Egitasmoaren helburuak dira eraginkortasuna hobetzea baliabideak erabiltzean, ingurumen-inpaktua gutxitzea eta etxeko ekonomia sustatzea
Bizkaiko Arratia eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeetako zenbait udalerritan lehen hitzaldi saila eman da Actívate + ekimena zabaltzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazitako proiektuaren xedea da herritarren parte hartzea bultzatzea ingurune iraunkorraren alde. Egitasmoan EEE Energiaren Euskal Erakundeak ere laguntzen du.
Nazio Batuen Erakundeak sustatutako nazioarteko programan baten barruan dago Actívate + ekimena, eta haren helburua da herritarren ohiturak aldatzea, modu positiboan, ideia errazez eta ekintza praktikoen bidez. Azken finean, baliabideen erabileran eraginkortasuna hobetzearekin eta erabilera desegokiak planetan duen eragina edo inpaktua gutxitzearekin batera, etxe eta tokiko ekonomia suspertu nahi da programari esker.
Egitasmoan parte hartu nahi duten pertsonek eskura dute webgune espezifiko bat; bertan, proiektuak lantzen dituen bost gaiei heltzeko tresna eta material erabilgarri ugari kontsulta daiteke. Gai horiek hauexek dira: ura, energia, erosketa, hondakinak eta mugikortasuna. Gai bakoitza hiru astez jorratzen da, era praktiko eta errazean; beraz, programa osoa hiru hilabeteko epean garatzen da, bertan parte hartzeko izena ematen den egunetik hasita. Webgune horretara sartzeko hainbat modu daude, adibidez, ekimenean parte hartzen ari diren udalen webguneez baliatuta, Arratiako Udalen Mankomunitatearenaz, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen webguneaz, edo www.bizkaia21.net atariaren bitartez, Actívate + atala kontsultatuz.
Informazio gehigarria: www.bizkaia21.net