaintzeko Euskadiko hiru hiriburuetan.
• Carsharing sistema, orduka alokatzen den ibilgailu elektriko partekatua, mugikortasunaren inguruko zerbitzu berritzailea izatea gain, oso egokia da ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko.
• Espainian ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehen kudeatzailea da Ibil sozietatea; jadanik, kargatzeko 120 gune ditu funtzionamenduan edo eraikitze fasean.
Gaur, Ibilek eta Peugeotek lankidetza hitzarmen ba izenpetu dute, enpresa bien arteko merkataritza-elkarlanaren oinarriak finkatzeko xedez. Hartara, Peugeoten kontzesionarioetan ibilgailu elektrikoen salmenta sustatuko da eta horiek kargatzeko guneak instalatuko ditu Ibil sozietateak. Era horretan, Ibilek zerbitzua emango die ibilgailu elektrikoen jabeei beren etxean automobila kargatu dezaten. Horrekin batera, eremu publikoan ere zerbitzua emateko asmoa du Ibilek Espainian.
Era horretan, Ibilek zerbitzua emango die Peugeoten ibilgailu elektrikoen jabeei beren etxean automobila kargatu dezaten. Hala, Peugeoten iOn deritzon modeloko ibilgailu elektrikoen jabeei aukera gehiago ematen zaie euren automobilak kargatu ahal izateko.
Lankidetza hitzarmen horri lotutako jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko dira hasieran, eta pixkanaka Espainiara zabalduko direla espero dute, alde biek, elkar hartuta, egokitzat joko duten fase eta epeetan,
Hitzarmena Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburuorde eta Ibileko presidente Xabier Garmendiak eta Peugeot Espainiako zuzendari nagusiaren ondoko Antonio Gonzálezek sinatu dute. Hitzarmen horren ondorioz, Ibilek etxe eta enpresetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko duen esperientziaz baliatzeko parada izango dute Peugeoten bezeroek.
Ibilen karga-guneen bidez, ibilgailu elektrikoak segurtasun eta berme osoz kargatu ahal dira; izan ere, ekipoa edo gunea ibilgailu elektrikoak beren beregi kargatzeko elementuz diseinatu da eta uneoro Ibilen kontrol zentroarekin konektatuta dago, kargatzeko prozesuari jarraipena egiteko, erabiltzailea identifikatzeko eta izan litezkeen gertakariei edo gorabeherei aurre egin ahal izateko.
Hitzarmena izenpetu duten enpresa bi horiek konpromisoa hartu dute ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune arinak garatzeko, eta hartara, Peugeot etxeko automobilak gune horietan kargatu ahal izatea.
Zerbitzu berri hori, gainera, Euskadin Ibil garatzen ari den eremu publikoetako beste gune batzuk (“elektrolinerak” izenez ezagutzen direnak) osatzera dator. Hala, Ibilek ibilgailu elektrikoei hornitzen dien energia elektriko guztia jatorri berriztagarria duela ziurta dezake.
Hitzarmena izenpetzeko ekitaldia Energiaren Euskal Erakundearen egoitzan egin da, Bilbon, eta bidez batez, Peugeoten lehen automobil elektrikoak Ibileki (Ibilen e-car filiala dena) emateko aprobetxatu da. Ibileken sistema berritzaile horrek ibilgailu pribatuaren erabilera gutxitu nahi du, orduka automobil elektriko partekatuen alokatzearen bidez.
Peugeot iOn ibilgailu elektrikoa belaunaldi berriko lehena da Europan. Isila, arina eta erabilerraza izateaz gain, eraginkortasun handikoa da; izan ere, motor elektrikoaren gehieneko potentzia 49 kW-ekoa (66 cv) da. Gehienbat hirietan ibiltzeko den 3,48 m-ko ibilgailu hori gidatzeko erraza da eta gidariei segurtasuna eta erosotasuna ematen dizkie. Praktikoa eta bizia den aldetik, tamaina eta erosotasunaren arteko oreka ezin hobea du. Gainera, ioi-litiozko bateriaren energia elektrikoaren kudeaketa egokiari esker, Peugeot iOn ibilgailu elektrikoak 150 km-ko irispidea edo autonomia du, Europako ziklo estandarrean. iOn ibilgailua, %100 elektrikoa, benetakoa, hiri mugikortasunari aurre egiteko Peugeoten erantzuna da. Dagoeneko Peugeoten kontzesionarioen sarean eskuragarri dagoena.
Garraioaren elektrifikazioa Euskadin
Euskadin ibilgailu elektrikoari sarbidea emateari begira, Eusko Jaurlaritzaren estrategiaren helburu nagusia da energia-eraginkortasuna hobetzea garraio alorrean, petrolioaren eratorrien mendekotasuna gutxitzeko, gaur egun %96 ingurukoa dena. Horrekin batera, Euskadiko enpresa ehunari negozio aukera berriak eskaintzea, batez ere automobilgintza, ekipamendu elektriko eta elektronika arlokoei.
Aipatutako helburu horiek lotzeko, lehenbizi ibilgailu elektrikoak kargatzeko sare bat sortu eta haien masa kritiko bat eratu eta martxan jarri behar da. Hain zuzen ere, lehenbiziko urrats horiek egiteko sortu zen Ibil sozietatea, Euskadin ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneen kudeaketaz arduratzen dena. Horretaz gain, ezinbestekoa da akordioak lortzea automobilgintzan diharduten beste enpresa batzuekin, Peugeotekin, kasu. Horrek guztiak, ezari-ezarian, Euskadin garraioaren elektrifikazioa ekarriko du.
Ibil
Repsolek eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren energia agentziak, eratu zuten Ibil sozietatea, 2010eko urrian, %50eko partaidetza izanik bakoitzak, Euskal Autonomia Erkidegoan mugikortasun elektrikoaren inguruko zerbitzu integralen sare bat diseinatu, eraiki eta abian jartzea helburuarekin. Ildo horretatik, ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune sare bat garatu nahi dute, 2011ko amaieran ehun gune inguru izateko xedez, luze gabe gaindituko den kopurua, hain juxtu ere.
Ibil sozietateak Estatuko merkatuan erreferente teknologikoa izan nahi du ibilgailu elektrikoak kargatzeko teknologien alorrean. Repsolek eta EEEk energia berriak sustatzeko duten konpromisoan oinarrituta, Ibil aitzindaria da bere arloan eta ibilgailu elektrikoari esker erabat aldatu nahi du garraio eremua datozen urteetan.
www.ibil.es
Peugeot
160 herrialdeetan presentzia izanik, 10.000 harreman-gune baino gehiago ditu. Peugeotek eskakizuna eta emozioa eskaintzen ditu batera. 2010ean, haren 200. urteurrenean, munduan lehen marka frantziarra izan zela berretsi zuen Peugeot etxeak, eta postu bat igo zen munduko sailkapenean, marken artean, (9.). 2.142.000 automobil saldu zituen. Mugikortasun globalari eskaintza egiten dion marka bakarra da Peugeot; izan ere, automobilak, merkataritza-ibilgailuak, bizikletak, scooters direlakoak eta abar eskaintzen ditu Peugeoten Mu by zerbitzuaren bitartez.
www.peugeot.es