Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusi Iñigo Ansolak azpimarratu du prozesu honi aurre egiteko zeregina erakunde publikoena nahiz ekimen pribatuena dela, eta energia berriztagarriak eta efizientzia sustatzeko aliantzek balio handia dutela adierazi du.
 

Energiaren Euskal Erakundeak asteburu honetan, otsailaren 1etik 3ra bitartean, Durangoko landako Gunean egingo den Berdeago azokan parte hartzen du. Energiaren euskal agentziak stand propioa izango du, azoka honen lehen ediziotik ohikoa izan den bezala. Aurten, udalek trantsizio energetikoko prozesuan egin duten lanaren berri emango da, eta itsas energiak ezagutu ahal izango dira pantaila interaktibo baten bitartez.
 
Azoka-barrutia jasangarritasun energetikoko proiektuen eta kontsumo arduratsuaren berri emateko erakusleiho gisa kontsolidatu da, eta Euskadin eredu energetiko berri bat lortzeko lankidetza publiko-pribatuak balio handia duela azaltzeko esparru paregabea izan da. Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak azpimarratu du “trantsizio energetikoan aurrerantz egiteko zeregina, inguruko herrialde garatuak ere erronkan murgilduta egonik, karbonizazio baxuko eredu energetiko baten mesedetan”.
 
Ansolak azaldu du euskal energia-sistemak aurrera egiten duela “kalitatezko horniketa lehiakorra bermatzen duen eredu jasangarri baterako bidean, energia berriztagarrien ekarpen handiago batean eta petrolioaren deribatuen erabilera txikiago batean oinarritua, deribatu horiek gas naturalarekin ordeztuz”. Eta helburu hori lortzeko, toki-erakundeek betetzen duten zeregina ezinbestekotzat jo du. Energiaren Euskal Erakundeak udalen konpromisoa azokan azaldu nahi izan du, toki-erakundeetara bideratutako “Energia Trantsizioa Udalean ere” ekimenean azken hilabeteetan egindako errekonozimendua eta Euskadiko ereduzko proiektu batzuei buruzko erreferentziak biltzen dituen erakusketa batekin. Era berean, azokako bisitariei parte hartzeko aukera eman die, euren udalerriak Trantsizio Energetikoan laguntzeko ideiak azaldu ditzaten. 
 
Energiaren Euskal Erakundearen standak, era berean, pantaila interaktibo bat du BIMEPen (Biscay Marine Energy Platform) instalazioei bisita birtuala egiteko; benetako itsas egoerak islatzen dituen azpiegitura bat da, itsas energia eskuratzeko gailuen ikerketa, erakusketa eta ustiapenerako, eta bi kokagune ditu: BiMEP gunea (itsas zabaleko probak egiteko gune bat da, Armintzako kostaldearen parean kokatutakoa) eta Mutriku gunea (Mutrikuko olatuen energia-planta). Energiaren Euskal Erakundeak Berdeago azokan eskainiko dituen beste eremu batzuk honako hauek dira: mugikortasun alternatiboa; etxeko energia-aurrezpena eta efizientzia energetikoa eraikuntzan. Hainzuzen ere, Berdeago Energyren barruan antolatutako hitzaldien artean “Eraginkortasun energetikoa eraikuntzan” izeneko aurkezpena emango du energiaren euskal agentziak.