Orain artean, diru laguntzak jaso ditzaketen 160 proiektutik gora aurkeztu dituzte

• Eskaerak azaroaren 30era arte edo funtsak agortu arte egin ahal izango dira. Hain zuzen, industria, garraio, eraikuntza, zerbitzu publiko, lehen sektore (nekazaritza eta arrantza) eta baterako sorkuntzaren sektoreei zuzendutakoak dira.

• EAEko zenbait gunetan hainbat jardunaldi egingo dira, energia eraginkortasunean inbertsioak egitea sustatzeko asmoz: besteak beste, igogailuak, argiztapena, instalazio termikoak eta ibilgailuak berritzea. Hilaren 28an, astelehena, Bilbon hasiko dira jardunaldiak.
 

BILBO, 2010eko irailaren 27a.  Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) irailaren 28an, astelehena, hasiko du, Bilbon, EEE-IDAE hitzarmenean aurreikusitako laguntza publikoak ezagutarazteko egingo diren jardunaldien kanpaina. Urrian barrena, bestalde, beste bost jardunaldi egingo dira EAEko zenbait txokotan, ahalik eta enpresa gehienei jakinarazteko zein diren energia eraginkortasuna hobetzeko diruz lagunduko diren neurri guztiak.

EEE-IDAE 2010 hitzarmenak, hain zuzen, hainbat laguntza ematen ditu, industria, garraioa, eraikuntza, zerbitzu publikoak, lehen sektorea (nekazaritza eta arrantza), baterako sorkuntza, jabeen komunitateak eta pareko sektoreentzako. Aurreko urteekin alderatuta, badaude zenbait berrikuntza: besteak beste, ibilgailu zaharrak kendu eta bioerregaiak edo elektrizitatea darabilten ibilgailuak erosteko, igogailuak berritzeko eta lanerako mugikortasuna eraginkorra izan dadin enpresek bizikleta elektrikoak eros ditzaten laguntzeko neurriak.

2009ko deialdian aurreikusitako laguntzak azaroaren 30era arte eska daitezke. Orotara, EEE-IDAE hitzarmenaren funtsak eta erakundearenak berarenak kontuan hartuta, 19 milioi euroko aurrekontua dauka. Orain artean, EEEk 160 espedientetik gora zabaldu ditu diru laguntzak jaso ditzaketen proiektuekin. Erregistroan sartutako hurrenkera berberean jasoko dute horiek guztiek erantzuna. Esan bezala, azaroaren 30a da eskaerak aurkezteko azken eguna; alabaina, horretarako esleitutako funtsak lehenago agortuz gero, programa ere itxi egingo da.

Laguntza hauek ezagutarazteko eta onuradunei xehetasun gehiago eskaintze aldera, EEEk hainbat jardunaldi ireki antolatu ditu EAEko hiru hiriburuetan. Hona hemen informazio saioen egitaraua: 
 

Jardunaldi informatiboak
Lekua Helbidea  Data eta ordua  Sektoreak
 BILBO  Bilboko Merkataritza Ganbara
  Ekitaldi aretoa
  Rekalde zumarkalea, 50
 Irailaren 28an.
10:00etan
 Industria, Zerbitzu publikoak, Eraikuntza eta garraioa.
 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN Gipuzkoako Merkataritza Ganbara
Ekitaldi aretoa
Tolosako Etorbidea, 75
 Urriaren 6an
10:00etan
 Industria, Zerbitzu publikoak, Eraikuntza eta garraioa.
 VITORIA-GASTEIZ Vitoria Hiria Hotela.
Portal de Castilla, 8
 Urriaren 14an
10:00etan
 Industria, Zerbitzu publikoak, Eraikuntza eta garraioa.
 ARKAUTE  Granja Modelo de Arkaute.
Las Caballerizas
Arkaute-Vitoria
 Urriaren 20an
10:00 horas
 Nekazaritza
 AMURRIO  Reforamurrio Enpresaldea. Refor.
Maskuribai, 21
Amurrio
 Urriaren 2an
10:00etan
 Industria, Zerbitzu publikoak, Eraikuntza eta garraioa.
 PASAIA  Azti Fundazioa
Ambito Portuario
Pasaia
 15 de noviembre
10:00 horas
 Arrantza