• Destaca la solidez de sus sistemas de gestión, la planificación de estrategias a largo plazo y un adecuado seguimiento medioambiental de sus actividades.
  • Las certificaciones renovadas tendrán validez hasta 2018.
  • EEE Energiaren Euskal Erakundeak, kanpo auditoria baten bidez, ebaluatu egin ditu kalitatea eta ingurumena kudeatzeko dituen sistema integratuak eta ebaluazio horren emaitzen argitan berritu ahal izan ditu haien ziurtagiriak 2018. urtera arte; zehazki, ISO 9001 eta ISO 14001 arauei dagozkien ziurtapenak dira.

    AENORek burututako auditoriak, funtsean, EEEk bere jarduera aurrera eramateko dituen kudeaketa-kontrol sistemak aztertu eta onartu ditu. Emaitzek agerian utzi dute sistemen sendotasuna, eta, aldi berean, energia alorreko egoera berrietara egokitzeko gaitasun nabarmena, bilakaera etengabean dagoen arloa, hain zuzen ere. Alde horretatik, EEEk egindako kudeaketaren indarguneak edo alde positibotzat honako hauek azpimarratzen dira auditoriaren txostenean: planifikazio zehatz eta zorrotza, estrategien zabalkundea epe luzera eta estrategia horiei jarraipena egokia egiteko beharrezkoak diren adierazleen definizio zuzena. Gainera, EEEren interes-taldeen gogobetetze mailaren bilakaera ezagutzeko sistemak nabarmentzen dira, etengabeko hobekuntzari begira garrantzi handikoak direnak; izan ere, kudeaketa sistemen ezarpen eta bideratze zuzena bermatzeko aukera ematen dute.

    Ingurumen zaintzari dagokionez, txostenak agerian uzten du euskal energia agentziaren ahalegina materialen erabilpena gutxitzeko eta hondakinen tratamendu egokirako.