Uztailaren 12 arte sei mintegi emateaz gain, energia metatzeari buruzko jardunaldi berezi ere bat izango da
Muskiz, ekainaren 17a.
Muskiz FPen udako ikastaroen 4. edizioa ekainaren 17an hasiko da. Egitarauaren arabera, astebeteko iraupena izango duten sei ikastaro edo mintegi eta adituen jardunaldi bat egingo dira, betiere energia gai nagusitzat hartuz. Hala, ia hilabetez, uztailaren 12ra bitartean, zenbait gai jorratuko dira, esate baterako, eraikinen ikuskapen teknikoa, energiaren metatzea, ibilgailuen propultsio elektrikoa eta energia ziurtapenak.
Somorrostroko ikastetxe horrek urtero antolatzen dituen ikastaro horietan enpresetako adituek hartzen dute parte, astebetez energiarekin zerikusia duten gaiak luze eta zabal tratatzen dituzten adituak, hain zuzen ere. Ikastaro bakoitzak 50 euroko kostua du; ekainaren 26an izango den adituen jardunaldi berezia, berriz, doakoa da.
Energiaren metatzeaz izango den jardunaldi monografiko horretan, Iberdrola, Petronor, CIC energiGUNE eta IK4 enpresetako adituek parte hartuko dute, besteak beste. Eguneroko bizitzan energia metatzearen teknologia berrien aplikazioen berri emango dute aditu horiek. Era berean, gaur egun, Euskadiko ikerketa zentroetan gai horren inguruan garatzen ari diren ikerketak ere azalduko dituzte.
Muskiz FPen udako ikastaroak. Lanbide Heziketa, energia, enplegua eta iraunkortasuna. Ekainaren 17tik uztailaren 12ra
Ikastaroa |
Eguna |
Prezioa |
Karbono aztarnaren kudeaketa eta kalkulua |
Ekainaren 17tik 21era |
50€ |
Ekimen ekintzailea: etorkizunerako oinarrizko gaitasuna |
Ekainaren 17tik 21era |
50€ |
Adituen jardunaldia: energia eraginkortasuna, energiaren kudeaketa eta metatzea |
Ekainaren 26a |
Doakoa |
Eraikinen ikuskapen teknikoa |
Uztailaren 1etik 5era |
50€ |
Propultsio elektrikoen sistemak automobiletan: ibilgailu hibridoak eta elektrikoak |
Uztailaren 1etik 5era |
50€ |
Eraikinen energia kalifikazioa eta ziurtapena |
Uztailaren 8tik 12ra |
50€ |
Hodien diseinua: Piping |
Uztailaren 8tik 12ra |
50€ |
www.muskizfp.com