Edinburgon egingo da, urriaren 29 eta 30ean

bimep en European Ocean EnergyEdinburgoko European Ocean Energy deritzon kongresuak itsas energia industriaren inguruko txosten eta hitzaldi nagusiak hartuko ditu bi egunez; izan ere, bertan, energia ituri berri hori Europan garatzen ari diren enpresa eta eragile nagusiak izango dira. Kongresuaren osagarri, azoka profesional bat izango da, bimepen parte hartzea izango duen azoka, hain zuzen ere. Ikerketari begira eratutako bimep itsas instalazioa Armintzan dago eta datozen hileetan abian jarriko da.

Aipatutako txosten eta hitzaldietan, nagusiki, lehen garapen faseetan dagoen itsas energiari lotutako industriaren estrategia egokienak jorratuko dira, betiere energia iturri berri hori ahalik  eta gehien aprobetxatzeko xedez.  Gaur, hitzaldien lehen egunean, gaian aditu nagusien eskutik, itsas energien garapenean Europaren lidergoaz arituko dira. Bihar, hitzaldi eta txostenak, orain arte burututako garapen industrial aurreratuenez eta zenbait herrialdetan egindako lanez izango dira.

Azoka profesionalari dagokionez, goraka ari den sektore horretan punta-puntako 14 enpresatako ordezkariak izango dira. Horien artean bimep izango da, itsaso zabalean itsas gailuak ikertzeko euskal zentroa,  Kanariar uharteetan dagoen PLOCAN izeneko itsas instalazioarekin batera, estand berean. Zentro biok sinergia garrantzitsuak eskaintzen dituzte itsas gailuak ikertzeko eskala eta garapen maila ezberdinetan. Azoka horretan izango duten parte hartzearen bidez, puntako itsas plataforma bihorien ikerkuntza zerbitzuen aurkezpen ofiziala egingo dute.

European Ocean Energy