Enpresek ekainaren amaiera arte aurkeztu ahal izango dituzte egitasmoak finantzatzeko, Europar Batzordean.

Aukeratuko diren proposamenek beren kostu aukeragarrien %75erainoko diru-laguntzak jaso ditzakete gehienez ere.

2009ko martxoaren 27 –Europar Batasunaren Europarentzako Energia Adimenduna deritzon programaren 2009ko deialdia aurkeztu du Energiaren Euskal Erakundeak (EEE/EVE). Programak, guztira, 65 milioi euroko aurrekontua du eta energia iraunkorrarekin batera, energia-eraginkortasuna, energia berriztagarriak eta energiaren dibertsifikazioa bultzatzeko bideak eta tresnak laguntzeko diren erakundeen eta enpresen egitasmoak finantzatzea du helburu. Hautatuko diren proposamenek beren kostu aukeragarrien %75erainoko diru-laguntza jaso dezakete gehienez ere.

Energía Inteligente para EuropaEnergia alorreko enpresa eta profesionalentzat den Europarentzako Energia Adimenduna (EIE) programaren 2009ko deialdiaren aurkezpena arrakastatsua izan da; izan ere, 80 enpresako baino gehiagoko ordezkariak izan dira aurkezpenean, eta EIE programak ematen dituen diru-laguntzak eskuratu ahal izateko eman beharreko pausoez informazioa jaso dute. Europako diru-laguntza eskuratzea ahalbidetzen duen programaren hirugarren deialdi honen berri emateko eta aurkezteko, Virginia Vivanco IDAEko ordezkaria, Ana Cristina Martín Benito Inasmet Tecnalia-ko teknikaria, Jesús María Isoird Acciona-koa eta José Ramón López EEE/EVEko Nazioarteko Saileko teknikaria izan dira. Jardunaldiaren aurkezpena Energiaren Euskal Erakundeko Azterlanak eta Nazioarteko Saileko zuzendari José Luis Sáenz de Ormijanak egin du.

Europar Batzordearen lehentasunezko programen artean dago Europarentzako Energia Adimenduna, oztopo ez teknologikoak gainditzeko eta hartara, energiaren alorrean garapen iraunkorra sustatzeko asmoz. Era horretan, epe luzean hazkunde ekonomikoa bultzatzeko, industria ehunaren energia-eraginkortasuna hobetzeko eta enplegua sortzeko, Europar Batasuna egiten ari den ahaleginaren ildotik doa programa. Horretarako, lehiakortasuna eta berrikuntza sustatzeko esparru programak EBren barruan dagoen ahalbide edo potentzial berritzailea bultzatu nahi du hiru programa zehatzen bidez. Hiru programa horietako bat, hain zuzen ere, Europarentzako Energia Adimenduna da.

Europarentzako Energia Adimenduna programaren 2009ko deialdiak 65 milioi euroko aurrekontua du, eta diru-laguntzak jasotzeko proiektuak edo proposamenak 2009ko ekainaren amaiera arte aurkeztu ahal izango dira. Guztizko kostu aukeragarriaren %75eraino hel daiteke diru-laguntza edo finantzaketa.

Azken batean, EEE/EVEk egitasmo horietan guztietan parte hartuz, beste eragile batzuekin batera, lagundu nahi du Eusko Jaurlaritzaren Energia Estrategian energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien garapena sustatzeko ezarritako helburuak lortzen. Hala, egitasmo guztien bidez, EIE programan daudenak barne, 2010. urteari begira, Euskadin behar izango dugun energiaren % 12 energia berriztagarrietatik eskuratzea eta energiaren %15 aurreztea lor dezakegu.