Europa osoko enpresetan eta zentro teknologikoetan interes handia sortutako Bilboko itsas energien asteak sendotu egin du hitzordua.
Bilboko itsas energien asteak itsas energia alorreko enpresa nagusietako 500 ordezkari baino gehiago bildu ditu BECen, Europa osoan itsas eolikoari eta energia ozeanikoari lotutako energia proiektuak garatzen dihardutenak. Bost egunez iraun duen Bilbao Marine Energy Week Kongresua amaitutzat eman dute; bertan zenbait bilera, jardunaldi monografiko eta bisita tekniko gauzatu dira, eta berretsi egin da energia mota horien hazkundea, baita haiekiko interesa zientzialari eta enpresen aldetik ere.
Kongresuan energia alorreko puntako enpresetako 40 txostengile adituk hartu dute parte, 35 poster zientifiko aurkeztearekin batera. Horretaz gain, arloko enpresen erakusketa ere ikusgai egon Sinaval azokan.
Informazio gehiago