- Martxoan sinatutako intentzio-akordioaren ondoren, sarerako sarbidea eta baliabide eolikoaren erabilgarritasuna duten instalazioen balizko kokalekuak aztertzen ari dira orain.
- Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, energia eolikoaren aldeko apustua berresten du, euskal Energia Trantsizioan eta Europar Batasunak markatutako helburuen lorpenean aurrerantz egiteko funtsezkoa baita.
- Iberdrolak Euskadin 268 MW-eko potentzia berriztagarria dauka, eta 2022. urterako Espainian 3.000 MW gehiago instalatzea aurreikusten du.
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Iberdrolak energia berdearenaldeko apustua indartzen dute, proiektuak bultzatzeko sozietate bat eratuz elkarrekin, Euskadin energia berriztagarrietan inbertsioak egiteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan proiektu eolikoak eta fotovoltaikoak elkarrekin garatzeko asmoz bi erakundeek martxoan sinatu zuten intentzio-akordioaren ondoren ematen da pauso hau. Martxoaz geroztik, energia-konpainia eta EEE sare elektrikorako sarbidea duten kokalekuak ebaluatzen hasi dira, baita baliabide eolikoaren erabilgarritasuna ebaluatzen ere haize-potentzialitatea duten hainbat gunetan.
Ekimen publiko-pribatutik proiektuak sustatzeko zeregin bateratu hau gauzatzen da bi erakundeek energia-trantsizioa sustatzen jarraitu nahi dutelako, energia lehiakorra, garbia eta jasangarriaren garapenaren bitartez, energia-mendetasuna murrizten jarraitzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko.
Ekinaldi hau bat dator 2030erako Euskadiko Energiaren Estrategiaren helburuekin, instituzioei berriztagarrien aldeko apustua indartzeko eskatuz, Eusko Legebiltzarrak hartu zuen erabakiarekin, eta Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorial berri baten izapidetzearekin, zeina etorkizunean ibilbide-orri gisa baliagarria izango den berriztagarrien modalitate desberdinentzat erreferentzia-mapa bat egingo duelako.
Era berean, bat dator emisioei buruzko Parisko Akordioan ezarritako konpromisoekin eta Europako Batzordearen “Energia garbia europar guztientzat” paketeak markatutako adierazpenekin.
Bazkide historikoak
Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak hainbat urtez lankidetzan jardun dute Euskadiko energia berriztagarrien proiektu askotan, adibidez parke eolikoak eraikiz eta sustatuz Elgea, Urkilla eta Badaian (Araba), eta Oizen (Bizkaia); horiek guztiak martxan jarri dira bultzada publikoari eta sektoreko enpresa liderrekin egindako lankidetzari esker.
Era berean, bi entitateek BIDELEK proiektua eta duela gutxi sortutako BIDELEK 4.0 proiektua sustatu dituzte, banaketa elektrikoaren digitalizaziorako, Euskadi sare adimendunen ezarpenean aitzindari izanik, eta hori aurrerakada handia da efizientziari, kontsumoaren kudeaketari eta premia berriei aurre egiteko ahalmenari dagokionez, adibidez, ibilgailu elektrikoaren ezarpena eta sorkuntza banatua berriztagarrien bitartez.
Energia berriztagarrien proiektuen aldeko apustuaren barruan, Iberdrola era berean Ekian egitasmoko enpresa-taldeko kidea da; plantak 24 megawatt (MW) ditu eta Euskadiko planta fotovoltaikorik handiena da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan mota horretako teknologiako potentzia instalatua bikoiztea ahalbidetuko du. Ekian, Erribera Beitian kokatuta dago, Araban, KREANek (LKS/IngenierĂa) eta Energiaren Euskal Erakundeak sustatu dute, eta haren jarduerari urte amaieran emango dio hasiera.
Inbertsio handiak berriztagarritan
Iberdrola Espainiako sustatzaile eoliko nagusia da, 5.770 megawatt-eko (MW) potentzia instalatuarekin eta 15.789 MW-eko guztizko ahalmen berriztagarri instalatuarekin (eolikoa eta hidroelektrikoa barne).
Konpainia 700 megawatt (MW) eraikitzen ari da proiektu berriztagarri berritan, 2.500 MW ditu garapenean eta 7.000 MW-etik gorako zorroa. 2022rako, Iberdrolak aurreikusita du Estatuan 3.000 MW berriztagarri berri martxan jartzea, bere egungo ahalmen eolikoa eta eguzki-ahalmena baino % 52 handiagoa.
Euskal Herrian, Iberdrolak 268 megawatt-eko (MW) potentzia instalatu berriztagarria dauka: 143 MW energia eolikoarenak dira.
Mundu osoan, Iberdrolaren ahalmen instalatu berriztagarria 29.000 MW-etik gorakoa da, eta horrek bere sorkuntza-parkea energia-sektoreko garbienetakoa bihurtzen du.