Errakuntzak konpontzeko epeak bertan behera geratu dira alarma-egoera eta bere luzamenduak amaitu arte

  • Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean ez da dokumentaziorik jasoko presentzialki, eta soilik bide telematikoz izapidetu ahal izango da

Energiaren Euskal Erakundeak energia-efizientziako proiektuak ezartzeko eta energia-iturri berriztagarriak aprobetxatzeko laguntza-eskaerak jaso eta kudeatzeko sistema operatibo edukitzen jarraituko du COVID-19 birusak sortutako krisi sanitarioarengatik dekretatu den alarma-egoera indarrean dagoen bitartean.

Ildo horretan, kudeaketa presentzialak bertan behera geratu dira derrigorrezko konfinamenduak irauten duen bitartean, baina erabat operatibo egongo dira euskal energia-agentziaren www.eve.eus webgune korporatiboan dagoen online plataformaren bitartez. Indarrean dauden epeei dagokienez, adierazi behar dugu eskatzaileei errakuntzak konpontzeko jakinarazitako legezko epeak bertan behera edo etenda geratzen direla alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, eta horrek esan nahi du epe horiek aldi iragankor honetan luzatu egingo direla. Eskatutako dokumentazioa daukatenek aipatu diren bide telematikoen bitartez aurkeztu ahal izango dute edozein unetan, euren espedientearen berrikuspenarekin ahalik eta lasterren jarraitu ahal izateko.