Dokumentuak egiten duen apustua da energia-aurrezkia % 22 hobetzea, energia berriztagarrien aprobetxamendua % 87 handitzea eta energiari lotuta dauden euskal enpresen teknologia- eta industria-garapena indartzea, enpresa horiek % 25 gehiago fakturatzeko
Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskadi 2020 Energia Estrategia (3E2020) onartu du gaur, hurrengo hamarkadan euskal energia-politika gidatuko duen dokumentua, alegia. Estrategia hiru ardatz nagusitan oinarritzen da: energia-aurrezpenarekiko apustu irmoa, energia berriztagarriak sustatzea, eta energiari lotutako euskal industria-sektorea indartzea.
Euskadiren energia-politikak helburu zehatzak hartzen ditu barnean, hala nola:
- Energia-eraginkortasunari lotutako jardunak sakontzea sektore kontsumitzaile guztietan, 1.050.000 tep/urte aurreztuz 2020. urtean, eta amaierako energia-intentsitatea % 22 hobetzea. Neurri horien bitartez, Euskadik 4.000 eta 5.000 milioi euro bitartean aurreztu ahal izango ditu datorren hamarkadan.
- Petrolioaren azken kontsumoa 2020. urtean % 9 murriztea 2010. urtearekin alderatuta, garraio-sektorearekiko deslotura bultzatuz (37.100 ibilgailu elektriko), errepideko garraioan energia alternatiboak % 15 izan daitezen.
- Energia berriztagarrien aprobetxamendua % 87 igotzea 2020. urtean 905.000 tep-eraino iristeko, hau da, energia berriztagarrien azken kontsumoaren kuota % 14 izateko.
- Teknologia- eta industria-garapenaren lehentasunezko 8 arlo sustatzea energia-esparruan, eta energia-sektoreko enpresen fakturazioa % 25 igotzea.
- 10.710 milioi euroko inbertsioak mobilizatzea 10 urteko aldian, erakunde-politika konprometituaren eta ereduzkoaren bitartez, sustapenerako, laguntzetarako eta inbertsio publikoetarako % 16,5 emango duen politika.