Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak parte hartuko du bihar, otsailak 3, Berdeago Energy azokaren inaugurazioan. Iraunkortasunaren aldeko euskal azoka hori Durangoko Landako erakustokian, 09:30etik aurrera, egingo da. Azoka egiten hasi zenez geroztik, 2013. urtetik, bosgarrenez parte hartuko du Energiaren Euskal Erakundeak. Hain zuzen ere, energia iraunkortasunari lotutako proiektuak ezagutzera emateko erakusleiho aparta da azoka.
Euskal energia agentziaren erakusmahaian azken aurrerapenak eta egitasmoak azaldu eta erakutsiko dira zenbait gairen inguruan, hala nola etxebizitzetan energia eraginkortasun eta aurrezkiaz, teknologia berriztagarriez, mugikortasun iraunkorrari lotutako proiektuez eta itsas energiak garatzeko I+G alorreko egitasmoez