IBILEK enpresak auto elektrikoen ordukako alokairua eskaintzen du Grosen eta Hernani kalean.
- IBILEK car-sharing-ek, hiri mugikortasunaren alorrean beste eredu bat eskaintzen du: auto elektriko bakoitzak lau eta hamar auto pribatu artean ordezkatu ditzake.
- Udala eta IBILEK-en arteko akordioari esker, aurreneko 250 erabiltzaileek %65eko deskontua izango dute alta ematerakoan eta aurreneko sei hilabetetan.
- IBILEKek lau auto elektriko eta entxufatu daitezkeen bi hibrido izango ditu Donostian; IBILek eskura jarritako %100 energia berriztagarri elektrikoa erabiliko dute.
- Aurki Elias Salaberria kalean ere izango da eskura zerbitzua.
Donostia, urriaren 3a.- IBILEK (Energiaren Euskal Erakundeak eta REPSOLek bultzatutako enpresa) autoak alokatzeko zerbitzua (car sharing) kotxe elektrikoekin ematen Donostian. Zerbitzua aurkezteko ekitaldian Jon Albizu, Donostiako Udaleko Mugikortasuneko zinegotzia, Enrique Monasterio, IBILEKen zuzendari nagusia, eta Jose Ignacio Hormaeche, Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusia, izan dira.
Lehenbiziko aldia da hiri batek honelako zerbitzu bat duena. Autoak Erdialdean (Hernani kalean) eta Grosen (Birmingham kalean) daude. Eta, laster, Antiguan ere izango dira (Elias Salaberria kalean). IBILEK-ek irabazi du Udalak lehiaketara ateratako eta 25 urterak esleitu den zerbitzua.
IBILEK-en web orrian ikus daitezke tarifak ( www.ibilek.es)
Udalaren eta IBILEKen artean lortutako akordioari esker, zerbitzuan izena ematen duten aurreneko 250 erabiltzaileek %65eko murrizketa izango dute alta emateko kuotan eta lehenengo 6 hilabeteetakoetan, CIVITAS ARCHIMEDES europar proiektuak finantzatzen baitu, Donostiako Udalak ere parte hartzen duen proiektuak. Era berean, aurreneko 6 hilabeteetan hileko lehenbiziko alokairu ordua doan izango dute.
IBILEK-ek EAEko hiru hiriburutan ematen du zerbitzua, 21 auto berri ditu guztira, bai erabat elektrikoak eta baita entxufatu daitezkeen hibridoak ere. Gasteizen Iradier Arena parking-ean, Artiumen eta Jose Mardones kalean daude autoak. Bilbon Alhondiga, Zabalburu eta Instituto Unamuno plazetako parking-etan daude autoak; eta Barakaldoko BECen parkingean ere eskura dago zerbitzua.
Zerbitzu honen garrantziak beste mugikortasun eredu bat balioan jartzea suposatzen du. Donostiako Udalak garraio publikoaren eta oinezkoentzat espazioak berreskuratzearen alde ari da. Eta zerbitzu berri hau oraindik ere autoaren erabileraren alde egiten duten herritarrei erantzuna ematera dator, izan ere, aurreneko urrats bat da autoak jabegoan izateko beharraren inguruan hausnarketa egiteko, horrek suposatzen duen guztiarekin, hala nola, espazio publikoaren kudeaketaren inguruan.
Sobre IBILEK car-sharing
"IBILEK car-sharing" mugikortasun kontzeptu berri bat da, ohiko alokairua ez bezalakoa, kotxe partikularraren benetako alternatiba, argindarrez hornitutako ibilgailuak alokatuta ematen dena. Zerbitzuak 21 auto berri ditu, nola elektrikoak hala entxufatzeko moduko hibridoak. Zerbitzuan izena emateko eta autoak erreserbatzeko izapideak www.ibilek.es webean egin daitezke zuzen-zuzenean. Hala, autoa zer aparkaleku eta zer ordutan hartuko den adierazi besterik ez da egin behar auto elektriko bat eskuratu ahal izateko, alokairua, energia eta aseguruak barne hartzen dituen prezio batean, diru asko aurreztuz norberaren autoa erabilita ordaindu behar litzatekeenaren aldean.
Car-sharinga hiriko mugikortasun eredu berri bat da, lau, eta baita hamar auto partikular ere, ordezkatu ditzakeena, egin diren azterketen arabera. Europako hiri askotan, mugikortasun sostengagarriaren eredutzat hartu eta dagoneko jarrita dago alokairu zerbitzu hau; Suitzan, Alemanian eta Erresuma Batuan, esate baterako. IBILEKen zerbitzu honek prestazio eta mugikortasun hobea lortzea du helburu. Horretarako, IBILek hornitutako energia %100 berriztagarriz ibiliko diren auto elektriko sail bat jarri da, energia kontsumo arduratsuagoa eta ingurumenarekiko errespetu handiagoa izatea ekarriko duena.
IBILEK IBIL gestor de carga de vehículo eléctriko S.A.ren enpresa bat da, Eusko Jaurlaritzak Energiaren Euskal Erakundearen eta Repsolen bitartez bultzatutakoa.