2.400 auto baino gehiago ordezkatu ditu, eta horien ordez eraginkortasun handikoak erosi ahal izan dira
- A klasifikaziokoak eta hibrido ez entxufagarriak eta GLPkoak izan dira gehien eskatu direnak
EEE Energiaren Euskal Erakundearen Ibilgailuen Renove Plana bere amaierara heldu da, horretara bideratutako 5 milioi euroko aurrekontua bukatu ondoren. Diru horri esker, eraginkortasun handikoa autoak eskuratu ahal izan dira.
Emandako diru laguntzen bidez, 10 urte (7 urte furgoneten kasuan) baino gehiagoko ibilgailu ugari zirkulaziotik ateratzea ahalbidetu da, eta horien ordez, energia alternatiboez elikatutakoak errepidetu ahal izan dira; esaterako, gas natural, hidrogeno, GLP edo elektrizitate bidezkoak; baita A energia klasifikazioko gasolina edo gasolio bidez dabiltzanak ere. Guztira, 2.411 ibilgailuk jaso dute diru laguntza; horietatik, 3.000 euroko diru laguntza izan dute ibilgailu elektrikoek eta 2.000 euro eraginkortasun handiko gasolina edo gasolio bidezkoak. Diruz lagundutako ibilgailuen % 62,5 A energia klasifikazioko gasolinaz edo gasolioz elikatutakoak izan dira, % 18,8 hibrido ez entxufagarriak eta % 11,5 GLP bidezko ibilgailuak.
Garraio alorrari egiten zaion ekarpen honek lagundu egin nahi du Eusko Jaurlaritzaren Energia Estrategiaren helburuak aurrera ateratzen, energia eraginkortasuna hobetzeari eta petrolioaren deribatuen kontsumoa murrizteari begira, energia alternatibo berriei sarbidearen bitartez. Azken urte hauetan, garraioa da, hain zuzen ere, gero eta energia kontsumo handiagoa duen sektoreetako bat, eta gainera, petrolioaren deribatuekiko mendekotasun handi-handia du, % 90 baino gehiago.