Euskal Autonomia Erkidegoko geologia eta meatzaritzako informazioa partekatu edo kontsultatu nahi duten enpresa, erakunde eta pertsona interesdun guztiek tresna berri bat dute eskura https://geominero.eve.eus webgunean, eta alor horretako ikerketari buruzko informazioa eta mapak kontsultatzeko aukera izango dute bertan.

Energiaren Euskal Erakundeak Euskadiko geo-meatzaritzako ataria sortu du, gure herrialdeko geologia eta meatzaritzari buruz erabilgarri dagoen informazioa biltzeko. Webgune horrek erreferentzia izan nahi du geologia eta meatzaritako informazioa kontsultatu behar duten enpresa, erakunde eta pertsonentzat, baina sektoreko profesionalentzat ere garrantzizko tresna izango da, GIS tresnak erabiliz mapak kontsultatu eta ikusteko aukera izango dutelako bertan, informazio elkartua kontsultatuz eta mapak pertsonalizatuz.
 
Geo-meatzaritzako atariaren helburu nagusia elkargune bat izatea da, hain zuzen ere, Energiaren Euskal Erakundeak sortutako geologia eta meatzaritzako informazioaren, Eusko Jaurlaritzaren Meategien Zuzendaritzan lehendik dagoenaren (meatzaritza-katastroa) eta antzeko edukia duen informazio geoerreferentziatua kontsultatu nahi duten pertsona, enpresa, administrazio eta erakunde guztien arteko elkargunea. Energiaren Euskal Erakundeak, gaikako mapa guztiak ez ezik, zenbait zerbitzu estandar ere eskainiko ditu. 
 
Mapen bisualizazioa gauzatuko da zenbait geruza eta oinarri topografiko gainjarriz, eta erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera aktibatuz.