Azokak iraungo duen hiru egunean EEEk Euskadin ugari den energia iturri horren berri emango du
Gipuzkoako Fikoba erakustazokan Bioterra 2015 azoka egingo da ekainaren lehen asteburu honetan, eta bertan iraunkortasunaren inguruan era askotako gai eta gauza erakutsiko dira. EEE Energiaren Euskal Erakundeak ere parte hartuko du hitzordu horretan, eta besteak beste, energiaren aurrezpena eta eraginkortasunaren hobekuntza sustatzeko ekintzei begira abiarazi berri dituen diru laguntzen programak edo lerroak azalduko dizkie bertaratuko direnei. Horretaz gain, energia iturri berriztagarrien erabilera bultzatzeko bideen berri ere emango du. Energia horien artean, biomasak interes berezia izango du, Euskadin ugari eta gero eta gehiago erabiltzen dena, energia eta diru aldetik abantaila asko baititu.
Ekainaren 5etik 7ra izango den Bioeterra 2015ean 10.000 lagun baino gehiago izango dira, Irungo erakustazokan egiten den ekitaldirik garrantzitsuenetariko horretan, urtero iraunkortasunaren inguruko proposamenak entzuteko interes bizia duten pertsonak, hain zuzen ere. Azoka garatuko den sei gune edo pabiloietan zehar asko eta askotariko gaiak erakutsiko dira; esate baterako, energia iraunkortasuna, ingurumena, eta produktu nahiz zerbitzu naturalak. Horrekin batera, azokan zenbait hitzaldi eta jarduera osagarri egingo dira geobiologia, bioeraikuntza eta energia berriztagarrien inguruan.
Informazio gehiago